Azpikontratazioak ez dio balio izango CAFi Euleneko garbitzaileen ustiapenaren handitze horretan duen erantzukizuna ezkutatzeko.

 

Eulen-CAFek presioa eta lan-karga handitu dute

 

CAF garbitzen duten Eulen enpresako garbiltzaileek kontzentrazioa burutu genuen atzo enpresaren aurrean, azken garaian pairatzen ari diren presioa eta lan zamaren gorakada salatzeko, CAF enpresa bezeroak agindutako murrizketen ondorioz. Zehazki, CAFek eragotzi du azkenengo urtean hiru jubilazioren ondorioz sortutako hutsuneak betetzea, bete gabeko lan postu hauen lan zama gainontzeko langileongan utziz.

 

CAF erantzunle

Orain, CAFek garbikuntza zerbitzua lizitaziora atera du, murrizketa hauek betikotu eta kostuen murrizketa garbikuntzako langileon bizkar burutzeko asmo argiarekin. ESK-tik argi utzi nahi dugu azpikontratazioa ez zaiola CAFi baliagarri izango esplotazioaren hazkunde honetan duen ardura ezkutatzeko eta, bukatutzat ematen badu 2012tik izandako “bake soziala”, aurrean izango dituela garbikuntzako langileok.

 

EAE-ko garbiketa eta jantokietako greba

Feminizatutako, prekarizatutako eta denbora luzeegian ikusezin bihurtutako sektoreetakoak gara. Grebara atera gara dagozkigun eskubideak eta errekonozimendua eskatzeko. Irakurri

3 eguneko greba mugagabearen ondoren, akordioa Kursaaleko garbiketa-zerbitzuan

Kursaaleko garbikuntzako greba mugagabea soldata eta lan hobekuntza garrantzitsuekin amaitu da. Langileek % 15,7ko igoera, baimenak eta plusak lortzen dituzte plantilla Irakurri

ESK-k Bizkaiko garbikuntza sektoreko grebetan parte hartzeko deia egin du

ESK-tik dei argia eta irmoa egiten dugu abenduaren 17ko eta urtarrilaren 14ko eta 15eko grebetan parte hartzeko. Murrizketarik gabeko Bizkaiko Irakurri

Bizkaiko garbikuntza: murrizketarik gabeko eta prekarietatearekin amaituko duen hitzarmena orain!

Bizkaiko Garbiketa Hitzarmenaren negoziazioa 11 hilabetez negoziatu eta gero, blokeatuta dago. 10.000 langileri eragiten dien hitzarmen honetan murrizketarik ez egotea Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13