Nafarroako Parlamentuak egindako keinuak Nafarroako presoek pairatzen duten egoera onartezina konpontzen laguntzen dute. Keinuak ekintzen aurrekaria izatea espero dugu.

 

Resolucion del Parlamento de Navarra presos navarros y presas navarras a Navarra
Argazkia: Nafarroako Parlamentiua

 

ESK sindikatuak beste hainbatetan egin duen bezala, gaur Nafarroako parlamentuak onartutako ebazpena non nafar presoak Iruñeako espetxera hurbiltzea eskatzen duen ospatzen du.

ESK sindikatutik beti salatu egin ditugu gobernu espainiarrak zein frantsesak euskal presoei ezarritako kartzela politika krudel eta ankerrak. Dispertsioa eta presoen urrunketa bere garaian zentzurik izan ez baldin bazuten momentu honetan, mendekuan oinarritzen diren neurriek, oraindik ere ulergaitzagoak suertatzen dira.

Herri honek aspaldian hasi zuen bakea, elkarbizitza eta konponbidearen ibilbide tinkoa. Eszenatoki berri hau guztion artean eraiki behar dugu, nafar gizartearen gehiengoaren desioa dena azkenik errealitatea bihurtzeko pausuak emanez eta dudarik gabe Nafarroan adostutakoa beste urrats txiki bat da horretarako.

 

Nafarroako Parlamentuko ebazpena

ESK-tik hainbestetan exijitu dugu euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzea. Pertsonen giza eskubideak errespetatuak izan behar dira, baita presoenak ere. Euskal presoen egoera eskubide hauen urraketa izateaz gain min gehiago eta sufrimendua areagotzeko baino ez du balio horregatik hain zuzen ere gaurko keinuek onartezina den egoera honi konponbidea ematen laguntzen dute.

Azkenik, Nafar Parlamentuaren gehiengoak adostutako ebazpena lehen bait lehen gauzatzea espero dugu eta Nafar presoak ahalik eta lasterren etxekoekin egoteko aukera izatea espero dugu.

 

Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan

ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du. Irakurri

Etxera bidea gertu ↗ ↙

ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz. Irakurri

Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro

ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten Irakurri

'Ibilian-ibilian' ekimenarekin bat egiten dugu

ESK sindikatuak bat egiten du Sare-k antolaturiko 'Izan Bidea' dinamikaren barruan irailaren 29an hasi eta urriaren 2an bukatuko den 'Ibilian-ibilian, Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5