Astebeteko mobilizazio eta greben ondoren, akordio batera iristea lortu dugu La Vitoriana okindegien lantegian. Hala ere, konpondu gabeko gaiak daude, besteak beste, kaleratze bat, deuseza izatea eskatzen duguna.

 

«  Grebek eta mobilizazioek  lan baldintzak nabarmen hobetzea ahalbidetu dute »

 

ELA eta ESK sindikatuetako ordezkariek akordioa lortu dute Arabako La Vitoriana okindegiko lantegirako, astebete iraun zituen mobilizazioetan eta bertan antolatutako greben ostean, pasa den astean zuzendaritzarekin lortutako aurreakordioa langileen batzarrean onartu da gaur eguerdian.

 

Soldata-igoerak eta beste hobekuntzak

Hitzarmenak 2019. eta 2025. urteetarako indarraldia izango du, eta 70 langile inguruk osatutako plantillaren erosteko ahalmena bermatzen duen soldata igoerak jasotzen ditu, KPIari lotutako igoerekin, %13 ingurukoak, eta plusetan ere hobekuntzekin.

Gainera, langile guztientzat 600 euroko konpentsazio ordainsari bat ordainduko da. Kategoria baxuenen gutxieneko soldata 3.000 € igoko da hitzarmenaren iraunaldian. Benetako lanaldia 34 ordu murriztuko da, bertan eguneko atsedenaldia 15 minututik 20ra luzatuz eta bi eguneko baimena barnetatuz. Ezintasun iragankorreko kasuetan hobekuntzak izango dituzte. Senitartekoen mediku-kontsultara laguntzeko ordaindutako baimenetan hobekuntza osagarriak izango dituzte ere.

 

Itxi gabeko kontuak

Mahai gaineran aurkeztutatuko gai guztiak ez dira ixten, bihar bertan epaiketa bat burutuko da 2023ko abuztuan gertatutako kaleratze baten baliogabetzea eskatzeko. Dudarik gabe, aurrerapen garrantzitsuak dira prekarietateari aurre egiteko, are gehiago kontuan izaten badugu 2018tik gaur arte hobekuntzarik gabe dagoen sektore bati buruz ari garela non aldi berean azken urte hauetan enpresak irabaziak lortu dituzten.

 

Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako

CCOO patronalarekin elkarlanean aritu da mobilizazioak saihesteko, eta ESK-k eta ELAk sektore oso prekario honetako lan-baldintzak hobetzeko egin dugun lana Irakurri

La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik

Langile bat kaleratzeagatik zigortu dute enpresa, lan sindikala egiteagatik. Kaleratzea baliogabea da eta enpresak kalte-ordain handia ordaindu beharko du. La Irakurri

Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro

Arabako okindegien hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, azkenean negoziazioari ekin zaio berriro. Sektorearen parte-hartzearekin eta Irakurri

Akordioa La Vitoriana okindegitan, KPIra lotutako soldata igoera eta beste hobekuntzekin

Astebeteko mobilizazio eta greben ondoren, akordio batera iristea lortu dugu La Vitoriana okindegien lantegian. Hala ere, konpondu gabeko gaiak daude, Irakurri
  • 1
  • 2