Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Espainiako Estatuari isuna jarri ostean etorri da, argi utziz kontziliazioa hobetzeko borondate eskasa dagoela

« Jaiotza eta zaintza baimena luzatu egingo da  16 astetik 19 astera  »

Zeintzuk dira berritasunak?

  • Jaiotza eta zaintza baimena luzatu egingo da 16 astetik 19 astera.

  • Guraso bakarreko kasuetan, baimena 32 astekoa izango da.

Nori eragiten dio?

2024ko abuztuaren 2tik aurrera seme edo alaba bat izan duten besteren konturako langile guztiei, eremu publikoan zein pribatuan.

Nola disfrutatu daiteke?

  • 6 aste: erditu ondorengo asteak etenik gabe.

  • 11 aste (22 aste guraso bakarra bada): langileen nahierara antolatu ahal izango dira, semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte. Aste horiek metatuta edo etenda hartu ahal izango dira.

  • 2 aste (4 aste guraso bakarra bada): langileek nahi bezala antoaltu ahalko dira, semeak edo alabak 8 urte bete arte.

Balorazio orokorra

9/2025 Errege Dekretu honek egiten dituen hobekuntzak Estatuko legeria Europako Parlamentuaren 2019/1158 (EB) Zuzentaraura egokitzeko betebeharrari erantzuten diote, besterik gabe. Garrantzitsua da azpimarratzea Espainiako Estatuak isuna jaso duela 2022ko abuztuaren 2a baino lehen arautu ez zuelako, eta horrek erakusten du borondaterik eta ekimenik ez dagoela lana, familia eta gizartea kontziliatzeko eskubidean aurrera egiteko.

Errege Dekretu honek kontziliaziorako eta zaintzarako neurriak hobetzea dakarren arren, ezin dugu ahaztu asko dagoela hobetzeko.

Orri informatiboa (mugikorrentzako)

Orri informatiboa (inpimatzeko)

Jaiotza eta zaintza baimenaren handipen eskasa

Jaiotza eta zaintza baimenak behar beste luzatzen ez dituen 9/2025 Dekretuaren inguruko laburpen txikia prestatu dugu. Aldaketa hau Europa Batuak Irakurri

Nola aurreratu dezakezu erretiroa baldintza bereziki gogorretan lan egin baduzu?

402/2025 Errege Dekretu berriak, 2011n onartutako legeriarekiko, aurrerapen esanguratsurik ez du. Hala ere arau honen laburpen txiki bat eta gure Irakurri

  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13