Ekainaren 26 eta 28ko lanuzteetan parte hartzera deitzen dugu. Bakarrik mobilizazioaren ondorioz, enpresak hitzarmenaren negoziazioa desblokeatuko du eta gure lan-baldintzak hobetu.

« Nordex-eko zuzendaritzak  lan-baldintzak okertzea  proposatzen du »

 

Nordex-eko (Irunberri) hitzarmenaren negoziazioak duela hilabete asko hasi ziren, eta enpresaren jarrera oztopatzailea dela eta, hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta jarraitzen dugu, enpresako zuzendaritzak lan-baldintzak okertzea proposatzen duen bitartean.

Gure lan-baldintzak hobetzeko konpromisorik hartzen ez duen enpresa hua mugiarazteko unea da. Ezin da izan hitzarmen berrian urteko lanorduak ez murriztea eta, gainera, erosteko ahalmena galtzea. Ezin da Nafarroa mailan txandetan eta egutegietan malgutasun handienetariko duen enpresa bat izatea, eta malgutasun hori handitzen jarraitu nahi izatea, gure lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko dugun eskubidea urratuz. Ezin da langileen kategoriak ez parekatzea egunez egun betetzen dituzten funtzioekin. Ezin da ogitartekoaren denbora benetako lan-denboratzat ez hartzea. Ezin da garraio kolektiboko sistemarik oraindik ezarria ez izatea; ibilgailu partikularren kutsadura txikiagotzeko politikak eta "in itinere" istripuen arriskua (lanpostura joateko eta itzultzeko bidean gertatzen direnak) gutxitzeko neurriak premiazkoak dira.

Azken finean, enpresaren proposamenak zikoizkeria baino ez du lehenesten; gure lan-baldintzak, gure erosteko ahalmena eta kontziliatzeko eskubidea ez baititu kontuan hartzen...

 


Nordex-en larderia

Enpresak ez gaitu serio hartzen, guri toreatzen saiatzen da; nahi bezala eta azken orduan aldatzen ditu Enpresa Batzordearekin egiten diren bileren datak. Nordex-ek bileren agenda markatzen du kontsultatu gabe, onartzen ez dugun prepotentzia izugarria erakutsiz. Gure lan-baldintzak, gure egunerokotasuna dira jokoan daudenak. Gelditzeko unea da! Nordexi ozen esan behar diogu aldatu egin behar duela bere jarrera prepotentea eta lan-hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa. Bide honetatik Nordex ez doa inora!

 

Lanuzteak eta kontzentrazioak Nordex-en

Dagoeneko mobilizazioak hasi dira eta hauek aurrera jarraituko dute. Enpresa Batzordeak 2 orduko lanuzteak eta kontzentrazioak deitu ditu enpresaren atean, txanda bakoitzaren hasieran, aste honetarako:

  • Ekainak 26, asteazkena
    A txanda: 06:00 - 08:00
    B txanda eta bulegoak: 14:00 - 16:00
    C txanda: 22:00 – 00:00

  • Ekainak 28, ostirala
    D txanda: 06:00 - 08:00


Langile guztiak parte hartzera animatzen ditugu, mobilizazioari esker bakarrik hobetu ahal izango ditugulako gure lan-baldintzak. Denok batera lor dezakegu!

Hitzarmen duin baten alde!

 

Erorien Monumentua eraitsi orain!

Urtarrilaren 18an, larunbata, Iruñeko Erorien Monumentua eraistearen alde egingo den manifestazioan parte hartzera deitzen dugu. Irakurri

Nordex: nahikoa ez den hitzarmena, mobilizazioarekin lortutako hobekuntzekin

Langile guztien mobilizazioari eta ekaineko aurreakordioari esker, hobekuntza ekonomikoak lortu dira. Hala ere, emaitza ez da nahikoa eta ez gaude Irakurri

Nordex Bladesen botere gehiegikeriarik ez!

Enpresaren jazarpen-estrategia salatzen dugu azken asteetan. Jarrera hori salatzen dugu eta enpresari esaten diogu ez ditugula botere-abusuak onartuko. Irakurri

Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!

Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6