Atzo, Mecaner enpresarentzako trantsizio ekosozialeko plana aurkeztu genuen, enpresaren etorkizuna klabe jasangarrietan bermatzeko neurriekin. Eusko Jaurlaritzari beharrezko inplikazioa eskatzen jarraitzen dugu.

 

« Plan honek, Industria-enpresen itxieren aurrean  alternatibak badaudela erakusten du  »

 

Atzo, ESK-k eta LABek Mecaner-entzako trantsizio ekosozialeko plana aurkeztu genuen jendaurrean Urdulizen. Txosten horretan, enpresarako trantsizio ekosozialeko proposamenak planteatzen dira, enpresa ixtea saihesteko eta etorkizunean bideragarria izango dela ziurtatzeko.

Plan hori Garua kooperatibak egin du, Mecaner-eko Enpresa Batzordeak eskatuta, eta Urdulizko Udalaren finantzaketari esker egin da.


Hemen deskarga dezakezu plana:

Trantsizio ekosozialeko plana Mecaner

Plan transición ecosocial Mecaner

 

«  Eusko Jaurlaritzari  inplikatzeko eskatzen diogu »

 

Alternatiba badago

Mecaner-entzako trantsizio-plan ekosoziala tresna bat da, euskal ekonomia jasaten ari den industria-enpresen itxiera mailakatuaren aurrean alternatibak daudela erakusten duena. Plan horrek Eusko Jaurlaritzari eta gainerako euskal erakundeei inplikazioa eskatzen die, Mecaner eta Uribe Kosta eskualdearentzako etorkizuna berma dezaten.

2023ko irailean iragarritako Stellantis multinazionalaren itxieraren eta  148 langileren kaleratzearen aurrean beste aukera bat dagoela erakusten du.

Martxoan irekiko da kontsultak egiteko epea. Aldi horretan, azterlan honen bidez, Mecanerren jarraipena planteatuko dugu, eta Eusko Jaurlaritzari inplikatzeko eskatuko diogu. Planak sektorearen eta enpresaren azterketa sakona egiten du, eta eskura dauden ezagutzekin, instalazioekin eta makineriarekin fabrikatu daitezkeen produktuak identifikatzen ditu, automobil-merkatuan nahiz merkatu horretatik kanpo egon daitezkeen aukerak aztertzeko, bidezko trantsizioaren printzipioekin bat etorriz.

 

Martxoaren 2an manifestazioa

Erakundeak interpelatzeko, Mecaner-eko Enpresa Batzordeak herritar guztiei dei egiten die Mecaner-en itxieraren aurkako eta enpresaren etorkizunean Eusko Jaurlaritzaren inplikazioaren aldeko manifestazio handi batean parte har dezaten.

 

Mecaner salba dezagun!  Mecaner ez itxi!

 

Mecaner desegin nahi dute edozein alternatiba lortu baino lehen

Stellantis multinazionalak Mecaner desegin nahi du edozein alternatiba lortu aurretik. Makinak fabrikatik ateratzen hasi dira, Eusko Jaurlaritzak beste alde batera Irakurri

Mecaner: industria sozial eta ekologikoki justu baten alde

Uribe Kostako gizarte-eragileei dei egiten diegu gizartea eraldatzeko eredu justu eta iraunkor bat diseinatzeko foro sozial bat eratzeko, inor atzean Irakurri

Erakundeek lanpostuak eta etorkizun industriala defendatu behar dituzte

Ia 60 industria-enpresatako enpresa-batzordeetako kideak Mecaner enpresako plantillarekin batera azaldu gara Eusko Jaurlaritzari exijitzeko bere industria-politikan aldaketak egin ditzala, sektorea Irakurri

Mecaner: hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da

Mecanerreko Enpresa Batzordea Lan ministroarekin bildu da, enpresaren etorkizunean benetako inplikazioa eskatzeko. Ekintzetarako ordua da, ez hitz onetarako ordua. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4