CCOO patronalarekin elkarlanean aritu da mobilizazioak saihesteko, eta ESK-k eta ELAk sektore oso prekario honetako lan-baldintzak hobetzeko egin dugun lana oztopatzeko.

 

« La Vitorianan  langile guztientzako hobekuntzak  lortu dira lanuzteen eta mobilizazioen bidez »


Astelehenean Arabako okindegien hitzarmena negoziatzeko 6. bilera egin zen, ELA eta ESK sindikatuen iniziatibaz urte hasieran mahaia berpiztu ostean.

 

 La Vitorianatik sektore osora

Joan den urtearen amaieran, lan-gatazka piztu zen La Vitoriana okindegietan, erosteko ahalmena galdu eta sektoreko hitzarmena berritu gabe zegoelako. Gatazka enpresa-itun batekin amaitu zen, erosteko ahalmenaren galera arintzeko eta, bereziki, langile prekarioenen baldintzak hobetzeko. Akordioaren aurretik lanuzteak eta mobilizazioak egin ziren, eta horiekin langile guztientzako hobekuntzak lortu ziren.

Horren ondoren, ELA eta ESK okindegien hitzarmen kolektiboa berritzeko lanean hasi ginen, La Vitorianan lortutakoa sektore osora zabaltzeko eta enpresa-itun horretan hobekuntzarik lortu ezin izan zen eremuetan hobekuntzak lortzeko.

 

Hitzarmen mamua

Indarrean zegoen hitzarmena berez 2017an bukatua zuen bere indarraldia, ordutik, CCOOk, sektorean gehiengoa, jaramonik egin gabe mantendu izan du. Aipatzekoa da, 2020an SEArekin aurreakordio batera iritsi zirela, baina gaur arte ez dutela hitzarmen bihurtu. Izan ere, izan dugun lehen bi negoziazio bileretan ez patronalak ez CCOOek ez dute honi buruzko azalpenik eman.

Gure aldetik, 2017tik galdutako erosteko ahalmena berreskuratzen zuen soldata igoera, urteko 1755 orduko lanaldiaren murrizketa garrantzitsua, sektore osorako gutxieneko soldata duin bat ezartzea, egungo soldata urriak nabarmen hobetuko zituena urteko 24.500 €-ra arte, antzinatasuneko hirurtekoen kopurua handitzea, sektorean ez dagoen gaueko lanaren plusa sartzea, hozkailuetan eta labean lan egiten dutenentzako atsedenak sartzea, bajetako osagarriak hobetzea, txanda-kontratuetarako eskubidea sartzea, lanorduetan batzarrak egiteko eskubidea eta eszedentziak hobetzea.

Guzti honekin, CCOOk patronalarekin soilik hitz egin nahi izan du, soldata-igoera eskasa eta lanaldiaren jaitsiera eskasa planteatuz, sektorean gutxieneko soldata urteko 18.350 €-tan utziz eta, gainera, ondoz ondoko 6 urtetan sortutako atzerapenak galtzea onartu du. Ez CCOOk ez patronalak ez diete kasurik egin kostu ekonomiko handirik ez zekarten hobekuntza sozialei (errelebo-kontratuak, batzarrak, eszedentziak hobetzea, segurtasun eta osasun arloko aurrerapenak), sektoreko lan-baldintzen etorkizuna 2027ra arte hipotekatuz.

 

 

CCOO, lan-baldintzak hobetzeko oztopoa

ELAk eta ESK-k argi ikusi dugu CCOO, SEAren mesedetara dagoela, sektoreko lan-baldintzak antolatzeko eta hauek hobetzeko egin dugun lana galarazi digula, langileei galdetu gabe eta hauek egin duten lana kontuan hartu gabe adostu dutela. Argi daukagu ere guk egindako lanagatik ez balitz, hitzarmen honek hilik jarraituko zuela.

Negoziazio horretan argi geratu da CCOOk langile klasearen baldintzak hobetzeko duen interes faltsua.

 

ELA - ESK

 

Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako

CCOO patronalarekin elkarlanean aritu da mobilizazioak saihesteko, eta ESK-k eta ELAk sektore oso prekario honetako lan-baldintzak hobetzeko egin dugun lana Irakurri

La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik

Langile bat kaleratzeagatik zigortu dute enpresa, lan sindikala egiteagatik. Kaleratzea baliogabea da eta enpresak kalte-ordain handia ordaindu beharko du. La Irakurri

Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro

Arabako okindegien hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, azkenean negoziazioari ekin zaio berriro. Sektorearen parte-hartzearekin eta Irakurri

Akordioa La Vitoriana okindegitan, KPIra lotutako soldata igoera eta beste hobekuntzekin

Astebeteko mobilizazio eta greben ondoren, akordio batera iristea lortu dugu La Vitoriana okindegien lantegian. Hala ere, konpondu gabeko gaiak daude, Irakurri
  • 1
  • 2