Aurrera jarraitzen du Petronorreko kontratetako greba-deialdiak, patronalek langileen eskubideak errespetatuko dituen akordio duin bat negoziatzeko eta hitzartzeko borondaterik ez baituelako.

 

Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi

 

« Lan-baldintzak hobetuko dituen, enpleguaren egonkortasuna blindatuko duen eta desberdintasunak ezabatuko dituen  akordio duina  eskatzen dugu »

 

Petronorreko azpikontratetako langileen ordezkariak gara, egunero findegiko hesiaren barruan lan egiten dugunok. Gure lanarekin enpresako aktibitatea egunero jarraitzea ahalbideratzen dugunok. LHKren atarian kontzentratuta gaude, enpresa beste bilera batera deitu dugulako, gure aldarrikapen bidezkoei erantzun diezaieten.

Lan-baldintzak hobetuko dituen, enpleguaren egonkortasuna blindatuko duen eta langileen artean dauden desberdintasunak desagerraraziko dituen akordio duin baten alde borrokatzen ari gara. Ez gara geldituko harik eta patronalak mugiaratzea lortu eta GU GABE FINDEGIA EZ DABILELA konturatzen diren arte.

Defendatzen ditugun helburuak argiak dira: langileen laneko segurtasuna eta osasuna erdigunean kokatzea, pertsona GUZTIEK eskubide berberak izatea, eta pertsona GUZTIEK izatea erreferentziako Bizkaiko Hitzarmen Sektorialaren gutxieneko baldintzak.

 

« Patronalek  ez dute nahi  langile guztiok eskubide berberak izatea »

 

Greba Petronorreko kontratetan

ELA, CCOO, UGT, ESK eta LAB sindikatuek greba egunak deitu ditugu otsailaren 24rako, martxoaren 3rako, 10erako eta 11rako, Petronorren lan egiten duten langile guztientzat akordio lotesle eta aplikagarri bat lortzeko.

Joan den otsailaren 16an, langileen ordezkariek azpikontraten ordezkaritzari dei egin genion. Berriro ere, negoziatzeko borondaterik ez dutela agerian geratu zen bileran.

Patronalek ez dute nahi langile guztiok eskubide berberak izatea, eta, horregatik, desberdintasunak eta diskriminazioak sakontzen dituzte. Guk ezinbestekoa ikusten dugu patronalek eta Petronorrek eragiten dituzten ezberdintasun bidegabe guztiei aurre egitea.

Hala ere, Petronorren irabaziak gorabehera, historikoki plantillak murriztu egin dira eta kontratuen prezioak jaitsi. Hori guztia lan-kargaren igoera eta soldaten izoztea jasaten duten langileei eragiten die zuzenean, aparteko orduen debekualdia irekitzen denean izan ezik, horiek neurririk gabe egin behar baitituzte lanpostuei eutsi nahi badiete.

Etorkizuna gurekin izango da edo ez da izango!!!

 

Petronorrek guztiaren gainetik jartzen ditu bere interesak

Petronorrek ez duela betetzen lan-baldintzen funtsezko aldaketari buruzko epaia, negoziazio kolektiboa blokeatzen ari dela eta instalazioen mantentze-lanak behar bezala egiten Irakurri

Epaitegiak eskubideen murrizketetan atzera egitera behartu du Petronor

Epai hau langileen eskubideen garaipen argitzat jotzen dugu; izan ere, enpresak aurreko lan-baldintzetan birjartzera behartzen du, Petronorren historikoki aplikatu den Irakurri

Petronor-reko greba bertan behera uztea batzarretik pasatu gabe kritikatzen dugu

Greba mugagabea bertan behera uzteak (batzarretik pasatu gabe) ez du onurarik ekartzen langileentzat, eta ez die gatazkaren benetako arrazoiei heltzen; Irakurri

64 greba egun Petronor-ren

Petronor-en 64 egun daramatzagu greban, baldintza justuak, osasuna eta segurtasuna defendatuz. Petronor-ek badaki hau epaitegitan ez dela konpontzen; negoziatzen konpontzen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5