Gure sindikatuak beste behin ere pertsona guztiak eta eskubide guztien aldarrikapena egin nahi du eta horregatik gure afiliazio, lagun eta oro har hiritar guztiei urtarrilaren 11an izango den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen du.
Urtero bezala, Sare Herritarrak manifestaziora deitu du urtarrialren 11an Bilboko kaleetan eta urtero bezala ESK sindikatuak bat egiten du deialdi honekin. Gure sindikatuak beste behin ere pertsona guztiak eta eskubide guztien aldarrikapena egin nahi du eta horregatik gure afiliazio, lagun eta oro har hiritar guztiei parte hartzeko deia luzatzen du. Gure herriak bakea, justizia eta konponbidea nahi eta behar du. Horregatik ezinbestekoa da gaur egungo kartzela politikarekin behingoz bukatzea. Politika hauek inoiz ez baldin badute zentzurik izan orain askoz gutxiago, nahikoa da, korapiloak askatzeko unea da; konponbidea behar dugu, elkarbizitzarako ezinbestekoa da urratsak ematen jarraitzea; eta zentzu horretan guk argi dugu atera bidera, presoak etxera!
ESK-ko Emakume Taldearen oharra
ATERA BIDERA, EMAKUME* PRESOAK ETXERA!
Datorren urtarrilaren 11n, beste urte batez, Bilbo eta Baionako kaleek gainezka egingo dute euskal presoen aurkako mendeku-politikaren amaiera eskatzeko. Urtero bezala, kalera aterako gara zentzugabekeria hau behingoz bukatu dadila eskatzeko, aurrera egiten jarraitu ahal izateko, korapiloak askatzen eta elkarrekin bidea egiten jarraitzeko, bakea, elkarbizitza eta konponbidea nagusi diren egoera baterantz.
ESK-k, aurten ere, mobilizazio honekiko atxikimendua adierazi du, eta ESK-ko Emakume Taldetik uste dugu beharrezkoa dela aurrera jarraitzea eta, pauso horiek, batzuetan motelegiak, ezin ditugula eman hausnarketa hau ere feminismotik egin ezean.
Espetxea ez da berdina guztientzat, baina, batez ere, ez da berdina emakumeontzat. Euskal Herriko emakumeak* hainbat indarkeria motaz zeharkatuta gaude, horietako batzuk ikusgarriak, eta beste batzuk, aldiz, apenas hautematen direnak. Euskal gatazkak oso modu bortitzean zeharkatu gaitu adierazpide guztietan, eta zigor bikoitza ezarri digu, baita espetxearekiko dugun harremanean ere. Gatazkak ezberdin zigortu ditu presoen kide, lagun, ama, ahizpa… diren edo izan diren emakumeak*; beti eskatu izan zaie plus bat. Baina, bereziki, gatazkak ezberdin zigortu ditu emakume* presoak.
Heteroarauaz ari garenean, heterokapitalismo patriarkalaz, menderakuntza sistemaz... Herritarren erdia zapaltzen gaituen eredu gizagabea daukagu buruan; baina maiz ez gara ohartzen egiturazko sistema unibertsal horrek bizirik irauten duela eta espazio guztietan garatzen dela, baita espetxeetan ere. Gizonek eta gizonentzako egin dituzte espetxeak, eta ondorioz, emakume* presoen egoera are larriagoa da, are ikusezinagoak baitira; euskal emakume* presoena ez da salbuespena. Zenbat aldiz entzun izan dugu euskal presoei buruz? Zenbatetan euskal emakume* presoei buruz? Bai preso bezala, baina baita emakume* bezala dauzkaten beharrez, beren egoeraz?
Urratsak ematen jarraitu behar dugu egoera baketsura bidean, eta inor ahaztu gabe egin behar dugu. Horregatik hain zuzen, urtarrilaren 11n ere beharrezkoa da ESK-ko emakume* feministak kalera ateratzea, emakume* presoek ere ikusezin izateari utzi diezaioten, atera bidera emakume* presoak etxera!
'Bakearen Artisauak' absoluzioa!
ESK-k salbuespen neurriekin bukatzeko deitutako mobilizazioarekin bat egiten du
Konponbiderako giltzak
ESK-k babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Aitor eta Galderri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6