Salaketa Eusko Jaurlaritzaren aurka Zabalganako eta Salburuako Vitalquilerreko 500 etxebizitzen iruzurrezko salmenta egiteagatik Catella enpresari.

 

fondos buitre Vitoria Gasteiz kutxabank vitalquiler catella Ignacio Maria Arriola Lopez

 

Joan den apirilaren 7an, Vitalquilerreko 500 etxebizitza Suediako Catella inbertsio funtsari salduak izan zirela  jakin genuen, IKEAren sortzaileak 1987an sortutako funtsa hain zuzen ere. Etxebizitza hauek, 2008ko sustapenak direnak, Salburua eta Zabalganako hainbat bloketan daude kokaturik eta babestutako alokairu-etxebizitzak izateko konpromezupean finantzaketa publikoarekin eraiki ziren.

 

Vitalquiler

Vital Kutxak (geroago Kutxabankek) eta Adania enpresa taldeak 2001ean Vitalquiler sortu zuten Gasteizen alokairuko etxebizitza babestuen parke bat sustatzeko helburuarekin. Hala ere, Kutxabankek etxebizitza horiek, bere eskuetan zuen parkearen % 57a, Suediako funts bati saltzea erabaki du, alokairu sozialaren kudeaketa esku pribatuetan utzita horrela. Ez da lehenengo aldia Catellak Babes Ofizialeko Etxebizitzak erosten dituela; izan ere, bere eskuetan duten aktiboen %50a BOE dira, eta salerosketa honekin, estatuan barna duten 2000 etxebizitza parkea handitu besterik ez dute egin.

Baina, eragiketa hau ez zen posible izango Eusko Jaurlaritzaren eta hura osatzen duten alderdien (EAJ eta PSE) zeregin erabakigarririk gabe. Izan ere, salmenta baimentzeaz gain, uko egin diote Euskadiko Etxebizitza Legearen 65. artikuluan jasotzen diren atzera eskuratzeko zein eroslehentasun eskubideei. Hala, etxebizitzen parke publikoa handitzeko aukera handia galdu dutelarik.

 

Inbertsio-funtsei buruzko zalantzak

Honako eragiketa, higiezinen trantsakzio hutsa izango litzateke horma horien atzean pertsonak biziko ez balira. Eta pertsona horiek, alokairuaren izaera soziala dela eta, askotan babesgabetasun egoeran dauden pertsonak direla kontuan izanik, kasu askotan ezingo diote herritarren oinarrizko beharrekin jolasten ari den negozio honek ekar ditzakeen baldintzen balizko aldaketei aurre egin.

Hasiera batean, 2033ra arteko baldintzei eusteko konpromisoa dago, baina inbertsio-funts batzuen jarduteko modua ikusita, ez litzateke harritzekoa izango horiek aldatzea. Jada hainbat kasu ezagutzen baitugu: Bartzelonako Blackstone funtsaren kasua, San Sebastian de los Reyeseko Lazora inbertsio funtsaren kasua edota, gurera gerturatuz, salatzen ari garen eragiketaren arduradun den funts beraren kasua Benta Berri (Donostian). Azken hau zonaldean ehunka etxebizitza erosi eta gutxira, etxegabetze-aginduak izapidetzen hasi da eta.

Ezin dugu onartu etxebizitza bezalako oinarrizko baliabide bat espekulatzaileen negozio-irrikaren mende egotea. Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, eta ezin da ukatu, hainbat erakundek egiten duten bezala.

 

Ignacio María Arriola López kontseilariaren aurkako salaketa

Honengatik guztiagatik, 2020ko maiatzaren 26an, asteartean, salaketa aurkeztu da Gasteizko Guardiako Epaitegian Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburu den Ignacio María Arriola Lópezen aurka, zitaturiko gertakariak gure ustez prebarikazio, iruzur eta/edo maula-delituak izateagatik. Elkartzen elkarteko Guillermo Perea eta Juantxu Oscozen izenean eta Etxebizitza-eskubidearen aldeko eta gizarte-bazterketaren aurkako “Inor ez kalegorrian – Derecho a techo” ekimenaren babes osoarekin aurkeztu da salaketa.

Eusko Jaurlaritza egiten ari den etxebizitza-politika herritarren beharren aurka doa, negozio pribatua etxebizitzarako eskubidearen aurretik jarriz eta babesgabetasun egoeran dauden herritarrak errentagarritasun ekonomikoa eta ez pertsona horien duintasuna eta ongizatea bilatzen duten funtsen esku utziz.

 

INOR EZ KALEGORRIAN! ¡DERECHO A TECHO!

 

Erroldarik gabe izaterik ez!

Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun Irakurri

Desalojo ilegalen aurkako gida

Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan, Irakurri

Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin

Gasteizko udalak etxebizitza eskubidea bermatu gabe jarraitzen du eta desalojo berrien iragarpenarekin egoera are larriago batera bultzatu gaitu. Irakurri

Gasteizko Udalak etxebizitzaren arloan neurririk hartu gabe jarraitzen du

Gasteizko Udalak etxerik gabeko pertsonek merezi duten arreta eskaini gabe jarraitzen du. Egoera jasanezina da. Uztailak 3an asanblada eta kanpaldia Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3