Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko sindikatuak bildu gara automobilgintzaren sektoreko erronkei aurre egiteko, besteak beste, trantsizio ekologikoari.

« Trantsizio ekologikoaren erronka aztertu dugu automobilgintzaren sektorean »
Jardunaldietan Citroen, Ford, Opel, Vokswagen eta Mercedeseko lantegien ordezkaritza bat egon ginen; Galiza, Valentzia, Zaragoza eta Euskal Herrikoak, hurrenez hurren.
Joan den 26an eta 27an, sektoreko automobilgintzaren sindikatu borrokalarien laugarren jardunaldiak egin ziren. Oraingo honetan Gasteizen (Euskal Herrian) ospatu ziren. Horietan, lantegi bakoitzaren egoera eta problematika espezifikoak jorratu ziren, eta sektoreko trantsizio ekologikoaren erronka ere jorratu zen, Martin Lallanak txosten bat aurkeztuz.
Prekarizazioa
Era berean, sektorearen problematika komun nagusiak aztertu genituen, eta honako hauek nabarmentzen ditugu: enpleguari eusteko konpromiso eza, industria osagarrian deslokalizazioak egiteko etengabeko mehatxuak eta ERTEen erabilera produkzio-malgutasunerako beste neurri bat bezala. Enpresa horiek administrazioetatik jasotzen dituzten diru publikoaren kopuru handien kontrara.
Ondorioak oso argiak izan ziren, eta patronalek lanpostuak prekarizatzeko eta suntsitzeko duten estrategia komunaren aurrean, patronalari jokoa egiten ez diogun sindikatuok oso argi daukagu ez dugula onartuko estrategia hori aurrera eramatea eta beharrezko neurri guztiak planteatuko ditugula, gure esku dauden tresnekin, egoera horri buelta emateko eta lanpostu duinak ekarriko dituen automobilgintza jasangarriaren etorkizunaren alde.
Jardunaldi berriak
Jardunaldia amaitzeko, (CUT, ESK, LAB, STM, STOPEL) sindikatuek maitzean bilera berri bat egiteko konpromisoa hartu genuen.
Tubos Reunidosentzat proiektu bat eta egungo egoeraren erantzukizunak eskatzen ditugu
Vicinay-n 60 langileren kaleratzeak eta ABEE berria gaitzesten ditugu
Tubos Reunidos taldeko lantegi guztien jarraitutasuna bermatu behar da
Tubos Reunidos talde osoarentzako enplegu-bermeak eta industria-irtenbidea exijitzen ditugu
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15












