HAUTESKUNDERIK GABE Bizkaiko Lehen Arretan

Kargatzen...

Osakidetzan, aspalditik, gehiago inbertitzen da egituretan pertsonetan baino, erabilera eskaseko eraikuntzetan gastua handitu da baina ez pertsonalean. Edozein kategoria zein esparrua aztertuz, ez da behar beste kontraturik egiten, egiten direnak ez dira egonkorrak eta gainera, langileoi, aparteko ahalegina eta sakrifizioa eskatzen zaigu, gehiegizko eskaera, gainkarga asistentziala eta denbora falta oraindik pairatzen ditugularik.

Egoera honek Lehen Arretan izan du eraginik handiena, hemen prekarietatea gehiago nabaritzen da. Arreta Espezializatuan  ondorioak erabiltzaileek pairatzen  badituzte bereziki, itxaron zerrenden luzatzeekin eta ko-ordaiketekin, Lehen Arretan langileok izan gara kaltetuagoak, betetzen ez diren ez-egoteen lana hartzera behatzen gaituztelarik eta aldaketa demografikoak, Osasun Planak, kroniko eta gaixotasun anitzeko gaixoen arreta eta osasun karpetak bezalako beste hainbat gauzek sortzen dizkiguten lan-karga altuak direlarik. Gauzak horrela, Lehen Arretako jarduerak erakargarritasuna galtzen du, eta soldata murritzagoen faktorea gehitzen badiogu gurpil zoro ederra daukagu, Lehen Arretak jasaten duen langile galera azaltzen duena.

Gero eta lan gogorragoa, gero eta langile gutxiagorentzat. Orain gogoratzen dira hobekuntza planekin! egoera jasangaitza denean eta konponbidea konplexuago eta garestiagoa.

Greba hauekin Lehen Arreta duin batetara itzultzea eskatzen dugu; sorrerako zentzua berreskuratzea. Hasiera batean proiektatu zena burutzea. Formakuntza daukagu horretarako baina, aurrera eraman ahal izateko, baliabideetan inbertitzea falta da.

Lehen Arretan inbertsioa handitzea eskatzen dugu erabiltzaile eta langileon osasuna, baliabide faltagatik, arriskuan jarri ez dadin. Langileon amorruak biltzar bat osotzen amaitzea beharrezkoa izan da Sindikatu gehienak mobilizazio hauen inguruan murgiltzeko.

Lehen Arreta Arnasberritzen plataforma izan da aspalditik beharrezkoa zen aldaketaren sugarra piztu eta dinamizatu duena. Eta borrokan jarraituko dugu; Eskatzen duguna hain da agerikoa eta beharrezkoa, non, egungo egoerari buelta ematen ez badiogu eta gure gestoreen eskuetan uzten bada, gizartearen osasuna eta Lehen Arreta bera kolokan jarriko dira.

ESK sindikatuak, greba egun hauetako deitzailea, manifestazio hau babesten du, esparru asistentzial honetako kategoria profesional guztientzako aldarrikapenei eutsiz. Komunikabideetan sarritan entzuten dugu  hauek mediku eta sanitarioen eskaerak bakarrik direla. Izan ere, Osakidetzak berak oker dabil langile kopurua handitzea planteatzen duenean, familiako medikuei eta erizainen buruz bakarrik hitz egiten duenean eta Administrazioko langileei buruz, adibidez, ez duenean ezer esaten.

Langile administratibo eta ez-sanitarioak ere bere kexak azaltzera etorri dira gurekin; beltzez jantzita ikusiko dituzue gaurkoan, mugimenduaren izaera integratzailea azpimarratuz, kolektibo medikuari mugatua ez dela adieraziz eta bere helburua, gizartearen onurako, Lehen Arreta berritu eta hobetzea dela argi utziz.

Garapen profesionala: Osakidetza, epaia bete!

Osakidetzaren azpijokoa Mahai Sektorialean lortutako akordioari uko egitea da. Orain “aurreakordioa” deitzen dio. Irakurri

ESK sindikatuak Arrasate ospitaleko kirofanoan segurtasun falta salatzen du

ESKk Zerbitzu Zentralen berehalako esku-hartzea exigitzen du praktika hauekin amaitzeko Irakurri

Greba hauek ez dira Osakidetzaren promesa hutsekin geldituko

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56