Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun indarrean dauden baldintzengatik erroldatzerik ezin baitute.

 

 

«  Etxerik gabe  bizi diren pertsona gehienak ezin dira erroldatu, eta administrazioarentzat ez dira existitzen. Baina izan, badira »

 

Udalek erroldatzeko betebeharra dute, eta udalerri bakoitzean bizi diren pertsonek erroldatzeko eskubidea eta betebeharra dute. Guztion interesa eta zeregina da hori betetzea.

Etxerik gabeko eta bizitegi-bazterketan dauden pertsonen tipologiaren barruan, Etxerik Gabeko Pertsonekin Lan egiten duten Erakunde Nazionalen Europako Federazioak (FEANTSA) prestatua, legezko titulurik gabeko etxebizitza batean bizi diren pertsonen kasua jasotzen da (senideekin edo lagunekin, nahi gabe edo errentamendu-kontraturik gabe bizi direnak). Bizkaian egoera horretan bizi diren pertsona gehienak ezin dira erroldatu, eta administrazioarentzat ez dira existitzen. Baina izan, badira. Gure auzo eta herrietan bizi dira.

 

Zergatik da beharrezkoa erroldatzea?

  • Errolda ez da paper bat bakarrik, eskubide asko eskuratzeko sarrera-atea baizik. Erroldarik gabe, zaila edo ezinezkoa da osasunerako sarbidea (osasun-txartela, erreferentziako anbulatorioa);

  • adingabeen oinarrizko hezkuntzarako sarbidea (ikastetxearen esleipena) eta Lanbideren prestakuntza ofizialetarako eta ikastaroetarako sarbidea;

  • oinarrizko gizarte-prestazioak eskuratzea;

  • hiru urteko sustraitzearen ondoren egoitza-baimena lortzea, administrazio-irregulartasuneko egoerari amaiera emango diona;

  • boto-eskubidea erabiltzea, hala badagokio; ezkontzea edo izatezko bikotea eratzea, eta abar.

 
Zergatik ezin dira erroldatu pertsona asko?

Badakigu pertsona askorentzat zaila edo ezinezkoa ere badela errolda lortzea:

  • etxebizitza batean elkartasunagatik, ahaidetasunagatik edo adiskidetasunagatik bizi diren pertsonak, erroldatzen ez direnak azpierrentamendu-kontratuak debekatzen duelako eta errolda beste etxe batean ordaindu behar dutelako;

  • edo etxeko langileak eta barne-zaintzako langileak direlako eta familiek ez dietelako erroldatzeko eskubidea onartzen;

  • kide bat DSBEa jasotzen ari den etxe batean bizi diren pertsonak, eta beste pertsona erroldatzean kide horren diru-sarrerak murriztuko diren beldur direnak;

  • alokairuan bizi diren pertsonak, edozein arrazoi dela eta, jabeak erroldatzea galarazten dienak;

  • indarrean dagoen pasaporterik gabeko pertsonak; eta abar.

Badakigu horrek abusu handiak eragiten dizkiela pertsona horietako askori; izan ere, benetako saleroste horren bidez, plus bat kobratzen da erroldatzeko eskubidea duen gela bat alokatzeagatik, eta 150 euro hilean logelarik gabeko erroldatzeagatik soilik (Bilbon kopuru hori handiagoa ere izan daiteke).

Era berean, legez kanpoko diskriminazioen sare bat dago, arrazoi arrazistengatik, non jabe asko eta higiezinen agentzia batzuk erortzen diren, pisuak alokatzeko eragozpen gehiegi jarriz eta erroldarik gabeko pisu eta logelen alokairua proposatuz.

Egoera jasanezina da!

 

 

 

« Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren  pertsona guztien erroldatzea  bermatzeko »


Irtenbide bat aurkitu behar da

Hala ere, badakigu udal batzuek antzeko kasuetan erroldatzea errazten duten esperientziak eta araudiak dituztela.

Bartzelonan, adibidez, Udalak bizilekuari buruzko txosten bat egiten du udalerrian, pertsona etxebizitza berean etengabe bizi ez denean eta helbideari buruzko inolako dokumentaziorik egiaztatu ezin duenean. Txosten horrekin erroldatze soziala egiten da Udaleko Gizarte Zerbitzuen Zentro bateko helbide batean.

