Martxorako eta apirilerako mobilizazio gehiago iragartzen ditugu. Mobilizazioak bakarrik ahalbidetuko digu patronala eta erakundeak mugitzea eta 2021etik hitzarmenik gabe jarraitzen duten 4.000 pertsonen eskubideak bermatuko dituen hitzarmen berri bat lortzea.

 

« 4.000 langile baino gehiago  hitzarmenik gabe  daude 2021etik »

 

Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorea hitzarmenik gabe dago 2021etik. Izaera ezberdinetako kolektiboei arreta ematen dieten 4 mila langiletik gora hitzarmenik gabe daude.

Gizardatz eta Geroan sektoreko patronalak, negoziaziotik desagertu dira azken bileran, abenduaren 29an, LAB eta ESKren proposamenari ostikada bat eman ostean. LAB eta ESKarentzat Patronalaren arduragabekeria oso larria da.

 

Adierazi nahi dugu

Egoera horren aurrean, honako hau adierazi nahi dugu:

  • Gizardatz eta Geroan 30 bat erakundek, elkartek edo fundaziok osatzen dute, eta Hitzarmena sinatzeko akordio bat bilatzeko borondate gutxi agertu dute.

  • Sektore honetako langileok zerbitzu publikoa egiten dugu, langile publikoak gara. Zerbitzu honen titulartasuna eta erantzukizuna administrazioena da, kasu honetan Bizkaiko Foru Aldundiarena, Udalena eta Eusko Jaurlaritzarena. Erakunde horien ardura da gaur egun lan-baldintzak prekarioak izatea eta egiten dugun zerbitzu publikoaren kalitateak okerrera egitea.

  • Negoziazioa bertan behera uzteko arduragabekeriaz gain, Gizardatz eta Geroan eragile koldar gisa agertzen ari dira administrazio publiko horien aurrean. Patronalak entitate edo eta elkarte desberdinen arteko lehia-sistema bati eusten dio diru publikoaren truke, eta honen ondorioz, zerbitzuaren kalitatea galtzen da eta lan-baldintzak okertzen dira ere. Bere helburu bakarra bere entitateen bideragarritasun ekonomikoari eustea da, hau da, “txiringitoak” mantentzea.

  • Gizardatzek, Geroanek eta Erakunde Publikoek (Bizkaiko Foru Aldundiak, udalek,mankomunitateek eta Eusko Jaurlaritzak) sektoreko langileei akordio bat onartu dezatela proposatu diete, besteak beste, 2022ko eguneratzea “oparitzeko” eskatu diete, erakundeek ezin baitute bere gain hartu 2022an ordaindu ez zen dirua ordaintzea. Hau da, sektoreko arduradunen arabera, Bizkaiko esku-hartze sozialeko sektorearen bideragarritasun ekonomikoa dela eta, langileek uko egin behar diote 2022ko igoerari.

  • Murrizketen planteamendu hori testuinguru sozial eta politiko batean gertatzen da, non zerbitzu publikoen eztabaida inoiz baino irekiago dagoen, non Bizkaiko Foru Aldundiak eta Udalek inoiz baino diru gehiago bildu duten zergetan eta eskaintzen ditugun zerbitzu publikoen kalitatea galtzen ari den. Hau da, sistema bat finkatzea proposatzen dute, non langileek erosteko ahalmena galdu behar duten sistema horrek bideragarritasuna izan dezan.

 

« Entitateei aurrerapauso bat emateko eta Gizardatzen  ezkutatzeari uzteko  eskatzen diegu »

 

Utz diezaiotela ezkutatzeari

Horregatik guztiagatik:

LAB eta ESK sindikatuentzat eztabaida sakona da: Bizkaiko Esku-hartze Sektoreko arduradunek, erakunde publikoek eta patronalek, langileen erosteko ahalmenari eusteko gai ere ez den sistema iraunarazi nahi dute. Guk ez dugu egoera hau iraunaraziko duen hitzarmenik sinatuko

LAB eta ESKk Gizardatz eta Geroan elkarteei 2023ko abenduan azken negoziazio-mahaian helarazi genien elkarrizketarako borondateari eusten diogu. LAB eta ESK, akordio bat lortzeko aukera aprobetxatzeko asmoz, eta langileen bizitza eta lan kalitatea hobetzeko helburuaz, proposamen ekonomiko bat eta eduki sozialak dituen proposamen bat jarri genituen mahai gainean.

