Plaza horiek % 100eko plazak bihurtzeko proiektu bat egitea Aurrekontu Egonkortasunaren legeak xedatzen duen % 0,25 funts gehigarria erabiliz.

 

 


Udal honetan, genero arrazoiengatiko soldata-aldeari buruzko azterketa ugari egin dira, bai eta erakunde nazional, nazioarteko eta sindikalek ere eta aho batez ondorengo ondoriora iritsi dira:  " Gaizkien ordaindutako lanei inposatutako feminizazioak soldata-aldea handitu egiten du eta, gainera, nahi gabeko partzialtasuna faktore erabakigarria da". Emakumeak dira, lanaldi partzialeko kontratuak direla eta, kalteturik handienak. Udal honetan gizonek baino % 15 ordu gutxiago ari dira lanean eta honen ondorioz behin-behinekotasuna, bateragarritasun zailtasuna, soldata eta kotizazioak txikiagoak eta, beraz, pentsio baxuagoak dituzte.

Hala ere, Udalak eta CCOO, ELA eta LAB sindikatuek egoera honen berri izan arren, Aurrera jarraitzen dute lan-eskaintza publikoaren (LEP) deialdia egiteko helburuarekin eta % 100era iristen ez diren lanaldiak mantentzearekin "Lan-prekarietatea eta nahi gabeko partzialtasuna instituzionalizatzen, generoagatiko soldata-aldea handituz" eta bereziki feminizatuak diren gizataldeak zigortuz, batez ere, garbitzaileak baldintza hauetara behartuz, eta ez ditugu SINDIKATU horiek hori salatzen entzun. Martxoaren 8an emakumeentzako batzordetik deitzen dugunean, beren eskubideen eta duintasunaren alde borrokatzera deitzen dugu, genero-oztopoak hautsiz, hau da, honi buruz ari gara edo hitz hutsak dira? ESK sindikatutik uste dugu jarrera hori itxurakeria besterik ez dela, egun horretarako argazki bat, errealitatea beste bat da, eta egungo egoera aldatzeko bidea, edo ez dakite edo ez dute benetan sinesten. Gehien bat emakumeek betetako jardunaldi horiek, gure gizartean ezarritako matxismo sakonean sakontzea besterik ez dute egiten.

ESK sindikatuari kolektibo horien prekarietatea betikotu nahi izatea leporatzen zionean, ez litzateke gaizki egongo Funtzio Publiko Aurreratuaren aurrean lanpostu horiek %100ean aldatzeko proiektu bat aurkeztu dugula gogoraraztea, hau da, plaza horiek % 100eko plazak bihurtzeko proiektu bat egitea AURREKONTU EGONKORTASUNAREN LEGEAk xedatzen duen % 0,25 funts gehigarria erabiliz eta horrek, lanaldi horiek handitzen joateko aukera emango liguke beste plazarik ezabatu gabe (funts hori, 2018an, tokiko poliziaren soldatak hobetzeko eta lan eskaerei irtenbidea emateko erabili zen). Baina, borrokatu egin behar da eta bakarrik gaudela dirudi. Borondate politiko ezak langile horien prekarietatea iraunarazten du. Funtzio Publikoaren arabera, lanpostu zerrenden programak sendotzearen helbururik nagusiena 21 miloi euro aurreztea zen balizko kalte-ordainetan eta ez orain esaten ari diren bezala lanpostu horiek lan-eskaintza publikora ateratzea ahalbideratzea. Horregatik, ESK SINDIKATUTIK UDALARI EAKATZEN DIOGU, ahalik azkarren, lanpostu guzti hauek % 100eko jarduneko bihurtzeko plan bat aurkezteko lan-eskaintza publikoa egin aurretik, izan ere, gero, inork ezin du bermatu karrerako funtzionario egin ondoren hori egin ahal izango denik. Duela urte askotatik langile hauei eta E taldeko langile guztiei egiten zaien pribatizazio mehatxua etetea eskatzen dugu. Ez litzateke gehiegikeria izango lanpostu hauek arriskuan jartzen ditugula leporatzen zaigun bitartean, Udal honek, besteak beste, kirol zerbitzuen eta Udalaren bulego nagusien garbiketa zerbitzua PRIBATIZATU egin duela eta sindikatuek ez dutela euren ahotsarekin zarata askorik egin gogoraraztea.
 
Ziur gaude LEP-rako izangaiek % 100etik beherako dedikazioa lortu nahi dutela, lan bizitza luze baten ondoren jubilazioak baldintzatuz?

Beste administrazio batzuek (IFBS) ate hori ireki dute. Udal honetan ZABORRETARA BOTATZEKO LANAren bide berdina jarraitu nahi dugu? Edo kalitatezko enplegu publikoa defendatzen dugu? Arazo hori ez da bereziki gizonezkoez osatutako sektoreetan gertatzen. Norbaitek badu diskriminazio horri buruzko azalpenik?

Argi eta garbi dago ESK sindikatuak ez duela egoera honetara iristeko ezer egin eta beste erakunde batzuk ez digute guri leporatuko inoiz defendatu ez dugun eta defendatuko ez dugunik: PREKARIETATEA.

 

Behin-behinekotasunean gehiegikeririk ez. Enplegu publikoa sendotu

Administrazio publikoetan behin-behinekotasunaren abusuaren kontrako eta enplegua kontsolidatzearen aldeko sindikalismo alternatiboaren manifestua. Irakurri

Gasteizko Udala salatuta behin-behinekotasunean gehiegikeriak egiteagatik

ESK-k Gasteizko Udala Justiziaren aurrera eraman du aldi baterako kontratazioaz abusatzeagatik. Irakurri

Presioak eta inposaketa Gasteizko Udalean murrizketak egiteko

14 urtez hitzarmenik negoziatu gabe egon ondoren, Gasteizko Udala COVID-19az baliatzen da murrizketak ezartzeko, araudia hautsiz eta Enpresa Batzordeari presioa Irakurri

Gasteizko Udala eta Telelaguntza, langileokin gaizki dabiltzate

  Telelaguntzak ez du langileon segurtasuna bermatzen. Gasteizko Udalak ez du COVID-19ko krisi honetan langileokin kontatzen. Irakurri
  • 1
  • 2