Osakidetzak Europar Batasunetik kanpoko pertsonak lan-poltsetan sartzea eskatzen dugu, eta gainerako herritarren baldintza berberetan LEPetara sartu ahal izatea.

 

Osakidetzak langile etorkinak kaleratzen ditu

 

« Europar Batasunetik kanpoko pertsonak erabiltzen ditu udan, eta gero  ukatu egiten die  ordezkapen-zerrendetan izena ematea eta LEPak egitea »

 

ESKk 2021eko udan dagoeneko salatu zuen Osakidetzaren izaera hipokrita eta xenofoboa, pandemiaren unerik gogorrenetan kontratatua izan ziren Europar Batasunetik kanpoko migratzaileak errezelorik gabe erakundetik kanporatzeagatik.

 

Mekanismo gaiztoa

Beste behin, uda honetan, Osakidetzak ez du zalantzarik izan mekanismo gaizto bera erabiltzeko, eta nazionalitatearen baldintza ez betetzeagatik kontratazio-poltsetan izena emateko aukera ukatu zaien langileak kontratatu ditu.

Gaur egun Osakidetzan kontratu bat indarrean duten pertsonak, hori amaitu ondoren, sistematik kanporatuko ditu berriro Osakidetzak, ordezkapen-zerrendetan izena emateko aukera ukatzeaz gain, egun martxan dagoen EPEa egitea ere eragozten baitzaie.

 

« Osakidetzak  egoera konpontzeko  beharrezko mekanismoak presta ditzala exijitzen dugu »

 

Jarrera hipokrita eta xenofoboa

ESK sindikatuak ez du ulertzen Osakidetzak dituen egiturazko gabezia larriak kontutan izanda, bere lanean esperientzia handia duten pertsonak alde batera uztea.

ESKk salatu egiten du Osakidetzak duen jarrera hipokrita eta xenofobo hori; interesatzen zaionean edozein legezkotasun alde batera uzten du zalantza izpirik gabe eta langileak, batez ere langile migratzaileak, esplotatu eta prekarizatu egiten ditu, ondoren, inolako lotsarik gabe, pertsonak hauek bizimodu duinik gabe uzten ditu eta herritarrek merezi duten arreta prekarizatzen du.

ESK sindikatutik Osakidetzak egoera konpontzeko beharrezko mekanismoak presta ditzala exijitzen dugu, pertsona horiek lan-poltsetan sartzeko eta martxan dagoen EPEan gainerako herritarrekin baldintza beretan parte har dezaten.

 

Osakidetzak langile migratzaileak esplotatzen ditu berriro

Osakidetzak Europar Batasunetik kanpoko pertsonak lan-poltsetan sartzea eskatzen dugu, eta gainerako herritarren baldintza berberetan LEPetara sartu ahal izatea. Irakurri

Bruselarako martxa: Heriotza gehiagorik ez migratzeagatik!

ESK sindikatuak, langileen eta gizarteko kolektibo behartsuenen interesak defendatzeko konpromisoa hartu du, Bruselarako Martxa babestu eta parte hartuko du. Irakurri

Gehien behar dutenentzat neurriak eskatzen ditugu

Donostiako Udalari baliabide publikoak kudeatzea eskatzen diogu, lehentasuna emanez pertsona guztien beharrei, bereziki gehien behar dutenei. Irakurri

Europa erruduna!

Premiazkoa da erantzun sendo bat ematea Europak errefuxiatuei ematen dien egoera bidegabearen aurrean. Martxoaren 14an eta 15ean mobilizazioak Donostian, Gasteizen, Irakurri
  • 1