Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta Bardeetako tiro-poligonoa ixtea.

 

« Industria militarra  erabilera zibileko eta gizartearentzat beharrezkoa  den industria bihurtu behar da »

 

Gerra ez da kapitalismoaren porrota: gerra, haren ondorio errentagarrienetako bat da. Milioika pertsonak bizitza, etxea edo etorkizuna galtzen duten bitartean, gutxi batzuek irabaziak biderkatzen dituzte armak salduz, berreraikuntzak finantzatuz eta suntsipena motor ekonomikoa bihurtuz. Gerrek ez dute lurraldeak edo baliabideak bakarrik borrokatzen; agortutako merkatuak berpizteko ere balio dute, eta irabaziak lortzeko ezinbestekotzat jotzen ez diren milioika bizitza sakrifikatzeko. Gehiengoak tragedia ikusten duen lekuan, elite ekonomikoek aukera ikusten dute.

 

Gerrak ere hemen hasten dira

Gerrak ere hemen hasten dira, industria militarrarentzat lan egiten duten enpresetan. Hel diezaiogun berriro gure herriaren zati handi baten tradizio antimilitarista osasuntsuari, eta horren aurka egin dezagun, gerraren konplize ez izateko.

Euskal Herrian, neurri batean edo bestean, industria militarrari eta gerrarako ekoizpenari lotuta 300 fabrika inguru daude. Eta horrek behartzen gaitu oso gutxitan eztabaidatzen den gai bat planteatzera: gure lantokietako lan-baldintzek ez ezik, haietan gertatzen denak ere axola du. Izan ere, gatazkak elikatzera eta bizitzak suntsitzera bideratutako arma eta materialak fabrikatzea bateraezina da gutxieneko duintasuna duen edozein gizarte-eredurekin.

Horregatik, ekoizpen horrek amaitu egin behar du. Lantegi horiek baliagarritasun zibil eta sozialki beharrezkoa duten jarduera bihurtzea izan behar da lehentasuna. Eta bihurtze hori posible ez den tokietan, itxiera planteatu beharko da. Hori guztia lanpostuak bermatzeko eta prozesuan zehar langileak babesteko beharrezkoak diren esku-hartze eta inbertsio publikoekin. Epeak eta moduak eztabaidatu daitezke, baina helburua ez.

Hemen ekoizten duguna Palestinako genozidioari laguntzen ari da. Jada, Israelgo estatu genozidarekin kolaboratzen duten estamentu ezberdinak sozialki isolatzen eta ekonomikoki zigortzen amaitu beharra dago. Eta estatu sionistarekin eta haren laguntzaileekin era guztietako harremanak etetea: ekonomikoa, politikoa, kirolekoa, kulturala…

 

«  Ekainaren 7an  Bardeetako tiro-poligonoaren aurkako Martxan parte hartzera deitzen dugu »

 

Bardeetako tiro poligonoa

Bardean tiro militarreko poligono batek funtzionatzen jarraitzen du, eta bertan gerrarako eta hiltzeko entrenatzen da. Ez zen inoiz zilegi izan behar. Ez dago justifikazio posiblerik gure lurraldean gatazka armatuak prestatzera dedikatzen den azpiegitura bat mantentzeko. Eta haren ondoan, Ablitasen, erabilera militarreko aerodromo bat dago, armen industriaren etorkizun bera izan beharko lukeena: oso-osorik erabilera zibilerako bihurtzea edo desagertzea.

Joan den maiatzaren 12an, Nafarroako Parlamentuak atzera bota zuen Bardeako alokairua tiro-eremu gisa ez berritzea eta Bardeako Batzarraren kanon militarrarekiko menpekotasun ekonomikoa murriztuko zuen plan alternatibo bat prestatzea eskatzen zuen mozioa. Kontra bozkatu zuten UPNk, PPk eta Voxek… eta baita PSNk ere, beste behin erakutsiz, NATOri gauzak erraztu nahi zaizkionean, ezberdintasunak ikusezin bihurtzeko joera dutela. PSNk behin betiko birplanteatu behar du poligonoari ematen dion babesa, eta itxieraren alde egin.

Espainiako Gobernuari presioa egin behar diogu kaletik eta erakunde guztietatik —parlamentu, gobernu, diputazio eta udaletatik—, behingoz NATOtik ateratzeko. Jarrera argia eta anbiguotasunik gabekoa erakuts dezaten.

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak antolatutako Su Txikien Itsasoa dinamikan egiten ari garen bezala (gerraren eta militarismoaren aurka eta pertsona guztientzako bizitza duinen alde dozenaka kolektibo sozial eta sindikal batzen dituena), eta Bardeako tiro eremura egingo den Martxan egingo dugun bezala, sartu gaituzten eskaladaren aurkako borondateak batuko dituzten akordio zabal eta pluralak bilatuz.

 

Euskal Herria eta guda: tiro poligonoa baino askoz gehiago

Gerrak hemen ere hasten dira, eta hemen ere haiekin ez kolaboratzeko neurriak eskatzen ditugu: industria militarra industria zibil bihurtzea eta Irakurri

10 urteko ekosozialismoa Euskal Herrian

Badakigu elite ekonomiko eta politikoen agendak ekozidio eta genozidioaren ezaugarriak izango dituen agertoki batera garamatzala. Egin dezagun bizitzaren, naturaren eta Irakurri

Gerrari ez! Bizitza duinak denontzat

Militarizazioak eta gerrako ekonomiak bizitza duinak, eskubide sozialak eta trantsizio ekosoziala mehatxatzen dituzte. Gerraren negozioaren aurrean, Euskal Herri desmilitarizatu, justu Irakurri

Berrarmatzearen eta genozidioaren aurka, Eragozpen Fiskala gastu militarrari

Errenta aitorpena hasten da. Zerga-eragozpena egitera animatzen zaitugu, gastu militarrera bideratutako zatia gizarte-ekimenetara bideratzeko. Informatu bulegoetan, tutorialetan eta webgunean. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4