Petronorreko langileok manifestatzen jarraituko dugu, akordioak betetzeko, ERTEa kentzeko eta trantsizio energetiko sozialki bidezkoa eta arduratsua egiteko.
Bete gabeko akordioak
Gaur, maiatzak 20, osteguna, Petronorreko langileok berriz ere manifestazioa egingo dugu, oraingoan Muskizeko findegiaren atetik Somorrostro Prestakuntza Zentroraino. Somorrostro Prestakuntza Zentroak hainbat akordio ditu Petronorrekin prestakuntza-arloan; tartean, planta kimikoko operatzaileen ikastaro batzuk egitea.
Prestakuntza eta kontrataziorako konpromiso hauek 2019an eta 2020an hartu ziren enpresa-batzordearekin, beharrezkoak direlako Petronorren urtero-urtero sistematikoki egiten diren ordu estren kopurua murrizteko. Oraintsu amaitu da ikastaro horietako bat. Bertan, 17 pertsonari prestakuntza eman zaie, baina behin hori eginda ez dira kontratatuak izan, aipaturiko akordioetan hala egiteko konpromisoa jasota egon arren. Halaber, akordiootan 33 pertsonentzat bitariko prestakuntza egitea jasotzen zen, kontratatzeko konpromisoarekin, eta hori ere ez da martxan jarri.
Eredu energetikoaren aldaketa ez-traumatikoa
Nabarmendu behar da, era berean, Petronorren maiatzaren 3tik hona alderbakartasunez ERTE bat inposatu dela 356 pertsonen aurka, eta abenduaren 31ra arte luzatuko dela. Kezkaz ikusten dugu, gainera, nola ERTE horrek findegian lan egiten dugunontzat neurri are traumatikoagoak ekar ditzakeen, eredu energetikoaren aldaketagatik. Hori dela eta, sozialki bidezkoa den trantsizio bat exijitzen dugu, eskualde osoko inguru sozialari ere kalte egitea saihestuko duena.
Petronor Euskadiko enpresa nagusietako bat da, eta ingururako enpresa traktorea izan beharko luke. Azken urteotako errealitatea, ostera, da akordioak ez betetzeko eta enplegua suntsitzeko dinamika batean sartu dela, eta horrek eragin zuzena duela inguruko eskualdeetan, bereziki prestakuntza-zentro honetan.
Lanuztea
Horregatik guztiagatik, maiatzaren 20an, 11:00etatik 13:00etara egingo dugun lanuztean, prestakuntza-zentroraino joango gara jakitera emateko Petronorren bizi dugun arazoa eta zer nola eragina izan dezakeen bai ikasleentzat bai irakasleentzat.
Bihar hilak 21, ostirala, beste lanuzte bat egingo dugu 7:00etatik 9:00etara, eta elkarretaratzea egingo dugu findegiko sarreretan.
- Akordioak betetzearen alde.
- Petronorreko zuzendaritzak jarritako ERTEa kentzearen alde.
- Trantsizio sozialki bidezko eta arduratsu baten alde.
Petronorreko Enpresa Batzordea
Petronorrek aparteko ordu asko pilatzen ditu
Greba Petronorren hitzarmen duin baten alde
Petronorreko kontratetako langileek ituna lortu dute
Petronorreko kontratek ez dute negoziatu nahi
- 1
- 2
- 3
- 4