Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza.
« ESK-k korapilo handiak askatzeko konpromisoa berresten du »
Abenduaren 20an, goizean zehar, langileok bat egingo dugu SARErekin beste behin ere behin betiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza aldarripean.
Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ESK-k, gehiengo sindikalaren parte izanik, langileria elkarretaratzera deitzen du gure herriak pairatutako gatazkaren ondorioei irtenbidea behingoz eman dadila. Aurrerapausuak eman badira ere korapilo handiak falta dira askatzeko oraindik eta bide horretan, hots konponbidearen bidean, gure sindikatuak bere konpromezua berresten du beste behin ere.
Indarkeria pairatu duten biktimek egia eta aitortza behar dute eta horrekin batera salbuespen neurriekin bukatzea premiazkoa da. Langileok gure ekarpena eta gure esku dagoen guztia egin behar dugu behinbetiko bakea, konponbidea eta elkarbizitza lortzeko.
Mobilizazioak
Abenduaren 20an mobilizazioak Hego Euskal Herriko hiriburuetan:
- Gasteiz: 11:00ean Foru plaza.
- Bilbo: 11:00ean Plaza Biribila.
- Iruñea: 12:00ean Udaletxe plaza.
- Donostia: 12:00ean Alderdi Eder.
Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza
Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.
Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde
'Bakearen Artisauak' absoluzioa!
ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7