Erakunde publikoak egiten ditugu egoera horren erantzule. Zuzenean interpelatu ditugu , eta erantzuna penagarria da. Erakunde horietako batzuek harrera egin digute, hala nola Teresa Laespadak, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Saileko foru diputatuak, baina oraindik ez dakigu zer egingo duen blokeo horren aurrean. Beste batzuek ordea, hala nola Amaia Antsustegi Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuak eta Juan Ibarretxe Bilboko Gizarte Ekintzako zinego-
tziak uko egin diote harrera egiteari eta guri entzuteari. Batzuei eta besteei gatazkaren erantzuleak direla esaten diegu, erantzukizuna beren gain hartzeko eskatzen diegu eta irtenbideak emateko ere.

Gizardatz eta Geroan elkarteei eskatzen diegu ezkutatzeari uzteko eta sakoneko eztabaidari aurre egiteko. Halaber, negoziazioari benetako edukiekin berrekiteko eta akordioa errazteko eskatzen diegu.

Etorkintza, Bizitegi, Agintzari, Bizgarri, Gizakia, Eguzkilore, Amiarte, Askabide, T4, Zehar-Errefuxiatuekin, Elkarbanatuz, Goiztiri, Lagun Artean, Sortarazi. Suspergintza, Harribide, grupo SSI, Gaztaroa-sartu, Peñascal, Caritas, Stella Maris, Irse-Ebi, Bidesari, EDE, Zubitxe, Bosko taldea, Izangai, Kiribil eta Ortzadarri eskatzen diegu, aurrera pausua eman dezatela, utzi dezatela Gizardatz eta Geroanen atzean ezkutatzeari eta har dezatela sektoreak behar duen lidergo papera.

 

Mobilizazioak

Amaitzeko, jakinarazi nahi dugu mobilizazio ziklo berri bat ireki dugula apirilera arte. Kalera aterako gara, sektoreko langileentzako bidezko hitzarmen bat aldarrikatzeko.

  • Martxoak 6 asteazkena: Elkarte ezberdinen aurrean elkarretaratzea.

  • Martxoak 13 asteazkena: Elkarte ezberdinen aurrean elkarretaratzea.

  • Martxoak 20 asteazkena: Ekintza eta elkarretaratze ezberdinak egun osoan zehar.

  • Apirilean: ekintza eta elkarretaratze ezberdinak Gose Greba baten inguruan.

 

Eskuhartze soziala borrokan!

 

Bizkaiko esku-hartze soziala: Gizardatzi seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen diogu

Oso positiboki baloratzen ditugu baraualdiko hiru egunak eta gaurko greba eguna, eta Gizardatzi seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen diogu Bizkaiko Irakurri

3 barau-egun eta greba-egun 1 Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean

Gaur hiru eguneko baraualdia hasi da Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, eta apirilaren 17an greba-eguna deitu dugu Bizkaiko esku-hartze sozialeko sektore Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko patronala mugiarazteko proposamena eta mobilizazioak

Gizardatz, Esku-hartze Sozialeko Hitzarmen Kolektiborako akordioa eragozten ari da, eta hura osatzen duten erakundeetako batzuk akordiorako edozein hurbilketa eragozten ari Irakurri

Mobilizazio berriak Bizkaiko Esku-hartze sozialan

Martxorako eta apirilerako mobilizazio gehiago iragartzen ditugu. Mobilizazioak bakarrik ahalbidetuko digu patronala eta erakundeak mugitzea eta 2021etik hitzarmenik gabe jarraitzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9