ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza publikoaren alde non segregazioak tokirik izango ez duena.


 

« Ezinezkoa da pertsona aske eta berdinen gizarte bat lortzea  berdintasunean oinarritutako  hezkuntzarik gabe »

 

Ordizia gure herrian dugun eskola-segregazio nabarmenaren adibide argia da. Izan ere, Ordiziako bi ikastetxeen artean, bat publikoa eta bestea kontzertatua, dagoen desoreka erabatekoa da. Behar sozialak dituzten ikasle edo familia ia guztiak Eskola Publikoan daude, baita atzerritar jatorriko ikasleen % 87 ere. Beraz, ikasleen familien jatorriaren, euskara ezagutzaren eta egoera sozioekonomikoaren araberako matrikulazio desoreka larria da.

Adibide hau da Hezkuntza Sailaren utzikeria eta arazoa konpontzeko borondate ezaren isla ezin hobea. 2019an, Arartekoak ebazpen bat eman zuen Hezkuntza Sailari gomendatzeko ikasleen banaketan bi ikastetxeen artean oreka handiagoa lortzen lagun zezaketen neurriak har zitzala. Sei urte geroago, joan den ekaineko txostenean ondorioztatzen duenez, “Ordizian dagoen arazoaren aurrean, (Hezkuntza Sailak) ez du neurri zuzentzaile nahikorik hartu” eta “herriko funts publikoekin sostengatutako bi ikastetxeetan orekarik eza nabarmenak jarraitzen du ikasleen banaketan”...“ia sei urte igaro dira, eta egoerak funtsean berdin jarraitzen du”. Are gehiago, Hezkuntza Sailak "herriko bi ikastetxeen arteko ikasleen banaketan dagoen desorekan sakontzen lagundu zuten erabakiak" hartu dituela adierazi du. Errealitate hau, Arartekoak deskribatu duena, ez dator bat Pedrosa sailburuak Legebiltzarrean aurkeztu dituen balorazioekin.

 

Egoera orokorra

Santurtzin edo Durangon, Andoainen edo Errenterian, Amurrion edo Oionen, Gasteizen, Bilbon edo Donostian... egoera bera daukagu, eskola-segregazioa delako gure sistemaren arazo estrukturala eta ezaugarri lotsagarriena.

Eusko Jaurlaritzak bitartean, segregazioaren kontra, “Eskola bikaina denontzat” izen ponposoa duen mahaia osatu du eragile ezberdinekin, berriro ere, Hezkuntzako Legea sortzeko egin zuen bezala, partaidetza oso desorekatuarekin (irakaskuntza publikoko gehiengo sindikala osatzen duten bi sindikatuk parte ez hartzea erabaki dute). Banatu den txostenak, funtsean, orain arte Sailak hartutako neurriak goraipatzen ditu. Neurri horiek egoera zaurgarrienean dauden ikasleengan jartzen dute fokoa, segregazioaren sortzaileak balira bezala, eta ikasle horiek sakabanatzeari ekiten diote, haien eskubideak urratuz eta segregazioa ukitu gabe. “Eskola bikaina denontzat” ekimenak, gure ustez, Hezkuntza Sailak egindakoa berrestea eta babestea du helburu, inondik inora ere eskola-segregazioa murriztea.

 

 

Borondate politiko

Izan ere, urte hauetan guztietan hartu diren neurriak ez dute ezertarako balio izan, ez diotelako heldu benetako arazoari, gure sistema duala segregatzaileari, hain zuzen. Ordizian ikastetxe bakarra balitz, ez litzateke segregaziorik egongo.

Eskola-segregazioari aurre egiteko, benetako borondate politikoa beharko litzateke neurri eraginkorrak abian jartzeko, hala nola, plazak planifikatzeko eta

esleitzeko prozesuetan sare publikoa lehenestea, giza baliabideen eta baliabide materialen hornidura handitzea bertan guztiontzako bikaintasuna eta euskalduntzea bermatzeko, sare pribatuaren plazen gaineskaintza eta kontzertazioa pixkanaka murriztea, eta hala nahi duten ikastetxeentzat publifikazio-bideak irekitzea. Familia gehienak eskola inklusibo, plural eta euskaldun bakarrera, eskola publikora, zuzenduko dituzten politikak, alegia.

Ezinezkoa da pertsona aske eta berdinen gizarte bat lortzea berdintasunean oinarritutako hezkuntzarik gabe. Eta, era berean, ezinezkoa da berdintasunean heztea oraindik ere diru publikoz sostengatutako sare pribatuak mantenduz, betiere eskola publikoaren kaltetan, hezkuntza pribatua berdintasunaren eta askatasunaren balioetatik urruntzen baita, beti.

 

Azaroak 29 manifestazioa

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, mobilizatzeko deia egin nahi diegu Euskal Herritar guztiei Eskola Publikoaren alde azaldu daitezen eta, horretarako, MANIFESTAZIO bat konbokatu dugu Azaroaren 29an, arratsaldeko 17:30etan Bilbon. Han bilduko gara berriro.

 

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea

 

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Zerbitzu publikoen defentsan, fiskalitatea aldatu eta aberastasuna banatu!

Eusko Jaurlaritzaren 2025erako aurrekontuek gaizki biltzen dute eta okerrago birbanatzen dute. Ostegun honetan, abenduaren 19an, arlo publikoaren aldeko apustua egingo Irakurri

Euskal Eskola Publikoaren defentsa eta garapenaren aldeko apustua

Ez dugu etsiko pribatizazio eta segregazio bizitzen ari garen prozesuaren kontra egiten eta hezkuntza publikoaz defendatzen jarraituko dugu hainbat eragile Irakurri

Nafarroako hezkuntza publikoa: gure txanda da!

Nafarroako hezkuntza publikoko greba, neurriz kanpokoa izatetik urrun, beharrezkoa baino gehiago da. ESK-k gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4