Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu eskura dituen tresna guztiak erabil ditzala Mecanerren etorkizuna bermatzeko eta etorkizuneko iraunkortasun-erronkei aurre egiteko industria-politika aktiboa gauza dezala.

 

« Mecaner-en itxierak ez dio krisi-egoerari erantzuten,  enpresaren zikoizkeriari  baizik »

 

Pasaden astelehenean, martxoaren 4an, Mecaner enpresako zuzendaritzak, joan den irailaren 1ean ezarritako gidoiari jarraituz, enpresa ixteko eta 148 langile kaleratzeko behin betiko asmoa jakinarazi zigun enpresa batzordeari.

Martxoaren 12an hasiko da kontsulta-aldia, eta, inork saihesten ez badu, Urduliz, Uribe Kosta eta Bizkaia osorako enpresa mitiko bat itxiko da. Hori dela eta, gaur Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea burutu dugu, erakunde guztiei interpelazio zuzena egiteko; erantzukizunak har ditzaten, iniziatiba har dezaten eta irtenbide bat bilatzen parte har dezaten, enpresa itxi ez dadin, 148 lanpostu ez suntsitzeko, gure eskualdea etorkizun duina izan dadin.

Stellantis-ek irailaren 1ean egindako itxiera-jakinarazpena jaso genuenetik, Mecanerreko enpresa batzordeak bileren maratoia egin du erakunde guztiekin haien lankidetza bilatuz (Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Saila, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila, Garapen Ekonomiko, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila, Eusko Legebiltzarreko talde parlamentarioekin, eta baita Espainiako Gobernuko Defentsa Sailarekin ere), helburu argi batekin; Mecanerren etorkizuna bermatzea.

 

Erantzukizunik eta konpromisorik hartu gabe

Gaur, atea jo eta 6 hilabetera, ez dute erantzukizunik ez konpromisorik hartu nahi. Stellantis multinazionalaren esku uzten jarraitzen dute enpresa baten eta hemengo 148 langileren etorkizuna.

Mecaner-en itxierak ez dio krisi-egoerari erantzuten, baizik eta bere ustiapen-kontuko zenbakiak bakarrik begiratzen dituen enpresa zuhur bati. Enpresa horrek irabaziak izan ditu azken urteetan, eta ez zaio lan-kargarik falta izan Stellantis taldeak itxiera prestatzea erabaki duen arte. Talde bateko kide izateaz gain, iaz Stellantisek inoizko irabazi haundienak izan zituen, 18.000 milioi euro baino gehiago irabazi zituen.

 

«  Eusko Jaurlaritzari  eskatzen diogu bere tresna guztiak erabil ditzala Mecanerren etorkizuna bermatzeko »

 

Diru publikoko 68 milioi euro

Hori gutxi balitz, salatu behar dugu Mecaner itxi nahi duten bitartean, 2023an, Stellantis multinazionalak 68 milioi euro baino gehiago jaso zituela Espainiako Gobernuaren eskutik PERTE laguntzen bidez. Enpresak itxi eta enplegua suntsitzen diharduen enpresa bati diru publikoa ematea iraingarria iruditzen zaigu.

Hori dela eta, itxiera hori saihestuko duen esku-hartzea eskatzen diegu erakundeei, deslokalizazio bat baita, eta produkzioa planetako beste puntu batera eraman nahi baitu onura handiagoen bila. Hala ere, badakigu Mecaner errentagarria dela eta etorkizuna duela Urdulizen.

 

Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa

Gaur, hemen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, Mecaner-en etorkizuna bermatzeko eskura dituzten tresna guztiak erabiltzeko eskatzen diegu. Ez du ezertarako balio transferentzien kontrola exijitzeak, gero herritarren zerbitzura modu aktiboan jartzen ez badira, enpresen alde egiteko soilik erabiltzen badira. Etorkizuneko jasangarritasun-erronkei aurre egiteko industria-politika aktiboa eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari, enpresen itxiera motel baina etengabea ez den beste aukera batzuekin.

Era berean, Espainiako Gobernuari eskatzen diogu Stellantis multinazionalari laguntzak ematea geldiaraz dezala, Mecaner ixteko asmoarekin jarraituz gero.

Gatazkaren azken txanpan sartuko gara. Sei hilabete oso gogorrak izan dira, oztopo eta erresistentziak tarteko. Hala ere, Enpresa Batzordeak eta langileek ez dugu galtzen enpresaren zuzendaritzaren asmoak geratzeko itxaropena. Gure esku dagoen guztia egingo dugu hori lortzeko.

Mecaner ez itxi! Mecaner salba dezagun!

Mecaner-eko enpresa batzordea

 

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri

Mecaner-erako Trantsizio Ekosozialeko Plana argitaratzen dugu

Mecaner-eko enpresa-batzordearen gehiengoak publiko egin du egindako Trantsizio Ekosozialerako Plana, konponbideen bilaketarako tresna bezala. Irakurri

Stellantisek ez du proposamenik ez borondaterik Mecanerren etorkizunaz hitzegiteko

Stellantisek Mecaner ixtea nahi du deslokalizatzeko eta gaur egun dituen onurak gehiago handitzeko. Enpresa Batzordea ziur dago Mecaner bideragarria dela, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3