Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako manifestazioetan parte hartzera deitzen dugu.

 

«  Euskal gizartearen inplikazioa  beharrezkoa izan da eta izango da »

 

Apirilaren 2an eta 3an, “Bakearen Artisauak izenez ezagutzen direnen aurkako epaiketa burutuko da Parisen. Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry auziperatu gisa bertaratu beharko dira.

Hemen gaudenok, beste ekimen askorekin batera, armagabetzearen agenda partekatu dugu. Euskal gizartearen inplikazioa beharrezkoa izan da eta izango da, bai gai honetan, bai, oro har, gatazka armatuaren konponbiderako beharrezko diren eginbideetan. Hala nola biktima guztien aitortzan, memoria eta egiarako eskubidean, baita oraindik preso edo erbestean dauden pertsonen bergizarteratzean ere. Azken gai horri dagokionez, ezin dugu ahaztu euskal presoei oraindik ere aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe-politika gainditzeke dugula oraindik.

Hori dela eta, Bakearen artisauen aurkako epaiketaren aurrean erantzuteko beharra partekatzen dugu, eta Ipar Euskal Herrian auzi hori dela-eta garatzen ari den dinamika zabalarekin bat egiten dugu.

 

 

Apirilaren 3an manifestazioak

Joan den martxoaren 16an, Luhuson egindako prentsaurreko masiboan, Euskal Herri osoko zein frantziar estatuko hainbat erakunde eta norbanako ezagun (politika, gizarte zibil, arte eta bestelako eremuetakoak) jendaurrean azaldu ziren, auziperatutako bi lagunen absoluzioa eskatu eta mobilizaziorako deia egiteko.

Gaurko prentsaurreko honekin, gure asmoa bikoitza da: alde batetik, eskaera hori Hegoaldean ere ikusaraztea; eta, bestetik, gure oinarri sozialei eta herritar guztiei dei egitea datorren apirilaren 3an Euskal Herriko zazpi hiriburuetan egingo diren mobilizazioetara.

  • Iruñea: 12:00 h.
  • Gasteiz: 12:00 h.
  • Donostia: 12:00 h.
  • Bilbo: 12:00 h.
  • Baiona: 19:00 h.
  • Donibane Garazi: 19:00 h.
  • Maule: 19:00 h.

 

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE, HIRU, Antxeta Irratia, Bilgune Feminista, Etxerat, Egiari Zor, Gernika Batzordea, Herri Eliza, Hitz&Hitz, Paz con Dignidad, Sare Herritarra

 

'Bakearen Artisauak' absoluzioa!

Sindikatuek, erakundeek eta gizarte zibileko aktibistek Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry ('Bakearen artisauak') absolbitzea eskatzen dugu eta apirilaren 3an deitutako Irakurri

ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du

Azken urteotan urratsak eman dira konponbiderako, bizikidetzarako eta bakerako bidean, baina oraindik ere ate itxiak gelditzen dira. Urtarrilaren 13an Bilbon Irakurri

Konponbiderako giltzak

Bidean aurrera urratsak ematen jarraitzeko beharrezko zaigu iraganean betikotzen gaituzten ateak itxi eta euskal preso, iheslari eta deportatuen aferari irtenbidea Irakurri

ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor eta Galderri

Epai hau, neurrigabea eta bidegabea izateaz gain, guztiz anakronikoa da. Irailaren 30ean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egiten dugu. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6