ESK, aurrekoetan bezala bat egin nahi du korrikarekin. Langileak eta euskaltzale izanik gure herriaren hizkuntz eskubideekin bat egitea eta hauek defendatzea langileriaren alde apostua egitea da ere.


« Langileon eta oro har jendartearen euskalduntzea  publikoa, kalitatezkoa eta doakoa  behar du »

 

Bihar, martxoak 19, ostegunarekin, Korrikaren 24.edizioa hasiko da Atharratzen. ESK, aurrekoetan bezala bat egin nahi du korrikarekin. Langileak eta euskaltzale izanik gure herriaren hizkuntz eskubideekin bat egitea eta hauek defendatzea langileriaren alde apostua egitea da ere.

Langileok euskaraz bizitzeko eskubidea dugu, gure hizkuntza gure bizitzaren edozein arlotan erabiltzeko eskubidea. Euskara gozatzeko da, konpartitzeko, bizitzeko eta horretarako ezinbestekoa da bere ezagutza bermatzea. Langileok euskara ezagutzeko eskubidea dugu eta hau ezin da inolaz ere gutxi batzuen pribilegioa izan horregatik langileon eta oro har jendartearen euskalduntzea publikoa, kalitatezkoa eta doakoa behar du izan behingoz.

Korrika bezalako ekimenek gure helburu honetara gerturatzen gaituzte. Hurrengo hamaika egunetan Euskal Herrian zehar euskararen aldeko aldarria nagusi izango da eta baita euskara ikasteko eskubidearena.

ESK-n oso argi dugu; Langileak gara, sindikatua gara, euskara gara... Korrika gara!

 

 

Gehiengo sindikalaren kilometroak

  • Iruñea: martxoak 22, 15:35ean, 790 km.

  • Baiona: martxoak 24, 21:46ean, 1.478 km.

  • Donostia: martxoak 25, 12:14ean, 1.747 km.

  • Gasteiz: martxoak 27, 22:27ean, 2.656 km.

  • Bilbo: martxoak 29, 12:08ean, 3.431 km.

 

 

Bono-laguntza eta petoak

Gogoratu egoitzetan baditugula petoak 6€ eta bonolaguntzak sindikatuak ekarpen ekonomikoa egiteko korrkari 2€ eta 5€koak. Horretaz gain lantokietan korrikan parte hartzera aniatu nahi zaituztegu ekarpen ekonomikoak eginez Enpresa Batzorde, atal sindikal edo langileen izenean.

Ekarpenak ere norbanakoak izan daitzezke eta Korrikako webgunearen bitartez egin ditzazkezu.


Euskara gara!

 


Gehiengo sindikalaren kilometroak

Iruñea

 

Donostia

 

Gasteiz

 

 

Korrika 24: Euskara gara!

ESK, aurrekoetan bezala bat egin nahi du korrikarekin. Langileak eta euskaltzale izanik gure herriaren hizkuntz eskubideekin bat egitea eta hauek Irakurri

Euskara gara

Euskara identitatea, eskubidea eta etorkizuna da. ESK-n benetako konpromisoa defendatzen dugu guztiok gure hizkuntza askatasunez eta oztoporik gabe bizi, ikasi Irakurri

Eskola segregazioaren kontra, eskola publikoa da bidea

ESK-ko afiliatuei eta oro har herritarrei animatzen diegu azaroaren 29ko larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera, berdintasunean oinarritutako hezkuntza Irakurri

Euskaraldia, elkar mugituz egingo dugu!

Euskara bizirik dago, guztiona da, eta kalean entzutea nahi dugu, etxean... eta baita lantokian ere! Horregatik, beste behin ere bat Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3