SEINSAko 8 kaleratzeak errefusatzen ditugu eta enpresan egiten jarrai daitezkeen lanen azpikontratazioa kritikatzen dugu. Gainera, enpresak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldiarazi du, eta horrek ziurgabetasun handiagoa sortzen du lan-baldintzei buruz.


« Gaur egungo plantilla 116 langilekoa da, hau da,  55 enplegu gutxiago  2023tik »

 

Gaur, SEINSAko langileek elkarretaratzea egin dute Eugiko eta Egueseko lantokietan, zuzendaritzak 2026ko otsailaren 19an egindako zortzi kaleratzeen aurka agertzeko.

Enpresa Batzordeak jakinarazi du, aldi berean, hitzarmen kolektiboaren negoziazioa etenda dagoela 2026ko lehen hiruhilekoa igaro arte, eta horrek ziurgabetasun handiagoa sortzen duela langile guztien lan-baldintzei buruz.

 

Plantillaren murrizketa zorrotza

SEINSAko langileek enplegua suntsitzeko etengabeko prozesua sufritu dute azken urteotan. 2023an Enplegua Erregulatzeko Espediente (EEE) bat gauzatu zen, zeinaren bidez 32 enplegu ezabatu baitziren; geroago beste 3 lanpostu kendu zituzten; 2025ean Borondatezko Atxikipen Plan bat aplikatu zen, zeinaren bidez beste 12 enplegu gehiago suntsitu baitziren; eta handik 90 egunera, 2026ko otsailaren 19an, egungo 8 kaleratzeak jakinarazi eta exekutatu zituen zuzendaritzak. Doikuntza horien guztien ondorioz, gaur egungo plantilla 116 langilekoa da, hau da, 55 enplegu gutxiago 2023tik.

Hitzarmen kolektiboa gelditzeak kezka sortzen du, eta, Batzordearen arabera, enplegua suntsitzeko eta hitzarmenaren negoziazioa blokeatzeko politika jarraitua islatzen du, SEINSAko langileei zuzenean eragiten diena.

Zuzendaritzak egindako kaleratzeak justifikatu egin ditu zerbitzu informatikoa azpikontratatzeagatik eta enpresako hainbat arlo berregituratzeagatik, baina batzordeak baztertu egin ditu erabaki horren forma eta funtsa. Batzordearen ustez, lanpostuen iraungitze berriak aplikatu aurretik aztertu beharreko aukerak daude.

 

 

Protesta kontzentrazioa

Gaur 13:45etik 14:15era egin da elkarretaratzea, txanda-aldaketan, Eugi eta Egues 1eko zentroetan, “En defensa de nuestro trabajo”, “No a la externalización” eta “Despidos no / Despidorik ez”.

Enpresa Batzordeak zoriondu nahi die langileei parte hartzeagatik eta erakutsitako elkartasunagatik, eta SEINSAko langile guztien enplegua eta lan-eskubideak defendatzeko konpromisoa berretsi du.

 
SEINSAko Enpresa Batzordea

 

Migratzaileen aurkako polizia-jazarpena Nafarroan

Gure kezka sakona eta gaitzespena adierazten ditugu profil arrazialean oinarritutako identifikazio eta atxiloketen gorakadaren aurrean, baita Atzerritarren Brigadaren “zita tranpak” Irakurri

SEINSAko langileak kaleratzeen eta azpikontratazioen aurka

SEINSAko 8 kaleratzeak errefusatzen ditugu eta enpresan egiten jarrai daitezkeen lanen azpikontratazioa kritikatzen dugu. Gainera, enpresak hitzarmen kolektiboaren negoziazioa geldiarazi Irakurri

Sarrigurengo hilketa matxista salatzen dugu

Amorruz eta minez salatzen dugu aurten gure lurraldean gertatutako lehen hilketa matxista. Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu. Tatianaren senideei gure Irakurri

2025ean laneko heriotza kopuruak gora egin du

Gaur, Arriskuen Prebentziorako Legea indarrean sartu zenetik 30 urte betetzen dira: 30 urte patronalak araudi hori inpunitate osoz betetzen ez Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10