Ogiberrin urteak daramatzaten nomina eta aparteko ordainsarien ordaintze-ezak salatzen ditugu. Horren aurrean, ekainaren 27an, larunbata, Donostiako Intxaurrondoko Ogiberrin egingo den kontzentrazioan parte hartzera deitzen dugu.

 

« Langileei  hainbat hilabetez  soldatarik jaso gabe utzi dituzte »

 

LACUSTRE S.L. eta ITURRIN S.A. enpresetako (Ogiberri marka komertzialari lotutak daudenak) langile eta langile ohiek soldaten eta aparteko ordainsarien etengabeko ordaintze-ezen ondorioz pairatzen ari diren egoera larria salatzen dugu.

Lan Ikuskaritzan eta epaitegietan aurkeztutako dokumentazioaren arabera, urteetan zehar atzerapen sistematikoak gertatu dira soldaten ordainketan, eta zenbait kasutan langileak hainbat hilabetez soldatarik jaso gabe utzi dituzte. Praktika horiek ziurgabetasun ekonomiko eta pertsonal handiko egoerak sortu dituzte kaltedunentzat.

 

Dozenaka demanda

Gainera, inplikatutako enpresen aurkako dozenaka demanda pilatzen dira, plantilla osoari zor zaion ehunka mila euroko zorra erreklamatuz. Egoera honek langile ugariei eragiten die, eta beraien lana normaltasunez egin arren, oinarrizko eskubidea den soldatak garaiz jasotzea urratua ikusi dute.

ESK-tik azpimarratu nahi dugu, plantilla honen zati esanguratsua emakumeek eta pertsona migratuek osatzen dutela, eta kolektibo horiek askotan zailtasun handiagoak dituztela lan-gehiegikeria egoerak salatzeko, lana galtzeko edo diru-sarrerarik gabe gelditzeko beldurragatik. Errealitate horrek erakusten du arazo hauek instituzioen eta gizartearen erantzun sendoa behar dutela.

 

 

Ekainaren 27a, larunbata, kontzentrazioa

Egoera honen aurrean, ESK sindikatuak eta kaltetutako langileek kontzentrazioa deitu dugu ekainaren 27an, larunbata, 11:30ean, Intxaurrondoko Ogiberrin (Donostia), urraketa hauek publiko egiteko, zor diren kopuru guztiak berehala ordaintzea exijitzeko eta langileen eskubide guztien errespetu eraginkorra eskatzeko.

Herritarrei, erakunde sindikal eta sozialei eta langile klase osoari deia egiten diegu mobilizazio honekin bat egin dezaten, kaltetutako pertsonen alde eta etengabe urratzen ari diren lan-eskubideen defentsan.

 

Ogiberriko ordaintze-ezaren aurkako elkarretaratzea Intxaurrondon

Ogiberrin urteak daramatzaten nomina eta aparteko ordainsarien ordaintze-ezak salatzen ditugu. Horren aurrean, ekainaren 27an, larunbata, Donostiako Intxaurrondoko Ogiberrin egingo den Irakurri

Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako

CCOO patronalarekin elkarlanean aritu da mobilizazioak saihesteko, eta ESK-k eta ELAk sektore oso prekario honetako lan-baldintzak hobetzeko egin dugun lana Irakurri

La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik

Langile bat kaleratzeagatik zigortu dute enpresa, lan sindikala egiteagatik. Kaleratzea baliogabea da eta enpresak kalte-ordain handia ordaindu beharko du. La Irakurri

Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro

Arabako okindegien hitzarmenaren indarraldia amaitu zenetik 6 urte baino gehiago igaro ondoren, azkenean negoziazioari ekin zaio berriro. Sektorearen parte-hartzearekin eta Irakurri
  • 1
  • 2