Gehiengo sindikalak urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, mobilizazioak hasi zirenetik lau urte betetzen direnean.

 

Gehiengo sindikalak urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du, mobilizazioak hasi zirenetik lau urte betetzen direnean.

 

Dokumentu hau sinatzen dugun sindikatuok bat gatoz mobilizatzen jarraitzeko beharrarekin, iazko abenduan onartutako lan-erreformari eta pentsioen erreformari ezetz esateko.

Lan-erreformak, Kongresuan baliozkotu behar denak, ez ditu aurreko erreformak indargabetzen, ez ditu ukitu kaleratze indibidual eta kolektiboa erraztu eta merkatu duten neurriak, eta Estatuko hitzarmenen aplikazio-lehentasuna mantentzen du lurraldekoen gainetik. Gainera, malgutasun-elementu gehiago ematen dizkie enpresei, aldizkako kontratu finkoa benetako arrisku bihurtuz.

 

« Erreformak erretiro aurreratuak murrizten ditu, 2011ko erreformako ez du indargabetzen, erosteko ahalmena galtzea dakar... eta  gutxieneko pentsioak miserableak  izaten jarraituko dute »

 

Pentsioen erreformak erretiro aurreratuak murrizten ditu; 2011ko erreformako pentsioen murrizketak ez ditu indargabetzen (erretiro-adina atzeratzea, kotizazio-aldiak handitzea pentsioaren % 100 eskuratzeko eta oinarri arautzailea kalkulatzeko); 2022an erosteko ahalmena 3 puntu baino gehiago galtzea dakar; pentsioak berriro murrizteko mehatxua mantentzen du, Belaunaldien arteko Ekitate Mekanismo berriarekin. Gutxieneko pentsioak miserableak izaten jarraituko dute, eta oso urrun daude aldarrikatzen daramatzagun 1080 euroetatik. Eta pentsioen pribatizazioan sakontzeko atea zabalik dago oraindik.

Horregatik guztiagatik, ELA, LAB, ESK, STEILAS, Etxalde, HIRU, CGT-LKN eta CNT, beste behin ere, pentsiodunen mugimenduaren eskaerak babesten ditugu, eta dei egiten dugu urtarrilaren 15ean gure lurraldeko hainbat herritan egingo diren mobilizazioetan parte hartzera.

 

Mobilizazioak hiriburuetan urtarrilak 15ean 12:00etan

  • Donostia Alderdi Eder
  • Iruñea Baluarte
  • Gasteiz Plaza de los Celedones
  • Bilbo Gran Vía 50

 

Lan eta pentsio erreformei EZ!
Soberanía para una vida y unos trabajos dignos

 

Gasteizen itxialdia egin duen Pentsiodunen Mugimenduarekiko elkartasuna

Gutxieneko pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzea eskatzen duen Pentsiodunen Mugimenduari gure elkartasuna adierazi diogu, Eusko Jaurlaritzaren jarrera erabat antidemokratikoa salatzen dugun Irakurri

LGSren pareko gutxieneko pentsio baten aldeko mobilizazioak babesten ditugu

EAJri eta PSEri exigitzen diegu ez dezatela eragotzi 144.000 herritarrek baino gehiagok sostengatu duten eskaria. Salatzen dugu bi alderdi horiek Irakurri

Eusko Jaurlaritzak pentsioak Gutxieneko Soldatarekin berdintzeko HEL-a errefusatu du

Eusko Jaurlaritzak HEL-a izapidetzeari uko egitea herritarren parte-hartzeari harrapaketa bat da eta agerian uzten du euskal gizarteak dituen premieikiko duen Irakurri

Alderdi eta erakundeek alde batera utzi beharko ez lituzketen pentsio duinen aldeko 145.142 sinadura

Alderdi eta erakundeek ezin dute alde batera utzi aurrekaririk gabeko sinadura bilketa hau. ILP horrek oso itxaropen handia sortu du Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7