Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan, oinarrizko nozioekin.

 

Desalojo ilegalen aurkako gida

 

«  Gida hau langile klasearen  autodefentsa tresna  bat da »

 

Gida deskargatu

 

Poliziak edo ezezagun batek zure etxeko atea jotzen badu, kontuan izan hurrengo aholkuak. Legez kanpoko desalojo saiakera bat izan daiteke.

  • Ez zabaldu atea, esan atarira jausteko eta bertan hitz egingo duzula beraiekin. Saihestu ezazu etxean sartzea, gezurrak eta mehatxuak erabili ditzakete etxean sartzen saiatzeko. Sartuz gero, oso zaila izango da haiek kanporatzea. Ez utzi sartzen!

  • Esaiezu zure eskubideak ezagutzen dituzula, eta epailearen agindu barik ezin direla zure etxean sartu; badakizula sartuz gero, “bizilekua bortxatzearen” delitua egingo luketela eta salatu egingo zenituzkeela. Horrela, agian, ez dira modu ilegalean sartzen saiatuko.

  • Ez badaukazu etxean bizi zarela frogatzen duen paperik (alokairu kontratua, esaterako), gorde etxean jasotzen dituzun janari eta pakete eskaeren ordainagiriak, eta ziurtatu entrega-egunaren data eta helbidea daukatela. Horrela, etxean horretan bizitzen bolada bat daramazula froga dezakezu eta zu kaleratzea zailagoa izango da.

  • Alokairua ordaintzen baduzu, baina ordainagiriak ez badaukazu, batu alokairua ordaintzen duzula frogatzeko okurritzen zaizkizun frogak: alokairua ordaintzeaz hitz egiten duten whatsapp mezuak edo posta elektronikoak, etxe horretan zure izenean dauden internetaren edo telefonoaren ordainagiriak...


Bizkaian hainbat polizia zigortu dituzte epaitegietan bizilekua bortxatzearen delitua egiteagatik, epailearen agindurik gabe pertsonak beren etxeetatik kanporatzen saiatzeagatik. Zure etxean baimenik gabe sartzen badira, salaketa jar dakieke.

Um cassino on-line no Brasil que oferece acesso a uma variedade de jogos de azar, incluindo caça-níqueis, roleta, pôquer e muito mais no 7slots casino. Registre-se e aproveite a emoção diretamente de sua casa.

 

Gida hau erabili eta kide, lagun, auzokide eta abarrekin partekatu!

 

Etxebizitza izateko eskubide bermatuaren alde eta espekulazioaren aurka!

Etxebizitza da gaur egun langile klasearen pobretzearen arrazoi nagusietako bat. Etxe bat ez edukitzeak bazterkeriara kondenatzen gaitu, eta hori edukitzeak… Irakurri

Azaroaren 11ko Greba Orokorrerako aldarrikapen eta mobilizazio nagusiak aurkeztu ditugu

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaroaren 11ko Greba Orokorrera deitzen… Irakurri

Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte!

Prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi gaituzte! 2026 urriak 14 Aberastasunaren banaketa bidegabea salatzeko, urriaren 16an "Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean" deitu… Irakurri

Azaroaren 11ko greba orokorraren deialdia erregistratu dugu

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Greba Orokorraren erregistroa egin dute gaur Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta… Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5