Langile bat kaleratzeagatik zigortu dute enpresa, lan sindikala egiteagatik. Kaleratzea baliogabea da eta enpresak kalte-ordain handia ordaindu beharko du. La Vitorianak gure ordezkari sindikalaren aurkako errepresioa bertan behera utz dezala eskatzen dugu.
« Enpresa ahalegin guztiak egin ditu plantillaren antolaketa eragozteko »
Auzitegiek baliogabetzat jo dute Luisen kaleratzea, beraz, lantegian berriro onartu beharko dute. Honez gain, tramitazio-soldatak ordaindu beharko dizkiote, kalte moralengatik kalte-ordain handia jasotzearekin batera.
Epaiak arrazoia emateaz gain lotura zuzena ikusi du kaleratzearen eta langile horrek enpresan hasitako ekintza sindikalaren artean. Izan ere, kaleratzea ESK-ko hautagai gisa hauteskunde sindikaletara aurkeztu eta enpresako atal sindikala martxan jarri ondoren gertatu zen.
Gainera, epaiak onartu du kaleratzea enpresearen errepresalia bat izan dela, langileak lantokian jasandako eraso baten ostean gertatu baita, eta eraso horren ondoren, salaketa jarri eta enpresako gatazkak konpontzeko protokoloa aktibatu zuelako.
Epaian frogatuta geratu da horiek izan direla langilea kaleratzeko benetako arrazoiak.
La Vitorianako inposaketen eta praxi txarraren emaitza
Zuzendaritzak, plantillaren erreklamazioak bidezkoak direla ulertu beharrean, langileen antolaketa eragozten saiatu da bitarteko guztiak erabiliz, CCOOren adostasunarekin noski. Epaiak argi erakusten du Luisen kaleratzearekin lantegian beldurra ezarri nahi izan zuela, langileriaren antolaketa ekiditeko eta lantokian sortzen diren arazoak modu formal eta ziurrean konpontzen saihesteko. Modu honetan soilik uler daiteke langile bat egoera horretan kaleratu izana.
Enpresak uko egin zion ESK-k egindako eskaintzei, hasieratik konponbide bateratu bat bilatu eta epaiketa aurretik kaleratutako langilea berriro kontratatzeko barne hartzen zuen akordio batera iristeagatik. Zuzendaritzak lan-harremanak ulertzeko duen modu egoskorrak epai hau jasotzera eraman du, bere benetako asmoak eta jarduteko modua zeintzuk diren argi eta garbi azaltzen dituena.
« Errepresio sindikala bertan behera uzteko unea iritsi da »
Eta orain Itsaso...
Ezin dugu ahaztu azken urteetan, bidegabeko kaleratzeak ohikoak izan direla enpresan, hortaz, Luis berriz onartzeak dinamika hau aldatu eta langile guztiak kaleratzeen aurka borrokatzera animatu behar ditugula.
Enpresak ESK-ko ordezkaritzaren aurka egiten duen errepresio sindikala bertan behera uzteko unea iritsi da, horretarako, atzera egin beharko du Itsasori ezarritako lan-baldintzen aldaketetan. Itsaso sindikatuko langileen ordezkaria da La Vitoriana enpresa-taldean, hortaz zuzendaritzari eskatu nahi diogu lehenbailehen bere jatorrizko funtzioetara bueltatzea. Aldaketa horretan, zalantzarik gabe, enpresak Luisen kasuan zituen asmo berak ditula erakusten baitigu, jazarpen sindikala beste behin ere.
Errepresioaren aurrean eskubide irmoak irabazi ditugu
Zorionak eman nahi dizkiegu Luis gure lankideari, gogor eutsi baitio errepresioaren aurrean, bai eta iazko urte amaieran eta urte honen hasieran borroka eredugarria eraman zuten bere kide guztiei ere, langileen lan-baldintzak behingoz hobetuko dituen enpresa-itun baten alde.
Hori izan zen Arabako okindegiko eta pastelgintzako hitzarmenen negoziazio-mahaiak berraktibatzeko lehen urratsa. ELAk eta ESK-k elkarrekin egindako lanari esker, lehenengoa suspertzea lortu da; izan ere, argi daukagu langileon antolaketa eta borrokari esker lortuko dugula aurrera egitea sektoreko prekarietatearekin amaitzeko.
ESKren konpromisoa plantillarekin
ESK-ak urte osoan zehar langileekin batera borrokan aritu garela erakutsi dugun konpromisoari eusten diogu, langileen eskubideak defendatzeko eta gure bizitzak irabazien gainetik egongo diren lan-baldintza duinak bermatuko dituzten hobekuntzak lortzeko xedearekin.
La Vitorianak argi izan dezala, ez diegula utziko gure eskubideak alde batera uzten eta aurre egiten jarraituko dugula.
Loa kentzen digunari, ekintzekin erantzun!
Hitzarmen txarra Arabako okindegietarako
La Vitoriana okindegia zigortuta kaleratzeagatik eta askatasun sindikala ez errespetatzeagatik
Azkenik, Arabako okindegien hitzarmenaren negoziazioari ekin zaio berriro
Akordioa La Vitoriana okindegitan, KPIra lotutako soldata igoera eta beste hobekuntzekin
- 1
- 2