Petronorreko sindikatu guztiok borroka sindikalari ekin behar diogu, akordio duin bat lortzeko eta Muskizko findegiko kontrata guztientzako desberdintasunekin amaitzeko.
« Petronorrek 1. eta 2. mailako langileak egotea ahalbidetzen du, soilik buzoaren koloreagatik »
Gaur egun, Petronorrek 1. eta 2. mailako langileak egotea ahalbidetzen du, soilik buzoaren koloreagatik; desberdintasun horietan, findegi honetan egunero lan egiten duten langileen lan-baldintzak urratu eta eskubideak zapaltzen dituelarik (metalekoak, garbiketakoak, jantokikoak, eraikuntzakoak eta abar).
Petronor eta kontratek begietan benda bat jartzen dute prekarietate kezkagarri baten aurrean, beren saltokien itxiera progresiboa bizi duen eskualde batean, eta, horrela, etorkizun oso beltza uzten dute agerian guztiontzat.
Petronor, patronal hauekin batera, boteretsuek bakarrik irabazten duten eta egunero lanpostuak suntsitzen diren joko batean jokatzen ari da. Horregatik, azazkalekin eta hortzekin borrokatu behar dugu etorkizun oparoa defendatzeko, gure seme-alabentzako industria-sare egonkor eta iraunkorra, gizarte batean, zeinean komuna dena balioetsiko duena, eta ez aseezina den oligarkiaren onurak.
Zer eskatzen diogu Petronorri?
Defendatzen ditugun helburuak argiak dira:
- Akordio binkulatzailea kontrata guztientzat, enplegua suntsituko ez dela bermatzeko.
- Subrogazioa, lan-baldintzak mantenduz, betiere gutxieneko baldintza gisa kontrata bakoitzaren erreferentziako hitzarmen sektoriala izanik.
- Zentroan langileen laneko segurtasuna eta osasuna kokatuko dituen akordio bat lortu behar dugu, baita aukera-berdintasuna bermatu ere.
- Ezinbestekoa da patronal eta Petronorrek aurrealdeak gure langileei ezartzen dizkieten desberdintasun bidegabe guztiei aurre egitea.
« Petronorrek eta enpresa kontratistetako arduradunek lan-baldintzak hobetzeari uko egin diote »
Patronalek zapuztutako negoziazioa
Hemen ordezkatuta dauden sindikatu guztiek elkarrekin egin dugu, hainbat negoziazio-saioren ondoren eta gure proposamenak aurkezteko elkarrizketa-mahaia irekitzen saiatu ondoren, Petronorrek eta enpresa kontratistetako arduradunek lan-baldintzak hobetzeari uko egin baitiote.
Greba Petronorreko kontratetan otsailan eta martxoan
Lanuzteen egutegiak, besteak beste, otsailaren 24rako, martxoaren 3rako, martxoaren 10erako eta martxoaren 11rako greba egunak jasotzen ditu. Era berean, gogorarazi nahi dugu deitutako greba-egunak Petronorren geldialdi programatuan egingo direla. Ez gara geldituko patronalak mahaian esertzea lortu arte, eta jakinarazi arte gu gabe honek ez duela funzionatzerik!
ELA-CCOO-UGT-ESK-LAB
Petronorrek aparteko ordu asko pilatzen ditu
Greba Petronorren hitzarmen duin baten alde
Petronorreko kontratetako langileek ituna lortu dute
Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi
- 1
- 2
- 3
- 4