14 urtez hitzarmenik negoziatu gabe egon ondoren, Gasteizko Udala COVID-19az baliatzen da murrizketak ezartzeko, araudia hautsiz eta Enpresa Batzordeari presioa eginez.

 

Recortes en el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz aprovechando el Covid-19 coronavirus

 

Gobernu Taldeak behin betiko onartu du gaur Gobernu Batzordean gure hitzarmeneko artikulu batzuen aldaketa. Hain zuzen ere, erretiro primen ingurukoak (86tik 89ra).

Aldaketa hori sindikatuekin AKORDIORIK GABE egin dute. Gezurra esan dute sindikatuekin negoziatzen dutela esaten dutenean, beren asmoen berri ematea besterik ez da izan negoziaketa horretan.

 

Araudia hautsiz

Hitzarmenak 5. artikuluan jasotzen duenez, hitzarmena zatiezina da, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren txostenak dioenez, erretiro-primei buruzko artikuluak aldatzeko, Gizarte Segurantzaren arloan indarrean dagoen legeriara egokitzeko, beharrezkoa da hitzarmen bat egitea, haren ordez beste araudi bat ezartzeko.

Gainera, COVID 19ren pandemiaren ondorioz sortuko den krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, artikulu berberak urtebetez etetea onartu dute, Batzordeari aurrekaririk gabeko xantaia egiten aritu ondoren apirilaren 29tik maiatzaren 12ra.

 

Mobilizazioak

Erabaki horiek gure zerbitzu juridikoetara bidaliko ditugu, erreklamazio judizialak aztertzeko.

Gure ustez, erantzun irmo bat eman behar dugu. Horregatik, hurrengo egunetan, mobilizazioen diseinu bat bidaliko dizuegu, beti ere, segurtasun neurriak mantenduz.

Murrizketarik ez!

 

Gasteizko Udalako Enpresa Batzordea

 

Behin-behinekotasunean gehiegikeririk ez. Enplegu publikoa sendotu

Administrazio publikoetan behin-behinekotasunaren abusuaren kontrako eta enplegua kontsolidatzearen aldeko sindikalismo alternatiboaren manifestua. Irakurri

Gasteizko Udala salatuta behin-behinekotasunean gehiegikeriak egiteagatik

ESK-k Gasteizko Udala Justiziaren aurrera eraman du aldi baterako kontratazioaz abusatzeagatik. Irakurri

Presioak eta inposaketa Gasteizko Udalean murrizketak egiteko

14 urtez hitzarmenik negoziatu gabe egon ondoren, Gasteizko Udala COVID-19az baliatzen da murrizketak ezartzeko, araudia hautsiz eta Enpresa Batzordeari presioa Irakurri

Gasteizko Udala eta Telelaguntza, langileokin gaizki dabiltzate

  Telelaguntzak ez du langileon segurtasuna bermatzen. Gasteizko Udalak ez du COVID-19ko krisi honetan langileokin kontatzen. Irakurri
  • 1
  • 2

 

Palestinarekin elkartasuna

Afiliazioa sindikatua