«  Oharra:  Lan egindako denbora zenbatzeko, egun kopurua 30en artean zatitzen da, eta emaitzaren zati osoa bakarrik hartzen da kontuan (hamarrekoak kontutan hartu gabe) lan egindako hilabete kopuru gisa. Datu hori dagokion prozesuan ezarritako hilabete bakoitzaren balioarekin biderkatzen da. »

 

Nola zenbatzen da Osakidetzako prozesuetan lan egindako denbora?

1. EPEetan, Oposizio-lehiaketetan

2. Lekualdatze-lehiaketan

3. Barne mugikortasunean

4. Garapen profesionalean

5. Kontratazio zerrendetan

6. Hirurtekoaetan (Aintzinatasuna)

7. Lehen Arretako eta EAGetako Zelarietan

 

 

1. EPEetan, Oposizio-lehiaketetan

 

EPE prozesurako, kontuan hartu zure kategorian lan egindako denbora, bai Osakidetzan, bai gainerako autonomia erkidegoetako eta Europar Batasuneko herrialdeetako Osasun Zerbitzuetan. Erresuma Batuaren kasuan, 2020ko abenduaren 31n Brexita gertatu arte lan egindako denbora zenbatzen da.

Beste administrazio publikoetan, kategoria berean, lan egindako denbora ere zenbatzen da:

  • Oposizioan izena emateko epea amaitu arte baino ez da kontabilizatuko.

  • Ez da automatikoki edo aldizka eguneratzen kontratazio-poltsarako.

Beste administrazio batzuetan lan egindako denbora Osakidetzaren curriculum vitae-ra igo ez baduzu ere ez da kontabilizatuko, eta, beraz, oso garrantzitsua da, hainbat administraziotan lan eginez gero, gure curriculuma eguneratzen joatea, dena prest izatea EPEan izena emateko epea amaitu aurretik.

Hemen daukauzu zure curriculum vitaea eguneratzeko informazioa

 

Gaur egun, 0,25 puntu ematen dira Osakidetzan eta gainerako autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetan nahiz Europar Batasuneko estatu kideetako osasun-zerbitzuetan lan egindako hilabete bakoitzeko.

 

 

Kategoria ezberdinetan profesionaletan lan egindako denbora

Kategoria profesional ezberdinetan lan egindako denbora ez da gehitzen, dagokion kategoria profesionalari ematen zaio.

Kategorien bat-egite bat gertatzen bada, adibidez Zerbitzuetako Langileekin gertatu zen bezala, sukaldeko, garbitegiko edo arropa zuria-ikuzketako jatorrizko kategoria ezberdinetan lan egindako denbora kategoria bateratuari gehituko zaio.

Kontrako kasua ere gertatu da: gidari-kategoriak eta mantentze-lanetako ofizial-kategoriak banandu dira, eta Osakidetzak banatutako kategoria bakoitzean lan egindako denbora gehitu du.

 

Espezialitaterik gabeko erizainak

Antzeko arazo batean daude, adibidez, osasun mentaleko sareetan edo ospitale psikiatrikoetan lan egiteko erizain zerrendetatik deitzen zaien espezialitaterik gabeko erizainak.

Baldintzak eta merezimenduak egiaztatzeko fasean osasun mentaleko erizain gisa emandako zerbitzu horiek erizain kategoriarekin lotzen ez badira, automatikoki osasun mentaleko kategorian zenbatzen dira, hala agertzen baita bere curriculum vitaean, eta ez zaizkio erizain jeneralistaren kategorian zenbatzen, ondorengo erreklamazio batek aurrera egin ezean. Gauza bera gertatzen da kontratazio-zerrendetan. Lotura hori egin behar da EPEetako partaidetza bakoitzarekin eta kontratazio-zerrendetan izena ematen den bakoitzean.

 

Antzeko egoera gertatzen da erizaintzako beste espezialitate batzuetan ere, esaterako, erizain pediatrikoen kasuan
 

 

EZT (Erizain Laguntzaileak)

Antzeko kasu bat gertatzen da erizaintzako laguntzaileekin. Hauen oinarri espezifikoetan ezartzen da kategoria horri gehituko zaiola Erizaintzako Laguntzailearen, Osasun Mentaleko Erizaintzako Laguntzailearen eta Osasun Mentaleko Monitorearen lanpostu funtzionaletan lan egindako denbora. Hala ere, Osasun Mentaleko monitore gisa lan egindako denbora Erizaintzako Laguntzailearen kategorian automatikoki zenbatu ez dituzten kasuak ikusi ditugu eta erreklamazioa egin behar izan da.

 

Edozein kategoria profesional

Hainbat kategoriatan ebentual gisa lan egiten baduzu, kontratu bakoitzean lan egindako denbora dagokion kategoriari esleitzen zaio, eta, beraz, oso poliki egingo zenuke aurrera zure plaza lortzeko helbururantz, zure puntuak kategoria desberdinen artean zatitzen ariko zinatekeelako.

