Gaur, martxoak 14, ostegunarekin, 23. Korrikari emango diogu hasiera Irunen. Martxoaren 24 arte, amaika egunez Euskal Herritik zehar, hamaika zoro zoragarri ibiliko dira korrika, harro, euskararen alde.

 

« Sindikalgintzatik, langile eta euskaltzale izanik, gure herriaren  hizkuntz eskubideak  defendatzea langileriaren alde egitea da »

 

ESK sindikatuak, aurtengo edizioan ere, Korrikarekin bat egiten du. Sindikalgintzatik, langile eta euskaltzale izanik gure herriaren hizkuntz eskubideak defendatzea langileriaren alde egitea delako ere.

Langileok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu edonon, esparru pribatuan zein publikoan, gure etxeetan, administrazioarekiko harremanetan edo gure lantokietan. Harrotasunez gure hizkuntza erabiltzeko eskubidea bai baina baita ikasteko.

 

Euskara konpartitu eta disfrutatu

Euskara guztiok konpartitu eta disfrutatu behar dugu eta ezin da, inondik inora, pribelegio bat izan. Euskalduntzea publikoa, kalitatezkoa eta doakoa izatea da gure aldarrikapen eta helburua.

Gure herri, klase ta hizkuntzaz harro gaude,plazaratu dezagun ba harrotasunez garena. Harro ESK, Harro herri langilea, eta harro Korrikan!

 

 

Gehiengo sindikalaren kilometroak

  • Iruña (521 km): martxoak 16, 17:53ean Otsagabia kalea, Sta. Alodia eta Maiteminduen pasealekua.

  • Gasteiz (1.071 km): martxoak 18, 21:38ean Herrandarren kalea

  • Bilbo (1.886 km): martxoak 21, 19:30ean Gran Vía 30

  • Donostia (2.583 km): martxoak 23, 20:47ean Askatasunaren hiribidea 19

  • Baiona (2.786 km): martxoak 24, 12:17ean Grenet Zubia

 

Korrikaren ibilbidea

 

 

Euskara gara

Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasi Irakurri

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3