Mecaner ixtearen aurka gaude eta enpresaren zikoizkeria salatzen dugu. Itxiera honekin dagoeneko dituen onurak hobetu nahi ditu. Irailaren 21ean greba Mecanerren eta urriaren 7an manifestazioa Urdulizen.
« Mecanerrek irabaziak lortu ditu azken urteotan; itxiera honekin mozkin-marjinak hobetu nahi dituzte soilik »
Pasa den irailaren 1ean, enpresak langile guztiei jakiarazi zion EEE bat ezartzeko nahia lantokia ixteko helburuarekin. Honekin 148 pertsona lanik gabe utziz; 144 MECANEReko langile direnak eta beste 4 garbiketa azpikontratako langile.
Jakin badakigu erabaki hau ez dutela ez Urdulizen ezta Euskal Herrian ere ez, erabaki hau MECANER barnekoa den STELLANTIS multinazionalean hartu da, honetan ere Peugot, Citroen, Opel, Jeep eta hainbat marken egilea delarik.
Enpresa-zekenkeria
MECANER bideragarri eta lehiakorra ez dela izan da eman diguten azalpen bakarra.Hau da, ez dute nahi luketen beste diru irabazten. Beste behin ere zuhurkeri enpresarialaren aurrean gaude, haien etekinak pertsonen bizitzen aurretik ezartzen dituen enpresa baten jokabidea dugu hau kontutan izan behar bait dugu enpresak azken urteetan etekinak izan bait ditu. Gertaera hauek argi eta garbi erakusten dute haien helburu bakarra mozkin-marjina handitzea besterik es dela, langile eta eskualde osoaren gain erabaki honek izango dituen ondorio latzak kontutan izan gabe. Horrenbeste ez irabaztea aitxakia izan daiteke 148 familia kalean usteko?
Zoritxarrez MECANERen itxiera ez da ezer berririk. Azken urte hauetan kosteak arintzeko produkzioa planetaren beste zonaldeetara, gure lurraldean, enpresen itxiera etengabeetara aurre egiten ari diegu. Gainera gehienetan leku aldaketa hauek langileen esplotazioa dakartzatelarik. Erabaki eta jokabide hauek Euskal Herriko industriaren garrantzia gutxieztea suposatu du eta horren ondorioz zerbitzu ta turimo herri bihurtzen ari gara.
Mecaner, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia
MECANEReko Enpresa Batzordetik gure ezadostasuna adierazi nahi dugu enpresak hartutako erabakiarekiko. Enpresa Batzordeak eta platilla bere osotasunean ez dugu bat egiten enpresak azaldutako arrazoiekin are gutxiago hartutako erabakiarekin. Exigitzen diogu STELLANTIS-ri atzera egitea bere erabakian eta Enpresa Batzordearekin premiazko bilera bat egitea alternatibak bilatzeko egoera honi.
Era berean Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari ardura hartzea eskatzen diegu eta Urdulizeko MECANERen jarraitasuna eta 148 lan postuen mantentzea bermatuko duen konponbidean konprometitzeko deia egiten diegu. Euskal instituzioek ezin dute lantegien ixte etengabea ezta deslokalizazioa eta enpleguen txikitzea onartu.
Irailak 21, greba
Bitartean, MECANEReko langileok ez gara geldirik egongo. Guk badakigu gure enpresa bideragarria dela eta etorkizuna baduela, horregatik antolatuko gara eta borroka egingo dugu. Gaur, gure enpresaren atarian, oso argi adierazi nahi diogu zuzendaritzari aurrean izango gaituztela eta azken momenturarte borrokatuko dugula gure lanpostuak denfendatzeko. MECANER ez da edozien enpresa, gurea, enpresa historikoa da, heerialdean erreferentziala, gure zainetan daramagu eta borroka egingo dugu defendatzeko.
Ildo honetatik jarraituz, gaurko ekitaldia aprobetxatu nahi dugu iragartzeko datorren irailaren 21ean, ostegunarekin, greba eguna egingo dugula ixtearen erabakiaren aurrean gure desadostasuna adierazteko.
Era berean Urduliz eta herrialdeko bizilaguneei deia luzatzen diegu gurekin bat egiteko MECANER eta gure industriaren defentsan , Urdulizen, urriaren 7an antolaturiko manifestaziora batzeko.
Gure industriaren defentsan eta Mecanerren etorkizunaren alde, urriaren 7an denak Urdulizera!
Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu
Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak
Hartu gabeko oporrak egindako zerbitzu-denboratzat hartzeko erreklamazioa
Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmen hau lorpen handia da
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24