Bizkaia osoan gauza bera egitea nahi dugu; ez bakarrik udal gutxi batzuek egitea, gainerakoek, aldiz, muzin egiten dioten bitartean edo, are gehiago, hala egiten duten udaletara joatea iradokitzen duten bitartean. Udal guztiei eta Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun indarrean dauden baldintzengatik erroldatzerik ezin baitute.

Bat gatoz esatean udalek erroldatzeko duten betebeharra eta pertsona guztiek erroldatzeko duten eskubidea eta betebeharra luzamendurik gabe gauzatu behar direla, ona dela udalerrientzat eta bertan bizi garen pertsona guztientzat.

Zalantzarik gabe, errolda-legeak malgutasuna ahalbidetzen du, eta posible da adostutako irtenbide bat aurkitzea udalen eta elkarte-mugimenduaren artean. Egia handia da "nahi izatea ahal izatea" dela.

Ahalik eta laguntza handienekin hasi nahi dugu kanpaina. Instituzioetan eta herri mailan egingo dugu, inork esan ez dezan:

Erroldarik gabe izaterik ez!

 

Errolda inprimakia deskargatu (euskara)

Errolda inprimakia deskargatu (gaztelera)

 

Atxekimenduak

  • Sindikatuak: AZET Etxebizitza sindikatua; CCOO Euskadi; ELA sindikatua; ESK sindikatua; LAB sindikatua; STEILAS sindikatua.

  • Migrazioak kulturartekotasuna: Agharas, Asociación de Imazighen de Bizkaia; Arrigorriaga Harrera; ASDIUC; Asociación Hegoak eta Sustraiak/Alas y Raíces; Asociación Baobat; Asociación de colombianos y colombianas en el País Vasco; Asociación de Innovación Cultural Moviltik; Asociación de Integración y Desarrollo al Sur IDEASUR; Asociación Egintza; Asociación intercultural para el empleo, el autoempleo, servicios y formación – CIPRES; Asociación Marwa; Asociación Mujeres en la Diversidad; Atxondo Harrera Herria; Baye fall bilbao; Big Road Elkartea; CEAR; Claret Enea; D.A.E (Defensores de los Derechos Africanos de Euskadi); Deustuko Erribera Harrera; Emigrad@s Sin Fronteras; IRDAS; Kosmopolis Asociación para la integración; Mujeres del Mundo Babel; Náhuatl elkartea; Novisi Elkartea; Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia; Rif Amazigh Euskal Herriak; SOS Racismo Bizkaia – Bizkaiko SOS Arrazakeria; Zehar-Errefuxiatuekin; Zubietxe.

  • Gizarte-inklusioa: AmiArte; Argilan-ESK; Berri-Otxoak (Plataforma contra la Exclusión y Por los Derechos Sociales); Bigite Elkartea - Asociación Vizcaína de Integradoras/es Sociales y Animadores/as Socioculturales; Bilboko Okupazio Bulegoa; Centro de Acogida Lagun Artean; Círculo Solidario; Emaús Bilbao Scis; Emaus Fundación Social; Errolda Sarea - Red Padrón; Izangai elkartea; Fundación HARRIBIDE; Fundazioa Posada de los abrazos; Sortarazi; Susterra.

  • Etxeko eta zaintzetako langileak: ATH-ELE (Asociación de Trabajadoras de Hogar de Bizkaia); Trabajadoras No Domesticadas.

 

Erroldarik gabe izaterik ez!

Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun Irakurri

Desalojo ilegalen aurkako gida

Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan, Irakurri

Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin

Gasteizko udalak etxebizitza eskubidea bermatu gabe jarraitzen du eta desalojo berrien iragarpenarekin egoera are larriago batera bultzatu gaitu. Irakurri

Gasteizko Udalak etxebizitzaren arloan neurririk hartu gabe jarraitzen du

Gasteizko Udalak etxerik gabeko pertsonek merezi duten arreta eskaini gabe jarraitzen du. Egoera jasanezina da. Uztailak 3an asanblada eta kanpaldia Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3