Azken Korrikan 36 migratzaileri muga gurutzatzen laguntzeagatik akusatutako 7 pertsonen errugabetasuna aldarrikatzen dugu eta migrazio prozesu seguru eta askeak izateko eskubidea exijitzen dugu.

 

«  9 pertsona hil dira  Bidasoan edo trenbidean muga zeharkatu nahian »

 

Duela 8 hilabete, hemen bertan bildu ginen hamarnaka eragileen ordezkariak Martxoaren 14ko KORRIKAren harira 36 pertsona migratzailekin batera muga Santiago zubitik zeharkatzeko ekimena gure gain hartzeko. Desobedientzia zibileko ekintza zela esan genuen, eta gure helburuak argiki adierazi:

  • Europa Gotorlekuaren immigrazio-politika errepresiboa salatu.

  • Frantziako Gobernuak eskuin muturraren laguntzarekin ezarri duen azken immigrazio legea salatu.

  • Mugak behin betiko irekitzea eta bereziki Irun eta Hendaia arteko bezalako zubi guztiak irekitzea eskatu. Guztion zirkulazio askea eta bertan gelditzeko eskubideak bermatzeko.

 

 

Okerrera

Lehenago ere hainbat mobilizazio egin izan ditugu, 2022ko azaroaren 1ean, Avenida oinezkoen zubian kokatutako burdin-hesiak sinbolikoki ideki edota 2023ko uztailaren 22an, agintariak salatzeko eta mugako kontrolaren irizpide arbitrarioetan tresnak eta gardentasun gutxi ezarri izana salatzeko, Pausu/Behobia zubiko kontrol-postua kartelekin estaliz

Mobilizazio eta ekintza ugari egin arren, egoera ez da aldatzen ez baita okerrera: Frantziak berriki muga ixteko erabakia beste 6 hilabetez luzatu du eta gutako 7 ekintzaile deklaratzera deitu, atxilotu eta epaituko dituzte urtarrilaren 28an. Eragile sare honetatik, haien berehalako kargugabetasuna aldarrikatzen dugu.

 

Elkartasuna ez da delitua

Guk ez dugu epaiketa hau onartzen. Epaitu beharrekoa ez da elkartasuna, ez eta pertsona guztien eskubideen alde ari direnak. Inmigrazio politika anker eta hiltzaileak, muga arrazista eta bidegabe hauen errudun diren agintari eta legeak dira zigortu behar direnak. Bidasoan eta trenbidean gutxienez 9 heriotzen arduradun direnak edota milaka pertsonen bizitza arriskuan jartzen dutenak.

Euskal Herria beti izan da harrera, immigrazio eta emigrazio lurralde bat, eta izaten jarraitu nahi du. Migrazio prozesu aske eta seguruak egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu.

 

 

Mobilizazioa eta sinadura bilketa

Horregatik, urtarrilaren 26an Ficobatik Hendaiara egingo den mobilizaziorako deia egiten dugu. Era berean, elkartasuna delitu ez dela aldarrikatzeko, “j’accuse” autoinkulpazio kanpaina martxan jarriko dugula iragarri nahi dugu. Kanpaina honekin inmigrazio politikak salatzen ditugu eta gu ere Korrika egunean migrazio prozesuan diren pertsonekin batera izan ginela esan nahi dugu.

Gaur lehen autoinkulpazioak egingo ditugu, eta hurrengo asteetan milaka biltzeko asmoa dugu.

Gainera, autoinkulpazio sinadurak biltzen hasi gara eta datozen asteetan milaka biltzea espero dugu. Zuk ere sina ezazu migratzeko eskubidearen alde, mugak eta zubiak ezabatzeagatik. Sinatzean, 'karnet' estiloko zure argazkia atxekitu beharko duzu.

Sinatu »

Harrera Herri bat gara eta izateaz harro gaude.

#HarreraHerriHarro


HarreraHerriHarro J'accuse

 

Migratuekiko elkartasuna ez da delitua!

Azken Korrikan 36 migratzaileri muga gurutzatzen laguntzeagatik akusatutako 7 pertsonen errugabetasuna aldarrikatzen dugu eta migrazio prozesu seguru eta askeak izateko Irakurri

Gasteizko Iparvending-ek langile bat arrazoi arrazistengatik kaleratu du

Langilea kaleratu zuten enpresaren eta Ertzaintzaren aldetik tratu iraingarria eta arrazista jaso ondoren. Gertatutakoa salatzen dugu, eta beharrezkoak diren salaketa-ekintza Irakurri

Melillako sarraskia: urtebeteko zigorgabetasuna

2023ko ekainaren 24an Melillako sarraskitik urtebete beteko da. Urtebeteko opakutasuna, urtebeteko bertsio kontrajarriak eta urtebeteko zigorgabetasuna nazioarteko zuzenbideko krimenen eta Irakurri

Osakidetzak langile migratzaileak esplotatzen ditu berriro

Osakidetzak Europar Batasunetik kanpoko pertsonak lan-poltsetan sartzea eskatzen dugu, eta gainerako herritarren baldintza berberetan LEPetara sartu ahal izatea. Irakurri
  • 1
  • 2