Etxebizitzaren errealitatea, gobernuaren propagandatik haratago, eraisteko modukoa da. Urtarrilaren 15etik 19ra gai honi buruzko topaketak izango dira Gipuzkoan, arazo horri irtenbideak bilatzeko. Ostiralean, hilak 17, elkarretaratzea izango da.

 

 

Etxebizitza eta Hiri Eskubidearen Aldeko Koalizioaren (European Action Coalition for the Right to Housing and to the City) bi urtez behingo topaketa GIPUZKOAN urtarrilaren 15etik 19ra bitartean ospatuko da. Kaleratzeak Stopek antolatutako nazioarteko ekintza da.

Topaketa honetara Europako 20 herrialde ezberdinetan etxebizitza eta hiri eskubideen alde lan egiten duten gizarte kolektiboen ordezkariak bertaratuko dira. Europan etxebizitzaren problematika konpontzeko estrategiak, ekintzak eta konponbideak eztabaidatzeko foroa da hau. Bizitzaren arlo guztietan desberdintasunak areagotzen dituzten austeritate politiken eta finantzen zerbitzura dagoen esparru europarrean behar beharrezkoa da horrelako koalizio bat. Etxebizitza ehun milioi europearrei (%23) pobrezia eta gizarte bazterketa eragiten dien arazoa da etxebizitzarena.

 

Europar Batasunean araudia falta da

Europar Batasunean oinarrizko neurriak beharrezkoak dira sektore pribatuko alokairuak kontrolatzeko, alokairuko etxebizitza sozialen eskaintza handitzeko edo etxebizitza sozialaren finantzaketa eta inbertsioa oztopatzen dituen Maastrichteko Itunak inposatutako austeritatearekin amaitzeko.

Horregatik, etxebizitza alternatibarik gabeko kaleratzeen inguruan, alokairu sozialerako etxebizitza publikoa nola garatu, hutsik dauden etxebizitzak mugiarazi, espekulazioaren aurka nola ekin, irisgarritasuna aurpegiratu, pobrezia energetikoa edo errefuxiatuen inguruan eztabaidatuko dugu. Europear Komisioari etxebizitzaren arloan proposamen legislatiboak bideratzeko Europar Herritar Iniziatiba-Housing For All ere berrikusiko dugu.

Topaketa hau espainiar estatuak bizi duen une historikoan ospatuko da. Iruzur eta gehiegikeria finantzarioek, inbertsio publikoaren beherakadak, alokairu publikorako parke urriak eta funts putreen parte-hartze espekulatiboek eragindako etxebizitza larrialdia bizi dugu; azken kasu honetan, Cerberus edo Blackstone funtsen SOCIMIek ez dute zergarik ordaintzen. Honi lotuta, milaka familiek bizi duten egoera prekarioak bere diru-sarreren %40a baino gehiago etxebizitza gastuetara bideratzea eragiten du eta hirien gentrifikazioak langileen auzoak suntsitzen ditu egoiliar aberatsagoengatik ordezkatzeko. Gainera, hautatu berri den gobernuaren programan etxebizitza eskubidea lehentasuna duen politika publikoa da.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko egoera

Euskal Autonomia Erkidegoa etxebizitza larrialdi honetatik ez dago urrun, azkeneko hamarkadan burututako borrokak emaitza positiboak eman baditu ere; adibidez, babes ofizialeko etxebizitzen izaera iraunkorra, gazteentzako etxebizitzak, alokairu sozialeko etxebizitzen kudeaketa publikoa (hutsik dauden etxeak identifikatzeko Bizigune programa barne), Eusko Jaurlaritzaren etxebizitza alternatibarik gabeko kaleratzeak saihesten dituen Nazio Batuen DESC ebazpena aplikatzeko konpromisoa edo Euskadiko Etxebizitza Legea, bere aplikazioa eta garapena atzeratzen ari badira ere.

 Errealitatea, gobernuaren propagandatik haratago, negargarria da. Urtez urte, etxebizitzaren iruzurra hasi zenetik, 1.200 dira hipoteka exekuzioarengatik edo alokairua ordaindi ezin dutelako kaleratuak izan diren familiak. Lau euskaldun bakoitzetik batek etxebizitza duin bat lortzeko arazoak ditu. 50.000 etxe osasuna kaltetzen duten egoeran daude eta 25.000tan pilaketa dago. 233.000 lagunek ordaindu ezin dituzten gastuak eragiten dituzten etxebizitzetan bizi dira (FOESSA txostena). Erronkak erraldoiak eta baliabideak urrial dira. Europako herrialde gehienetan BPGaren %1a zuzentzen den bitartean, Euskadik %0'19a adostu du. Europar Batasunean etxebizitzen %15a alokairu sozialerako erabiltzen da batez beste, hemen, aldiz, %2a baino ez.

Horregatik, Euskadiko kaleratzeak Stopek Etxebizitza Larrialdiari aurre egiteko berehalako neurrien manifestua adostu dugu, Euskal Herriko gizarte antolakuntza, sindikatu eta alderdi politikoek sinatu dutena.

 

Urtarrilaren 17an elkarretaratzea

Nazioarteko ekintzen barruan, hilaren 17an Benta Berrin Alokairu auzotar elkarteak etxebizitzaren merkatuan "funts putreen" parte hartzea salatzeko antolatu duen elkarretaratzearekin bat egingo dugu. Ezin dugu onartu bizitzarako espazioak orain inbertsio funtsek espekulatzeko erabiliko dituzten produktu finantzarioen paketetan bihurtzea.

Europako estatu askotan zailtasun amankomunak daude eta etxebizitza eskubidea, eta ez negozioa, izan dadin eta gizarte berdintsuago eta bidezkoago bat eraikitzeko esperientziak, iniziatibak eta alternatibak trukatzeko erabilgarria izatea espero dugu.

 

Erroldarik gabe izaterik ez!

Udal guztiei eta EUDEL-i eskatzen diegu protokolo bat abian jar dezatela udalerrian bizi diren pertsona guztien erroldatzea bermatzeko, gaur egun Irakurri

Desalojo ilegalen aurkako gida

Zer egin polizia, desokupazio enpresak, etxejabeak, eta abar, bizi zaren etxetik kanporatzera badatoz? Gida hau eskura uzten dizugu hainbat hizkuntzatan, Irakurri

Etxebizitzaren egoera larriagotu egin da Gasteizen, etxegabetze berrien iragarpenarenkin

Gasteizko udalak etxebizitza eskubidea bermatu gabe jarraitzen du eta desalojo berrien iragarpenarekin egoera are larriago batera bultzatu gaitu. Irakurri

Gasteizko Udalak etxebizitzaren arloan neurririk hartu gabe jarraitzen du

Gasteizko Udalak etxerik gabeko pertsonek merezi duten arreta eskaini gabe jarraitzen du. Egoera jasanezina da. Uztailak 3an asanblada eta kanpaldia Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3