402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure balorazio kritikoa uzten dizkizuegu.

 

« Arau honen aplikazioak  erretiro-adinaren igoera orokorra estaltzen du  »

 

402/2025 Errege Dekretuak urte askotan lan bereziki nekagarri, toxiko, arriskutsu edo osasungaitzetan lan egin dutenei erretiroa hartzeko adina aurreratzeko prozedura arautzen du (Koefiziente murriztatzaileak).

Zer dira lan nekagarriak, toxikoak, arriskutsuak edo osasungaitzak?

  • Nekagarritasuna: esfortzu fisiko konstantea duten lanek, muturreko zarata, hotz edo beroarekiko esposizioa, gaueko txandak, bibrazioak edo indarra edo babes-ekipamenduak etengabe erabili beharra.

  • Toxikotasuna: produktu edo agente kimiko, fisiko edo biologiko arriskutsuekiko esposizioa.

  • Arriskugarritasuna: laneko istripuak edo gaixotasun profesionalak gertatzeko arrisku handia duten lanek.

  • Osasungarritasun eza: epe ertain edo luzera osasunari kalte egin diezaioketen lan-inguruneek.


Zer hartzen da kontuan?

  • Zeregin horietako batean gutxienez 15 urtez lan egin izana. Urte horietako bik azken 15 urteen barruan egon behar dute.

  • Lan-jarduerak, urteak igaro ahala, gaixotasun, heriotza edo ondorio larriak sortaraztea.

  • Gizarte Segurantzak baja medikoak, ezintasunak eta heriotzak bezalako datuak baloratuko ditu.


Zenbat aurreratu daiteke erretiroa?

Aurrerapena lanbide bakoitzari esleitzen zaion koefiziente murriztailearen araberakoa izango da. Zenbat eta gogorragoa izan lana, orduan eta urte gehiago kendu ahal izango zaizkio erretiro-adinari. Hori bai, inork ezingo du erretiroa hartu 52 urte bete baino lehen.

Aurreratutako denbora hori kotizatutako denbora gisa zenbatuko da, baina pentsioaren ehunekoa kalkulatzeko bakarrik balio du, ez du oinarri arautzailea handitzen.


Horrelakoa da prozesua

  • Prozeduraren hasiera: ordezkaritza handiena duten sindikatuek edo enpresa-erakundeek bakarrik eska dezakete. Langileek, banaka, ezin dute hori egin.

  • Gizarte Segurantzaren txostena: Eragindako kolektiboaren osasunari buruzko azterlan bat egiten da, gaixotasunen, istripuen eta adinaren eta generoaren araberako datuekin.

  • Txosten tekniko gehigarriak: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutu Nazionalak eta Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak egindako txostenak kontutan hartzen dira.

  • Ebazpena: Eskaera ebazteko epea 6 hilabetekoa da, formalki aurkezten denetik.

 
Gehiago kotizatzen da honengatik?

Bai. Koefiziente murriztailea duten lanbideetako enpresek eta langileek kotizazio gehigarri bat ordaindu beharko diote Gizarte Segurantzari.


Berrikusi edo ezabatu al daiteke koefiziente murriztailea?

Bai. 10 urtean behin, baldintzak hobetu direla frogatzen bada, koefizientea berrikusi edo ezabatu ahal izango da. Baina berrikuspen horrek ez du atzeraeraginezko izaerarik izango, hau da, ez die eragingo aldaketaren aurretik okupazio horretan lan egin dutenei.

 

Balorazio orokorra

Errege Dekretu berria ez da aurrerapen esanguratsua 2011n onartutako legeriarekin alderatuta. Horren aplikazioak estali egiten du erretiro-adinaren igoera orokorra, Rodriguez Zapateroren eta Mariano Rajoyren gobernuek 2011n eta 2013an egindako pentsio-erreformen ondorio zuzena. Izan ere, 2024an, erretiroa hartzeko batez besteko adina lehen aldiz 65 urtetik gorakoa izan zen Espainiako Estatuan. Dena den, ondorioak oso mugatuak izango dira, eta sektore jakin batzuei baino ez diete eragingo, eta ez dute eragin orokorrik izango langile-klase osoarentzat.

Gainera, ez du kontuan hartzen genero-ikuspegia. Errazagoa da arriskugarritasuna edo toxikotasuna egiaztatzea — sektore industrialetan eta maskulinizatuetan — nekagarritasuna baino, askotan sektore feminizatuetan gertatzen baita hori, hala nola zainketetan.

Kritikatu egiten dugu prozedura sindikatu handietara eta patronalera mugatzea, langile eta sindikatu txikiagoak kanpoan utzita, horrek prozesua burokratikoagoa eta ez hain parte-hartzailea egiten duelako.

 

Orri informatiboa (mugikorrentzako)

Orri informatiboa (inpimatzeko)

 

 

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13