Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera animatzen dugu, ate hauek irekitzen jarraitzeko.

 

« Itxitako ateak irekitzeko eta  salbuespenarekin amaitzeko unea da  »

 

ETAren desagertzea, isolamendu eta urruntze politiken bukaera, biktima guztien aitortza… dudarik gabe itxaropenerako ateak zabaldu dizkigute baina oraindik ere hainbat ate itxirik mantentzen dira. Ezinbestekoa dugu ate oro zabaltzea; gure etxea aire freskoz bete dadin, aurrera jarraitzeko, norberaren mina ta sufrimendua ahaztu gabe, akatsetatik ikasiz baina begiak eta pausuak tinko noranzko bakarrarekin: guztion artean eta guztiontzako eraikitako etorkizuna.

Giltzak zabaldu eta ixteko balio dute. Herri honek esperantzarako ateak aspaldian zabaldu bazituen ere euskal presoek pairatzen dituzten salbuespen neurriek edota biktima guztiei zor zaien tratamendua eta aitortza eza iraganeko atea ixtea galerazten digute eta bada garaia ate hori behingoz ixteko.

ESK prest dago bide honetan jarraitzeko, ateak zabaltzen jarraitzeko eta horregatik gure afiliazioari bereziki eta hiritar guztioi orokorrean, urtarrilaren 13an, larundatarekin, Bilbon, 16:00etan La Casillatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

Izan gaitezen guztiok konponbiderako giltza.

 

 

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri

Konponbiderako giltzak

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea Irakurri

ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor eta Galderri

Epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa da. Irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6