Oso ohikoa izaten da, zure oposizioaren ibilbidearen hasieran, hainbat administraziotan eta kategoriatan izena ematea. Hala ere, maiztasunez deitzen hasten zaizkizunean, gomendagarria izaten da horietako batean zentratzea, kategoria bakar batean ahal diren puntu guztiak batzeko.

Beste kategoria batzuetan lan egindako denbora hori EPErako baino ez litzaizuke baliagarria izango, baldin eta, etorkizunean, plaza ateratzen baduzu eta bi urte geroago beste kategoria ezberdin batera aurkezten bazara barne sustapeneko txandaren bidez.

Egoera horretan, Osakidetzan edo beste administrazio batzuetan lan egindako denbora zenbatuko litzaizuke, bai ebentual moduan, bai aldi baterako barne-sustapenean lan egindakoa, aurkezten zaren kategoriaren oinarri espezifikoetan ezarritakoaren arabera.

Igo »

 

2. Lekualdatze-lehiaketan

 

Lan egindako denboraren eta hizkuntza-eskakizunen baremazioa hurrengo taulako irizpideei jarraituz egiten da.

Lan egindako denbora jatorrizko kategoria bakoitzean zenbatzen da, baina hainbat epaik ezartzen dute aldi baterako barne sustapeneko txandan lan egindako denbora lanpostuz igotzen den kategorian zenbatu behar dela, eta ez jatorrizkoan. Hemen ikus dezakezue aldaketa hori azaltzen duen artikulu bat.

Instrukzio honen arazo nagusia da lekualdatze-lehiaketan zure jatorrizko lanpostua mugitu nahi baduzu, aldi baterako barne-sustapenean lan egindako denborak ez zaituela jatorrizko kategorian lan egindakotzat hartzen. Horregatik, zure jatorrizko lanpostua beste lantoki batera mugitu nahi baduzu kaltegarria izan daiteke aldi baterako barne sustapena egitea.

Zure ohiko lantokitik urrun, barne-sustapeneko txandan plaza lortzen baduzu, bi puntu hauek kontutan hartze oso garrantzitsua da:

 

  • Aldi baterako barne sustapena egiteko aukera galtzen duzu.
  • Lekualdatze-lehiaketarako, lanpostu funtzional (kategoria) berean lan egindako denbora bakarrik hartzen da kontuan; Osakidetzako, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako erakundeetan edo edozein administrazio publikotan. Baita Europar Batasuneko gainerako estatuetako sare publikoko osasun-zerbitzuetan lan egindako denbora ere.

 Igo »

 

3. Barne mugikortasunean: Aldi baterakoa / Behin betikoa

 

Puntuazio-irizpideak lekualdatze-lehiaketaren berberak dira. Prozesu hau aldi baterakoa edo behin betikoa izan daiteke, eta ESI beraren barruan, lanpostuaz aldatzeko erabiltzen da.

 

Aldi baterako barne mugikortasuna

Aldi baterako barne-mugikortasunerako jabeek denbora baterako libre uzten dituzten plazak eskaintzen dira, baina erreserbarako eskubidea dute. Aldi baterako barne mugikortasuna amaituz gero, zuk ere erreserbatuta daukazun jatorrizko lanpostura itzuliko zara.

 

Behin betiko barne mugikortasuna

Behin betiko barne-mugikortasunerako jaberik ez dituzten eta hutsik dauden plazak eskaintzen dira. Mugikortasun horretan parte hartuz, zure lanpostua behin betiko aldatuko duzu, eta zurea hutsik utziko duzu.

Lan egindako denboraren eta hizkuntza-eskakizunen baremazioa ondorengo taulan agertzen diren lekualdatze-lehiaketaren irizpideei jarraituz egiten da.

 Igo »

 

4. Garapen profesionalean

 

Garapen profesionalerako, gainerako prozesuetarako ez bezala, lan egindako denbora talde profesionalen arabera zenbatzen da, eta ez kategorien arabera.

Kategorian emandako zerbitzuei, betiere kategoria horretan gutxienez bost urte betetzen badira, Osasun Sistema Nazionalean edo Osasun Sistema Publikoetan Europar Batasuneko estatu kideei dagozkien beste lanbide-talde batzuetan emandako zerbitzuak gehitu ahal izango zaizkie, balio hauen arabera:

Garapen profesionala eskatzen den kategorian beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak % 50ean baloratuko dira, baldin eta egiaztatzen bada Osakidetzan behar beste zerbitzu eman direla garapen profesionalera aurkezten den kategorian.

