Azkenik, Arabako Gizarte Esku-hartzeak 2021-2024 urteetarako hitzarmena du, lan-baldintzak nabarmen hobetzeko balio izan duen borroka luze baten ondoren.

 

Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena

 

«  Hitzarmen hau funtsezko sektore konprometitu eta borrokalari baten  lan-baldintzak nabarmen hobetzen ditu  »

 

Gaur goizean, Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena sinatu eta argitaratzeko bidali da behingoz. Espero dugu Aldundiaren eta inoren esku-hartzerik berriro ez izatea, eta lehenbailehen argitaratzea eta sektore osoan aplikatzea.

Laster, ESK-ko kide eta jarraitzaileen asanblada batera deituko dugu, negoziazio-prozesu osoaren balorazioa egiteko, emaitzaren balorazioa egiteko eta testu berriarekin sortzen diren zalantzak argitzeko.

Harro egoteko modukoa da ESKrentzat bere zigilua funtsezko sektore konprometitu eta borrokalari baten lan-baldintzak nabarmen hobetzen dituen hitzarmen batean islatzea. Sektorea egunero pertsona guztientzako, bereziki behartsuenentzat, aukeraz betetako mundu bidezkoago baten alde borrokatzen duten emakumeetan sostengatzen delako.

Eskerrik asko guztioi gure ideiekin bat egiteagatik, zuen pazientzia eta konfiantzagatik eta zorionak, azkenean lortu dugulako!!

 

Deskargatu 'Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena''

 

Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari uko egin diogu

LABek eta ESK-k uko egin diogu Arabako Esku-hartze Sozialeko IV. Hitzarmenari eta ekiparazioaren bidean benetako aurrerapausuak exijitzen dizkiogu Aldundiari. Akordio… Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronalari negoziazioa desblokeatzeko eskatzen diogu

Bizkaiko Esku-hartze sozialaren patronala negoziazio-mahaia blokeatzeko egoerara eraman duela salatzen dugu. Ez dugu onartuko negoziazio kolektiboa baldintzak izozteko erabiltzen jarraitzea.… Irakurri

Azken uneko aurreakordioa Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenean

Zorionak eman nahi dizkiegu langile guztiei, iazko urte amaieratik akordio hau lortzeko etenik gabe borrokan aritu direlako. Akordio honek hobekuntza… Irakurri

Gasteizko Udalari esku-hartze sozialaren sektoreko gatazkaren konponbidean inplikatzea exijitzen diogu

Gasteizko Udalaren osoko bilkuran parte hartu dugu, Udalak negoziazioan inplikazioa har dezan eskatzeko. Izan ere, Arabako erakundeak dira pribatizatuta dagoen… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18