Stellantis multinazionalak Mecaner desegin nahi du edozein alternatiba lortu aurretik. Makinak fabrikatik ateratzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen jarraitzen duen bitartean.

«  Hori da herri honen industriaren etorkizuna bermatzeko administrazio publikoak darabilen  estrategia antzerakoia?  »

 

Aurreikusten genuena gertatzen ari da, eta horrela adierazi genuen duela gutxi: Stellantis multinazionalak Mecaner itxi eta fabrika edonori eta pusketetan saldu nahi du. Makinaria fabrikatik ateratzen hasi da! Edozein alternatiba lortu baino lehen desmantelatu nahi dute. Berdin zaio langileen edota eskualdearen etorkizuna, diru gosea da lehenatsuna; eta hori gutxi balitz, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen du. Hori da herri honen industriaren etorkizuna bermatzeko administrazio publikoak darabilen estrategia antzerakoia? Enpresak itxi, langileak kaleratu eta kapitalak joka dezala nahi bezala?

 

Behar sozialak

Guk argi daukagu, Mecanerren instalazioen jabetza eta etorkizuneko proiektu industriala eskualdearen eta lurraldearen behar sozialei eta eraldaketei lotu behar zaizkiela defendatzen dugu. Halaber, kalitatezko enpleguaren sorreran eta edozein proiektu berritan langile ohiak lehentasunez aintzat hartu behar direla deritzogu.

Bada garaia bestelako etorkizun justuagoak erdiesteko haziak jarri eta urratsak ematen hasteko. Planetaren mugen barruan eta sozialki justuak izango diren produkzio mota eta enpleguak beharrezkoak izango dira eta horiek lortzeko egin behar dugu trantzisioa. Jakin badakigu ez dela batere erraza, hori dela eta ezinbestean ikusten dugu bestelako irtenbideak planteatzea. Garai berrientzat politika eta ekintza berriak behar ditugu.

 

Etorkizuna beste gako batean

Beraz, gaur eta hemen Mecanerren etorkizunaz hitz egiteko hurrengoa eskatzen dugu:

  1. Industria sail eta gainontzeko administrazio eskudunei: makinariaren salmenta geldiaraztea eta insatalazioen aldi baterako erosketa publikoa bideratzea.

  2. Mecanerren instalazioak industria ekoizpen mota jasangarrirako izan behar dira. Industriaren nahitaezko eraldaketa ekosozialean erreferente izatea nahi dugu.

  3. Zer, nola eta nortzuk produzituko duten erabakitzeko eta proposatzeko aukera ematea langileei, sindikatuei, erakundeei, akademiari eta gizarte mugimenduei prozesu parte hartzaile bat bideratuta.

Dei egiten diegu eragile sozial, sindikal eta herritar orori bat egitera eta desmantelamendu hau gelditzera.

Eraldaketaren parte aktiboa izan nahi dugu eta horregatik daramagu Mecanerren nortasun eta bigarren bizitzari lotutako hurrengo aldarriak: prozesu parte hartzailea, jabetza publikoa eta trantsizio ekosoziala.

Mecaner herriarentzat!

 

Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen

Stellantis multinazionalak Mecaner desegin nahi du edozein alternatiba lortu aurretik. Makinak fabrikatik ateratzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera Irakurri

Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde

Uribe Kostako gizarte-eragileei dei egiten diegu gizartea eraldatzeko eredu justu eta iraunkor bat diseinatzeko foro sozial bat eratzeko, inor atzean Irakurri

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4