Petronorrek hainbat neurri hartzeko asmoa azaldu dio enpresa-batzordeari, hauen artean sinatutako akordioak ez betetzearena. Egoera horren aurrean, neurriak hartzea beste aukerarik ez dugu.

 

Petronor Muskiz Bizkaia cumplimiento acuerdos comite empresa

 

Petronorreko zuzendaritzak enpresa-batzordeari jakinarazi dio zenbait neurri ezarri nahi dituela negozioaren bideragarritasunari begira. Neurriok, besteak beste, eragina daukate 2020ko greba bertan behera utzi ostean lortu ziren akordioetan, zeinetan jaso baitzen 75 pertsona prestatzea eta  kontratatzea.

Akordio horiei esker enplegua sortzen zen, lana eta bizitza pertsonala uztartzea hobetzeko eta ordu estrak gutxitzeko. Oraingoan, zuzendaritzak plantilla murriztea jarri du mahai gainean, nahiz eta jendaurrean milioi askotako inbertsioak eta lanpostuen sorrera iragarri duen.

 

Bakarrik 25 kontratazio, ERTE...

2020ko urtarrilean adostu ziren kontratazioetatik 25 baino ez dira egin, eta maiatzean bukatuko dira denak. Orain, kaleratzearen mehatxua dago mahai gainean. Era berean, beste 17 pertsonen prestakuntza bertan behera utzi da eta ez da bete, beraz, Planta Kimikoko Operatzaile izateko ikastaroa egin ondoren pertsona horiek kontratatzeko konpromisoa. Gainerako 33 pertsonentzako plataforma duala sortzea  ere bertan behera geratu da, nahiz eta itunean aurreikusten zen 2020ko urrirako prestakuntza ematea eta kontratatzea, plantillaren egungo egoerak sortutako beharrizana zela-eta.

Ekoizpeneko kolektiboan, 2020. urtean, 16.437 ezohiko ordu egin dira, gehienak derrigorrez bete beharrekoak. 2019an, berriz, 47.180 izan ziren eta 2018an 20.587. Ordu estrak murriztea aurreikusitako kontratazioen bidez funtsezkoa da langileen kontziliazioa, instalazioen segurtasuna eta ingurumenaren babesa bermatzeko.

Zuzendaritzaren neurrien artean badira ERTE bat egitea eta arauak malgutzea, bai eta akordioak ez betetzea eta enplegua suntsitzea dakarten beste batzuk. Batzordeak konpainiako presidenteari adierazi dio ez dagoela ados neurri horiek aplikatzearekin, eta salatu du hartutako konpromisoekin zuzendaritzak izan duen errespetu falta.

 

Akordioen betetzea

Egoera horren aurrean ez dugu beste aukerarik ekitea baino; exijitzen dugu hitzarmen kolektiboa eta sinatutako akordioak bete daitezela. Astearte honetan mobilizazioekin hasiko gara, zuzendaritzak bere konpromisoak bete ditzan. Hala, elkarretaratze bat egingo dugu findegiaren sarreran 13:30etik 15:30era. Elkarretaratzeak iraun bitartean batzar bat egingo da aurrerantzean garatuko dugun ekintza-plana onartzeko.

 

Epaitegiak eskubideen murrizketetan atzera egitera behartu du Petronor

Epai hau langileen eskubideen garaipen argitzat jotzen dugu; izan ere, enpresak aurreko lan-baldintzetan birjartzera behartzen du, Petronorren historikoki aplikatu den Irakurri

Petronor-reko greba bertan behera uztea batzarretik pasatu gabe kritikatzen dugu

Greba mugagabea bertan behera uzteak (batzarretik pasatu gabe) ez du onurarik ekartzen langileentzat, eta ez die gatazkaren benetako arrazoiei heltzen; Irakurri

64 greba egun Petronor-ren

Petronor-en 64 egun daramatzagu greban, baldintza justuak, osasuna eta segurtasuna defendatuz. Petronor-ek badaki hau epaitegitan ez dela konpontzen; negoziatzen konpontzen Irakurri

Petronorreko langileek elkarrizketa gehiago eta prepotentzia gutxiago eskatzen diote enpresari

Petronorren 15 eguneko grebaren ondoren, langileek bere lan-baldintzetan justifikaziorik gabeko aldaketak, aparteko gehiegizko orduak, mantentze-falta eta negoziatzeari uko egiten dion Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5