Konfinamenduaren ostean eta bigarren fasera heldu ondoren, datorren ostiralean, maiatzaren 29an, Etxeratek hileko azken ostiraletako ohiko elkarretaratzeei ekingo die, euskal presoak etxera itzul daitezen eskatzeko.  

 

Concentración de Etxerat los viernes en favor de los derechos de presas y presos
Argazkia: Diario.es

 

ESKtik salatu izan dugun moduan, bizi dugun osasun-krisia, beste behin ere, egoera latza izan da presoentzat eta haien senide eta lagunentzat. Egoera zinez larria da espetxe guztietan eta preso guztientzat, eta larriagotu egin da krisiari milaka kilometrotara aurre egin behar izan dioten euskal presoen kasuan. Espetxeetan hartutako neurriak ez dira nahikoak izan, eta oso urrun daude Europar Batasunaren eta OMEren aholkuetatik.

Gobernuek ez dituzte aintzat hartzen hainbat aditu, erakunde eta antolakundek egindako eskaerak. Nahiz eta espetxeetan konfinamendu neurriak arintzen ari diren eta bisita arruntak ahalbidetzen ari diren, besteak beste, ez da hala euskal presoen kasuan. Izan ere, ezin izan dituzte bisitak berrartu, Espainiako zein Frantziako Estatuen baitan mugikortasuna debekatua dagoelako. Premiazkoa da beharrezko neurriak hartzea, senide eta lagunek berehala berrekin ahal izateko presoei dagozkien bisitei.

 

Pertsona guztientzako eskubide guztiak

Egoera horrek jarrai ez dezan, beharrezko neurri guztiak hartu behar dira berehala, eta hortaz, gobernuei eskatzen diegu berriro ere salbuespen-politika kriminal horrekin behin betiko amaitzeko, sakabanaketa bukatzeko. Era berean, gaixotasun larriak dituzten presoak eta 65 urtetik gorakoak aske uztea eskatzen dugu. Bestalde, pentsaezina da graduen progresioari bide eman gabe jarraitzea, eta horietako gehienek lehen graduan jarraitzea.

Behin baino gehiagotan salatu dugun egoera hori kontuan hartuta, ESK sindikatuak bat egin nahi du Etxeraten deialdiarekin. Maiatzaren 29a, behingoz, kalera irten behar dugun azken ostirala izan dadila pertsona guztientzako eskubide guztiak eskatzeko.

 

Sakabanaketaren amaiera ospatzen dugu

Pozik gaude presoen sakabanaketaren amaierarekin, 3 hamarkadatako bidaia amaigabeen, istripuen, 1.000 zauritu baino gehiagoren eta 16 hildakoen ondoren. Adiskidetzeko bidean Irakurri

Tortura eta tratu txarren aitortza Nafarroan

ESK sindikatuak Nafarroan torturak eta tratu txarrak jasan dituzten pertsonei egindako aitortza ospatzen du. Irakurri

Etxera bidea gertu ↗ ↙

ESK, beste behin ere, Bilboko kaleetan izango da urtarrilaren 7an, larunbatean, euskal presoen giza eskubideak errespetatzeko eskatuz. Irakurri

Salbuespen espetxe-politikaren amaiera exijituko dugu berriro

ESK sindikatuak Euskal Herriko hiri eta herrietako kaleak “Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean” lelopean larunbat honetan beteko dituen mobilizazioekin bat egiten Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5