Emilio Titos, Gasteizko Mercedes-Benzeko zuzendariak, langile bat kaleratu zuen adierazpen askatasunerako duen eskubidea urratuz. Orain Titosek dimisioa aurkeztu behar du edo kargua uztera bideratu behar dute.

 


Argazkia: elespañol.com

 

Pasa den 2020ko Urtarrilaren 17an, gure zerbitzu juridikoek jakinaren gainean jarri gaituzte Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Gasteizko Mercedes-Benz enpresak gure afiliatu baten aurka buruturiko kaleratzea baliogabea dela erabaki duela, langilearen adierazpen-askatasunaren eskubidea urratzeagatik.

Oso laburturik, langilea ezin da kaleratua izan enpresa bera edo bere zuzendaritza kritikatzeagatik. Adierazpen-askatasuna oinarrizko eskubide bat da eta ezin da enpresaren zuzendaritzaren botereagatik mugatua izan.

 

Epai positiboa

Pozik egon beharra daukagu soilik iritzi bat azaltzeagatik pertsona bat kalean gelditzearen egoera bidegabea auzitegietan buelta ematea lortu dugulako.

Poz hau harrotasun sentimenduarekin batzen da, gure afiliatuaren eta beste bi langileren kaleratzearen berria jasotzean sail sindikal honek eta enpresa batzordeak erasoaren aurrean egoerak eskatzen zuen mailan izateagatik. Kaleratze arbitrarioen aurrean sinaturiko ekintza protokoloak eta ekintza zein mobilizazio ezberdinekin ekindako borrokak oso era positiboan baloratu beharreko ekintza sindikal batasunaren eredu dira.

 

Dena ez da positiboa

Edonola ere, dena ez dira emozio positiboak, sindikatuaren Arabako zuzendari bezala kezkatuta gaude. Mercedes-Benz Arabako sare industrialaren enpresa erreferente bat da eta ez dugu uste, ez Gasteizko langileek, ezta hiri honetako biztanleek ere, horrelako enpresa garrantzitsu eta erreferente baten zuzendaria Titos izatea merezi dutenik. Bai kaleratzeko erabakia berak hartu zuelako edo berau onartu zuelako, gaitasun profesional ezaren erakusle nabarmena da adierazpen-askatasunaren oinarrizko eskubidea hautsiz kaleratzea legala izango dela pentsatzea.

 

Titos dimisioa

Lanean gabiltzan pertsonek badakigu akats larri bat egin ezkero honen ondorioak arduraz jasotzeko prest izan behar dugula eta ez luke axola beharko katean egon edo bulegoetan, diziplinazko erregimena mundu guztiari ezartzeko aukera dago. Inongo lan esparrutan ezin dira horrelako bortxaketak burutu eta ezin dira doakoak izan. Norbaitek honen ardura hartu beharra dauka eta ESK-n argi daukagu. Titosek dimisioa aurkeztu behar du edo kargua uztera bideratu behar dute.

 

Mercedes-ek ez dauka beroaren aurkako protokolorik. Protokolo bat negoziatzea exijitzen dugu

Langileon osasuna arriskuan egonda ere, Mercedesek oraindik ere ez duela tenperatura altuen aurreko protokolorik salatzen dugu. Lan-baldintza seguruak bermatuko dituzten Irakurri

Mercedes-en badira 1.400 pertsona baino gehiago lanean ABLEen bidez.

Inbertsioetarako dirua eta laguntzak mahai gainean jartzeko arazorik ez duten administrazioek, Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, ikusi beharko lukete herritarrak Irakurri

Mercedes-en grebara deitzen dugu apirilaren 25ean eta 27an

Mercedesen ez da ezer aldatu joan den abendutik. Mobilizazioaren bidetik eman behar zaio bide langileen ondoezari. Jar ditzagun pertsonak erdigunean. Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3