Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, eta Bilboko Udalari bere zerbitzuen ardura bere gain har dezala. Ekainaren 18an, osteguna, elkarretaratzea Bilboko Udaletxean.

 

«  Bilboko Udalak  soldata-arrakala finantzatzen du »

 

 Bilboko eskolak eta gainerako udal zentroak garbitzen dituzten pertsonak gara. Ez gara ezta udal langileak ezta hezkuntzakoak ere ez, baina gure lanak eskola eta udal-zentroen funtzionamendua ahalbidetzen duen azpikontrata gara. Guk garbitzen ez badugu, ezinezkoa izango litzateke eskoletan klaseak ematea, udal-zentroetan yoga egitea, liburutegietan ikastea edo Erriberako merkatuan erosketak egitea. Ohituta gaude eraikinak bakarrik garbitzen direla pentsatzera, eta inor ez konturatzea goizeko 6etan motxoa eskuan lan egiten dugula, inork ikusten ez gaituenean, eguna hasten denean dena garbi egon dadin. Baina txukuntasun horren atzean garbitzaile bat egoten da beti, mundua funtzionatzen hasi baino lehen esnatzen dena.

 

Bilboko Udalak azpikontratatua

Bilboko Udalak azpikontratatuta ditu zerbitzu gehienak, baita udal-zentroak garbitzeko zerbitzua ere, FCC multinazionalarekin. Zerbitzu horrek, UTE BIO ERAIKIGARBIren izenpean, prekarizatu egiten gaitu, astean 20 ordura iristen ez diren lanaldiak eskainiz, gure bizkargainean lan-karga jasanezinak jarriz, erretiratzen diren pertsonen lanpostuak amortizatuz, eta generoagatik diskriminatuz, kontratatzen dituzten gizon apurrei lanaldi osoak emanez eta emakumeak lanaldi lotsagarrietara kondenatuz.


Udal bera eta multinazional bera, UTE BIO GARBIKETAz arduratzen dira ere bai, BILBOGARBI izenez ezagunagoa. FCC enpresak, udalaren oniritziarekin, aste barruko lana antolatzen du lanaldi osoekin eta gureak baino %80-ko soldata handiagoekin. Plaza bat garbitzea ikastetxe bateko patio bat garbitzea baino diru gehiago kostatzen al du?

 

 

Dagokiguna

Udal-zentroetako garbitzaileok antolatzeko eta dagokigunaren alde antolatzea eta borrokatzea erabaki dugu, eta argi eta garbi esaten dugu BILBOKO UDALAK SOLDATA-ARRAKALA DIRUZ LAGUNTZEN DUELA. FCCri eskatzen diogu NEGOZIATZEKO ESERTZEKO, besteak beste, puntu hauek:

  • Kaleak eta eraikinak garbitzearen artean dagoen soldata-arrakala amaitzea, % 80 Bilboren kasuan.

  • Kale-garbiketako aparteko ordainsari berberak izatea.

  • Adostea enpresak ez duela astean 25 ordu baino gutxiagoko kontraturik egingo, prekarietatera ez kondenatzeko edota beste lan batzuk bilatzera ez zigortzeko.

  • Txanda-kontratuari heldu ahal izatea, garbiketa ahalegin fisiko handiko eta adineko sektorea izanik.

  • Euskara-plan bat negoziatzeko konpromisoa.

  • Lanpostu hutsen sistema bat, lankideak erretiratzen direnean edo lanpostu libreak geratzen direnean gure lanaldiak edo lanpostuak hobetu ahal izateko.

 
Horregatik, 9 aste daramatzagu greban otsailetik. Enpresak negoziazioa hilabete luzez blokeatu ondoren merezi ditugun baldintzak negoziatzera esertzea eta gobernu-taldeak dagokion erantzukizuna bere gain har dezala exijituko dugu, eta behar diren neurriak hartuko ditugu egun dagoen soldata-arrakala desagerrarazteko, bai eta alderdien artean bitartekotza egiteko eta FCC enpresari akordio bat lortze aldera eser dadin eskatzeko ere. Ez gara geratuko enpresa merezi ditugun baldintzak negoziatzeko eseri den arte.

 

 

Bilboko elkarte, guraso-elkarte, kolektibo sozial eta auzokideei deialdia

9 aste hauetan grebak eragin nabarmena izan du eskolen, udal-zentroen, haurreskolen eta gainerako udal-instalazioen eguneroko jardunean, eta zuek izan zarete askok zuen elkartasuna adierazteko gurekin harremanetan jarri zaretenak. Bai banaka, bai elkarte ezberdinen bidez, kexak aurkeztu dituzue garbitasun falta salatzeko eta gatazka honi irtenbidea ematea eskatzeko. Eskerrik asko zuen babesagatik!

Orain, elkartasun hori modu kolektiboan erakustera animatzen zaituztegu: ekainaren 18an, ostegunean, 16:30ean Udaletxeko eskaileretan egingo den udal osoko bilkuran, gure haserrea adierazi eta irtenbide bat exijitzeko.

Eskatu diezaiogun Udalari azpikontratatutako zerbitzuen ardura bere gain har dezala eta auzi honetan beharrezko neurriak har ditzala


Gora Bilboko eraikin publikoetako garbitzaileon borroka!

 

LAB - ESK - ELA

 

 

Bilboko udal-zentroetako garbitzaileekin elkartasuna!

Bilboko eskolen eta gainerako udal-zentroen garbiketa-zerbitzuko grebak 9 aste bete dituen honetan, berriro exijitzen diogu FCCri hitzarmena negoziatzeari ekin diezaiola, Irakurri

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14