Larunbatetan greba deitzen dugu langileei malgutasunaren gehiegizko erabileraren aurkako protesta mekanismo bat eskaintzeko.

 Greba Mercedesen, malgutasunaren abusuaren aurka

 

« Onartezina da enpresak  larunbatetan lan egin  nahi izatea aldi baterako lan-erregulazioko aldian egonda »

 

Duela hilabete askotatik hona, enpresa hitzarmenak ematen dion malgutasuna erabiltzen ari da, plantilari begiratu gabe. Irailetik daramagu, astez aste, ez dakigula ziur noiz lan egingo dugun, ezta noiz egongo garen gure ingurukoekin eta noiz bizi ahal izango dugun gure bizitza. Enpresak malgutasun anker horrekin erakusten du lantegian lan egiten dugun pertsonen bizitza eta gure ingurukoenak nahiko gutxi axola zaizkiola.

Ezin dugu ahaztu Zuzendaritzak 30 eguneko ERTEa ezarri zigula, horietatik 2 egun erabiliz, gure Hitzarmenaren Negoziazio Mahaia blokeatu duela, malgutasuna are gehiago handitu nahi duela, 12 ordu arteko asteburuko lan eredu berri bat ezarri nahi duela, kontratazio berriak are gehiago baztertuz,... Eta horren guztiaren erdian, larunbatetan aktibatzen gaituzte ERTE betean egonda.

 

Abusurik ez!

Horregatik, LABen eta ESKren sail sindikalek uste dugu zerbait egin behar dela, nahikoa da enpresak malgutasunaz abusatzea. Onartezina da enpresak larunbatetan lan egin nahi izatea ERTE batean egonda. Enpresari fabrikako langileen bizitzak errespetatzeko exijitzeko unea iritsi da. Eta bada garaia larunbatetako erabilera mugatuko duen hitzarmen duin bat negoziatzeko, sindikatuen gehiengoaren plataforman jasotzen den bezala.

Beraz, LABek eta ESK-k aurrerapausoa eman dugu, langileei malgutasunaren gehiegizko erabileraren aurka protesta egiteko mekanismo bat eskainiz, eta larunbateetan ere enpresaren menpe ez egotea. Langileek bizitza duina izan behar dugu, kontziliazioa eta erantzunkidetasuna ahalbidetuz eta merezi dugun errespetua eskatu behar dugu.

Larunbatetako gehiegizko erabilera mugatu nahi badugu, pertsonak zentroan egotea benetan nahi badugu, errespetuz tratatzea nahi badugu, horretarako GREBA daukagu.

 

Mercedes-ek ez dauka beroaren aurkako protokolorik. Protokolo bat negoziatzea exijitzen dugu

Langileon osasuna arriskuan egonda ere, Mercedesek oraindik ere ez duela tenperatura altuen aurreko protokolorik salatzen dugu. Lan-baldintza seguruak bermatuko dituzten… Irakurri

Mercedes-en badira 1.400 pertsona baino gehiago lanean ABLEen bidez.

Inbertsioetarako dirua eta laguntzak mahai gainean jartzeko arazorik ez duten administrazioek, Udalak, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, ikusi beharko lukete herritarrak… Irakurri

Mercedes-en grebara deitzen dugu apirilaren 25ean eta 27an

Mercedesen ez da ezer aldatu joan den abendutik. Mobilizazioaren bidetik eman behar zaio bide langileen ondoezari. Jar ditzagun pertsonak erdigunean.… Irakurri

Sindikatuen topaketa automobilgintzaren sektorearen erronken aurrean

Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3