Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz.

 

« Biolentzia ezberdinen biktimek  egia jakitea eta aitortza  behar dute »

 

Gaur Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala ordezkatzen dugun sindikatuok berriro mobilizatu gara, gure herriak urtetan bizi izan duen gatazkaren ondorioen konponbideak duen garrantzia mahai gainean jartzeko. Euskal presoen etxeratze prozesuan urrats garrantzitsuak eman badira ere, korapilo handiak falta dira askatzeko oraindik, salbuespenak indarrean jarraitzen du oraindik.

Europar Batasuneko zigorren batuketaren lege erreforma albiste pozgarria bada ere, bide luzea falta da oraindik egiteko. Biolentzia ezberdinen biktimek egia jakitea eta aitortza behar dute, honen eskutik, espetxean dauden eta erbestean dauden euskal herritarren etxeratzea beharrezkoa da iraganera iltzatzen gaituzten korronteei amaiera eman eta behin betiko elkarbizitzari begira jartzeko.

Urtarrilak 11 manifestazioa

Horregatik, langileok ere Sareren jardunarekin bat egiten dugu beste behin, langileok ere gure ekarpena egingo diogu konponbide prozesuari, gure alea jartzeko prest gaude etxera bidean. Hain zuzen ere, hori aldarrikatzeko langileok ere urtarrilaren 11an Bilbon izango gara. Arratsaldeko 17:00 La Casillatik abiatuta, berriro ere milaka eta milaka izanen gara Bilboko kaleak herritarrez bete eta BEHIN BETIKO bakearen, konponbidearen eta elkarbizitzaren garaia dela aldarrikatuko dugunak.

Euskal preso, iheslari eta deportatuak lantokietara!

 

 

ELA - LAB - ESK - STEILAS - CGT-LKN - CNT - HIRU - EHNE/Etxalde

 

Ezin da gehiago luzatu

ESK sindikatuak bat egiten du, beste behin, Sare-k urtarrilaren 10ean deitutako "Ezin da gehiago luzatu" lelopeko manifestazio nazionalarekin. Presoen auzia Irakurri

ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, ondorioak gainditzea ezin da gehiago luzatu

Euskal gehingo sindikaleko ordezkariok, ETAk utzi zuenetik 15 urte ondoren, gaztakaren ondorioen gainditzea ezin dela gehiago luzatu ozen eta argi Irakurri

Langileok bakea, konponbidea eta elkarbizitzaren alde. Behin betiko.

Gaur Hego Euskal Herriko gehiengo sindikala mobilizatu gara oraindik falta diren gatazkaren korapilo handiei irtenbidea emateko asmoz. Irakurri

Langileok salbuespen-neurrien amaitzearen alde

Langileei dei egiten diegu abenduaren 20ko mobilizazioetan parte har dezaten, salbuespen-neurrien amaietzearen alde. Bakea, konponbidea eta elkarbizitza. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7