Euskadiko Informatikan protestak hasiko ditugu Accenture multinazional iparramerikarrak soldatak izozteko egin duen proposamena aztera botatzeko. Maiatzaren 11n greba.

 

IDE Informática de Euskadi

 

«  Multinazionalak ezarrita zeuden Bulego eta despatxuen Hitzarmen Probintzialari lotutako  akordio-ereduak haustea  izan da »

 

Informática de Euskadiko enpresa batzordeak grebei eta mobilizazioei ekingo die asteazken honetan, maiatzak 11, Accenture multinazional iparramerikarrak ezarri nahi duen soldata-izoztea salatzeko.

Multinazional horrek akzioen %100 eskuratu zuen 2021eko urrian, eta Kutxabanki erosi zion hark zuen negozioaren zatia. Kutxabankek sozietatean zuen partaidetza saldu zuen plantillaren lan-baldintzak bermatu gabe, eta gure lurraldeko enpresa bat atzerriko kapitalaren esku utzi zuen, non hasieratik parte hartu zuen. Horrela, multinazionalak hartu zuen lehen neurria enpresan ezarrita zeuden Bulego eta despatxuen Hitzarmen Probintzialari lotutako akordio-ereduak haustea izan zen. Neurri horren ondorioz, eta hainbat hilabetetako negoziazioen ondoren, azken proposamen bat aurkeztu digute, hurrengo urteetarako plantillaren soldata-izoztea ekarriko duena.

 

Maiatzak 11 greba

Batzorde honek egoera hori salatu nahi du; izan ere, Euskadi Informatikak azken urtean lortutako irabaziak KPIaren ehunekoen gainetik daude, eta ez dago arrazoirik soldatak izozteko.

Hori dela eta, asteazken honetarako, maiatzak 11, deituta dagoen grebarekin bat egin eta goizeko 10:00etan EITBren egoitzatik Iberdrola dorrenaraino irtengo den mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu.

Gure lan-baldintzen alde eta gure familien etorkizunaren alde borrokatzeko unea da. Ezin dugu gehiegikeri hori onartu.

 

Informatica de Euskadiko Enpresa Batzordea

 

Tubos Reunidoseko langileok etorkizunaren borroka kongresura eraman dugu

Tubos Reunidoseko langileok hartzekodunen konkurtsoari irtenbide industrial eta soziala emateko beharra defendatu dugu Diputatuen Kongresuan, gardentasuna, enpleguaren bermea eta erakundeen Irakurri

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, Irakurri

Erakundeen benetako babesik eta informazio erabilgarririk gabe Tubos Reunidosen

ESK-tik salatzen dugu erakundeek langileei zuhurtzia eta konfiantza eskatzea, etorkizunari, inbertitzaileei edo zorrari buruzko informazio zehatzik eman gabe jarraitzen duten Irakurri

Tubos Reunidos: erakundeei erantzukizun politikoa eta benetako inplikazioa eskatzen diegu

Hainbat hilabetez grebaren eta mobilizazioaren bidez enpresaren etorkizuna defendatu dugunok kriminalizatu gaituztenek erantzukizun politikoak bere gain hartu, langileen alde jarri Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34