Hala ere, Garaen profesionala hasierakoa ez den talde profesional batetik eskatzen baduzu, Lehenengo mailatik hasiko zara. Osakidetzan beste kategoria batzuetan emandako zerbitzuak goiko taulako ehunekoen arabera zenbatzen dira, baina beste administrazio batzuetakoek ez dituzte kontuan hartzen garapen profesionala eskatzen duzun kategorian sortutakoak ez badira.

Igo »

 

5. Kontratazio zerrendetan

 

Kontratazio-zerrendetarako, oposizio-prozesurako bezala zenbatzen da lan egindako denbora. Kontratu bakoitza dagokion kategorian zenbatzen da, eta, bat-egiteak gertatzen badira, sortzen den kategoria berrian. Kategorian zatiketak badaude, lan egindako denbora emaitzazko kategorien artean zatituko litzateke.

Ekaineko eta abenduko eguneratzeetan Osakidetzan lan egindako denbora soilik eguneratzen da, baina ez beste administrazio publiko batzuena.

Edozein administrazio publikotan lan egindako denbora dagokion kategorian zenbatzen da, eta, beraz, oso garrantzitsua da lan egindako denbora hori Osakidetzaren curriculum vitae-ra igotzea eta EPErako izena emateko epea amaitu baino lehen ematea, baliozkotu eta kontabiliza gaitzan.

Beste administrazio batzuetan lan egindako denbora bakarrik dagokion kategoriarako zenbatzen da, kontratazio-poltsa hori sortzen duen EPEan izena emateko epeaamaitu arte.

Igo »

 

6. Hirurtekoaetan (Aintzinatasuna)

 

Hirurtekoetan, edozein administrazio publikotan lan egindako denbora % 100ean zenbatzen da Osakidetzan, eta, beraz, oso garrantzitsua da lan egindako denbora hori Osakidetzaren curriculum vitae-ra igotzea eta EPEan izena emateko epea amaitu baino lehen igotzea, baliozkotu eta kontabiliza gaitzan.

Beste administrazio batzuetan lan egindako denbora, Osakidetzakoa ez bezala (ekainean eta abenduan eguneratzen da), oposizioaren betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko prozesuan gehitu badira soilik eguneratuko dira.

Goragoko kategoriako eginkizunak betetzen edo barne-sustapena egiten ari diren langile finkoentzat, hirurtekoak jatorrizko kategorian zenbatzen dira, lanean ari diren kategoria edozein dela ere.

Hala ere, plaza barne-sustapenaren bidez lortu ondoren, hirurtekoak goragoko kategoria horri dagokion zenbatekoaren arabera kalkulatuko dira, eskuratu diren unetik aurrera eta etorkizunera begira, ESK sindikatuak irabazitako epai batean ezartzen den bezala. Epai hori hemen kontsulta dezakezu.

Behin-behineko langileen kasuan, hirurtekoa betetzen dutenean lanean ari diren kategoriari dagokion zenbatekoaren arabera ordainduko zaio. Zenbateko hori prezio horretan ordainduko da betiko.

Igo »

 

7. Lehen Arretako eta EAGetako Zelarietan

 

Behin-behinekoa izan bitartean, lan egindako denbora zeladore kategorian zenbatzen da. Finkoa izatean ere gauza bera gertatzen da, baina Osakidetzaren curriculum vitaearen lanbide-esperientziaren atalean administrari laguntzaile gisa agertzen da, goragoko kategoriako eginkizunak betez. Zure lan egindako denbora, langile finkoa zarenean, hurrengo irudian agertzen den bezala agertzen bada (lan harremana: GKE), administrari laguntzaile gisa ordainduko zaizu, baina lan egindako denbora zeladore kategorian zenbatuko da.

 Igo »

ESI Araba: Elkartasuna publizitatea denean

“Osasun-lankidetzarekiko konpromisoaz” ahoa betetzen zaien bitartean, profesionalei GKEekin elkarlanean aritzeko aukera ukatzen diete. Irakurri

Nola zenbatzen da Osakidetzako prozesuetan lan egindako denbora?

  Prozesu desberdinetan egindako lan‑denbora zenbatzerakoan kontuan izan beharreko gaiak azaltzen dizkizuegu Irakurri

ESK-k Eusko Jaurlaritzaren Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditu

Premiazko eta Premiazkoak ez diren Osasun Garraioaren pleguak errekurritu ditugu, ia 1.400 milioi euroko balioa dutenak, araudia ez betetzeagatik. Gure Irakurri

ESK sindikatuak parte hartuko du Osakidetzako lan baldintzak hobetzeko borrokan

ESK-k bere indar guztiak jarriko ditu lanean Osasun Saila negoziatzera eta Osakidetzaren arazoei irtenbideak ematera behartuko duen erantzun kolektibo bat Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98
  • 99
  • 100
  • 101
  • 102
  • 103
  • 104
  • 105
  • 106
  • 107
  • 108
  • 109
  • 110
  • 111
  • 112
  • 113
  • 114
  • 115
  • 116