Positibotzat jotzen dugu Gasteizko Udalean lan-baldintzak arautzeko gaur sinatu den akordio berria. Etorkizunean hobekuntzak lortzen jarraitzeko aurrerapauso bat da. Zorionak!
« Langileen mobilizazioekin negoziazioetako immobilismoa hautsi egin dugu »
ESKko atal sindikalak positiboki baloratu du gaur goizean sinatutako Gasteizko Udaleko langileen lan-baldintzei buruzko akordioa.
Lehenik eta behin, hautsi egiten da negoziazioetako immobilismoarekin, langileen mobilizazioen ondorioz, Euskadiko sektore publikoan hiru greba barne. Onartezina da 18 urtetik gorako indarraldiko akordio arautzaile bat mantentzea, ebazpenen edo lege-dekretuen onarpenak zaharkituta uzten zuenean.
Lanaldi partzialak %100eko lanaldietan bihurtu
Bigarrenik, ESKko atal sindikalerako funtsezkoa da lan-plan bat sartzea akordioan, lanaldi partzialak %100eko lanaldi bihurtzeko. Puntu hori sartu ez balitz, atal sindikalak ez ziokeen BAIEZKOA eman akordio honi. Gasteizko Udalak egindako Soldaten Arrakala Azterlanaren ondorioetan honako hau jasotzen zen: “Emakumeen batez besteko soldata txikiagoa da, kontratuen tipologia desberdina da sexuaren arabera, eta lanaldi partzialak emakumezkoenak dira batez ere; beraz, horiek sustatzeko aukerak ere txikiagoak dira”. Hori da soldata-arrakalaren gaitza behingoz desagerrarazteko behar den tresna.
Berriro ere gogorarazi nahi dugu jardunaldi partzial horiek sektore feminizatuetan, hezitzaileetan, administratiboetan edo garbitzaileetan baino ez daudela. Gasteizko Udaleko berdintasun-politikak Alkatetzak gidatzen ditu. Gure ustez, Udal honen lehentasunetako bat da generoagatiko desberdintasunak murriztera bideratutako neurriak hartzea, eta espero dugu ez direla asmo oneko adierazpenetan geratuko.
Derrigorrezko mobilizazioa
Azkenik, gaur egungo akordioak abenduaren 31ra arte iraungo du. Azarotik aurrera, akordio berri bat negoziatzen hasiko gara. Ezinbestekoa da udal-langileak etorkizuneko mobilizazioetan inplikatzea, Estatuko aurrekontu orokorrek baldintzatu gabeko soldata-igoerak eskatzeko, administrazio publikoen beharrak asetzeko adina LEPak eragozten dituzten birjartze-tasak kentzeko exijitzeko, eta langileen batzordeak aurkeztutako hobekuntza-plataformaren negoziazioan presioa egiteko.
Zorionak guztioi! Borroka egiteak beti merezi du!
Gasteizko Udalaren lan-baldintzei buruzko akordioa sinatu da
Behin-behinekotasunean gehiegikeririk ez. Enplegu publikoa sendotu
Gasteizko Udala salatuta behin-behinekotasunean gehiegikeriak egiteagatik
Presioak eta inposaketa Gasteizko Udalean murrizketak egiteko
- 1
- 2