Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasi eta erabili ahal izan dezagun.

 

« Euskarak benetako konpromisoak, politika ausartak eta erabileraren eta ikaskuntzaren aldeko  apustu irmoa  behar ditu »

 

Gaur harrotasunez Euskararen Eguna ospatzen dugu, gure hizkuntza gure nortasunaren, historiaren eta etorkizunaren zati bizia delako.Agian, nahiz eta hamaika errekonozimendu merezi izan, gure hizkuntzak ez du egun berezirik behar. Hala ere,ESK-k uste du euskarak behar duena benetako konpromisoak direla, politika ausartak eta urte osoan zehar euskara erabiltzearen eta ikastearen aldeko apustu irmoa. Izan ere, euskaraz izandako solasaldi bakoitza, ikasten duen heldu bakoitzak, hartzen duen espazio bakoitza, erresistentzia eta eraikuntza kolektiboko ekintza bat da.

Euskara gure herriaren nortasun-ikurra da, eskubide bat eta elementu integratzaile bat. Guztiontzat eta guztiona da. Euskera ez da zaila, ezta erraza ere, besterik gabe da eta delako, gara. Horregatik, ESK-k euskal eskola publikoaren aldeko apustu garbia egiten du, euskalduntzeko eta murgilketa linguistikorako berme gisa.

Gure hizkuntza ezagutzea eskubidea da. Horregatik ESK-k benetan publikoak diren ereduak defendatzen ditu, pertsona guztiei euskara ikastea bermatzen dietenak. Euskara jakitea ezin da pribilegioa izan ordain dezaketenentzat, eta ez da norberaren ahaleginaren eta sakrifizioaren mende egon behar.

 

Erasoak euskarari

Azken urteotako eraso judizialek argi usten dituzte hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa gauzatzen ari dela, azken lau hamarkadetako normalizazio-politiken emaitza eskasak, eta etorkizunerako hainbat erronka ditugula euskalduntze prozesuan eta normalizazioan.

 

 

Izan ginen, gara, izango gara

Abenduaren 3a euskararen eguna da, baina ez hori bakarrik, Nafarroaren eguna ere bada, eta ez da kasualitatea. Euskara nafarren hizkuntza da: lingua navarrorum. Nafarroak, gure hizkuntzarik gabe, ez du izaterik, nahiz eta batzuk horretan tematu. Horregatik premiazkoa da Nafarroan indarrean dagoen zonifikazioarekin behingoz amaitzea, nafarren hizkuntz-eskubideak urratu, murriztu eta ukatzen dituelako. Egoera honek Nafarroako euskarazko alfabetatzea eragozten du eta bertako haurrek euren hezkuntza prozesua euskaraz galerazteaz gain, milaka haur hezkuntza sistema publikotik kanpo usten ditu.

Euskararen etorkizuna egunero eraikitzen da gure erabakiekin, gure borrokekin eta gure konpromiso kolektiboarekin. ESK-k ez du onartuko oinarrizko eskubideak urratzea, ezta gure hizkuntzaren ezagutza posta-kodearen edo erosteko ahalmenaren araberakoa izatea. Pertsona guztientzako euskara defendatzen jarraituko dugu, euskara bizia kaleetan, ikasgeletan, lanetan. Izan ere, euskaraz hitz egiten dugunean, irakasten edo ikasten dugunean, defendatzen dugunean, argi eta garbi esaten dugu nor izan ginen, nor garen eta nor izango garen.

 

Euskara gara

Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasi Irakurri

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3