Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, eta erakundeei eskatzen die enpresa honen eta eskualdearen etorkizunean inplikatzea.

 

 

« Itxierak ez du justifikazio ekonomiko, produktibo ezta organizatiborik;  deslokalizazioa da  »

 

Stellantisekin lehen bilera egin ondoren, Mecaner-eko enpresa-batzordeak atzoko bileraren lehen balorazioa egin nahi du, eta fase erabakigarriari begira eman beharreko hurrengo urratsen berri eman.

Hilabeteak igaro dira enpresari Batzordearekin bilera egiteko interpelazioa egiten, zuzendaritza kontsultaldiaren zain egon da, langileen aurrean aurpegia emateko eta enpresa ixteko arrazoiak azaltzeko.

Atera dugun lehen ondorioa da Stellantisek ez duela Mecaner-en etorkizunaz eta 148 langileez hitz egiteko proposamenik eta borondaterik.

 

Deslokalizazioa da

Sindikatuek negoziazioa alternatibak bilatzeko eta Mecaneko industria-jarduerarekin jarraitzeko irtenbide bat bilatzeko baliatu behar dela pentsatzen eta eskatzen dugun bitartean, Stellantis lehenengo minututik ari da itxiera negoziatzen eta itxiera baldintza jakin batzuetan negoziatzen.

Ez dute etorkizunaz hitz egin nahi, negoziazio-mahaira etorri dira, plan finko eta aldaezin batekin, hau da, Mecaner ixtea. Guk argi daukagu; Mecaner bideragarria da izaten jarraitzen du. Ez du justifikazio ekonomiko, produktibo ezta organizatiborik; deslokalizazioa da.

 

Stellantisi ez zaizkio gauzak gaizki ateratzen ari

Itxiera justifikatu nahi digute, bideragarritasun eza, merkatuan errentagarritasun gutxi, sektorearen testuingurua Europan, merkatuko prezioen lehiakortasuna argudiatuz.

Baina, zein dira Mecaner ixteko benetako arrazoiak? Duela hamar urtetik, Carlos Tavares eta PSAren plan estrategikoak argiak dira; ez du zerikusirik Mecaner-en produktibitatearekin, lehiakortasunarekin edo errentagarritasunarekin, baizik eta irabaziak ahalik eta gehien optimizatzeko erabakiarekin, produkzioa planetako beste puntu batera eramanez.

Krisiaz hitz egiten digute, baina badirudi gauzak ez zaizkiola gaizki ateratzen Stellantisi. Alde batetik, Stellantis-ek %18 handitu zuen Espainiako estatuan 2023an izandako auto-ekoizpena. Gainera, Stellantisen mihiztatze-instalazioek Espainiako estatuko automobil %100 elektrikoen %90 ekoitzi dute, eta horrek esan nahi du ondo kokatuta dagoela etorkizun hurbileko ekoizpen-eraldaketetarako. Bestalde, 2022an, Stellantis-ek %26 gehitu zituen aurreko urteko irabaziak, eta 16.779 milioi eurora iritsi zen; ibilgailu elektrikoen munduko salmentak, berriz, %41 igo ziren. 2023An, 18.000miloi euroko irabaziak gaindituz.

 

« Oztopo eta zailtasunak gainditu nahi ditugu  agertoki berriak irekitzeko  eta itxiera sahiesteko »

 

Proposamen eta borondate eza

Stellantisekin lehen bilera egin ondoren, eta Mecaner-eko plantillaren etorkizunari buruz hitz egiteko proposamenik eta borondaterik ez dagoela ikusita, eta plantaren eta eskualdearen etorkizuna jokoan jartzen dugun fase erabakigarri batean sartuta, Mecaner-eko batzordeak greba mugagabeari ekitea erabaki du, Stellantisi eta Eusko Jaurlaritzari Mecanerentzako alternatibak bilatzeko exijitzeko, bai eta lantegia itxiera sahiesteko indarrak batzekoa ere.

 

Borrokan tinko

Borroka-fase berri honetan, oztopo eta zailtasun ugari gainditu, eta itxiera sahiesteko agertoki berriak ireki izango du helburu. Lantegiaren etorkizuna oraindik ez dago erabakita, eta ate hori irekita dagoen bitartean, borrokan jarraituko dugu.

Hilabete honetan hainbat ekimen garatzen jarraituko dugu, eta erakundeei eskatzen jarraituko dugu beren erantzukizuna beren gain har dezatela eta konpromisoak har ditzatela. Mecaner salbatzeko duen industria-politika aktibo baten alde.

Fase honetan, plantillak, eragile sozial eta politikoek eta gizarteak zer esan eta egin badugu. Alternatiba badugu.

Mecaner-en etorkizuna posible da, baina guk bakarrik ezin dugu egin. Ezinbestekoa da borroka fabrikako hormak gainditzea. Guztion konpromisoa eta borroka ezinbestekoa da.

Mecaner salba dezagun! Mecaner ez itxi!

Mecanerreko Enpresa Batzordea

 

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri

Mecaner-erako Trantsizio Ekosozialeko Plana argitaratzen dugu

Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala. Irakurri

Stellantisek ez du proposamenik ez borondaterik Mecanerren etorkizunaz hitzegiteko

Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3