Hona hemen ohiko erretiro partzialean, erretiro partzialean txanda-kontratuarekin eta manufaktura-industriako erretiro partzialean dauden aldaketen laburpen txiki bat.

Erretiro partziala
Hauek dira 2025ko apirilaren 1ean indarrean jarriko diren aldaketak.
Ohiko erretiro partziala
Ohiko erretiro partziala har dezakezu adina baduzu eta erretiro-pentsioa eskuratzeko baldintzak betetzen badituzu, betiere, lanaldia % 25 (gutxienez) eta % 75 (gehienez) artean murrizten baduzu.
Erretiro partziala txanda-kontratuarekin
Oraindik ohiko erretiro-adina ez baduzu, baina enpresak txanda-kontratu bat egiten badu erretiro partziala har dezakezu, baldin eta:
- 33 urte kotizatu baduzu eta 3 urte baino gutxiago falta badira benetako erretiro-adinerako (% 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa baduzu 25 urteko kotizazioa baino ez duzu beharko).
- Enpresan gutxienez aurreko 6 urteetan lan egin duzula froga dezakezu.
- Murrizten duzu zure lanaldia % 25 eta % 75 artean. Erretiroa 2 urte baino gehiagotan aurreratzen baduzu, lehenengo urtean, murrizketak % 20 eta % 33 artean izan behar du. Bigarren urtetik aurrera % 25 eta % 75 artean murriztu ahal duzu.
- Zure erretiro partziala betetzeko kontratatutako pertsonaren (errelebista) kotizazio-oinarriak ezin dira izan azken 6 hilabeteetako zure bataz besteko kotizazio-oinarriaren % 65 baino txikiagoak.
- Zure erretiro partziala betetzen duen pertsonari egiten zaion txanda-kontratuak MUGAGABEA eta LANALDI OSOKOA izan behar du. Horrez gain, erretiro osoa hartu ondoren, enpresak pertsona hori gutxienez beste 2 urtez kontratatuta eduki behar du.
- Erretiro partziala irauten duen bitartean, bai zuk bai enpresak kotizazioei eutsi behar diezue, lanaldi osokoak balira bezala.
Manufaktura-industriaren erretiro partziala
Zure erretiro partziala 2030ko urtarrilaren 1ean baino lehenagokoa bada, egungo arauari eutsiko dio, doikuntza hauekin:
- Hori eskatzeko, esfortzu fisikoa eskatzen duen lanpostu bat bete behar duzu. (montatze-. martxan jartze-, konpontze-lanak…).
- Gutxienez aurreko 6 urteetan enpresan lan egin duzula frogatu behar duzu.
- 61 urte beteta izan behar dituzu.
- Enpresan erretiro partziala hartzeko unea iristen denean, langileen % 75ek baino gehiagok kontratu mugagabeak izan behar dute.
- Lanaldia % 25 eta % 67 artean murriztu behar duzu. Zure erretiroa betetzen duen pertsonari (errelebista) lanaldi osoa eta mugagabea kontratatzen badiote, lanaldia % 80 arte murriztu ahal izango duzu.
- Zure erretiro partziala betetzeko kontratutako pertsonaren (errelebista) kotizazio-oinarriak ezin dira izan azken 6 hilabeteetako bataz besteko kotizazio-oinarriaren % 65 baino txikiagoak.
- 33 urtez kotizatu behar izan duzu, aparteko ordainsarien zati proportzionala zengatu gabe (% 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa baduzu, 25 urte baino ez dituzu beharko).
- Erretiro partzizalak irauten duen bitartean, bai enpresak bai zuk % 80ko kotizazioa egin behar duzue. Kotizazio hori mailakatua izango da, eskala honen arabera:
- 2025: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 40.
- 2026: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 50.
- 2027: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 60.
- 2028: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 70.
- 2029: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 80.
- 2025: lanaldi osoari legokiokeen kotizazio-oinarriaren % 40.
Orri informatiboa (mugikorrentzako)
Orri informatiboa (inpimatzeko)
Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa
Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak…
Irakurri
Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa
Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak…
Irakurri
Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?
402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure…
Irakurri
Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?
402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13









